IMF, aka Nazioarteko Moneta Fondoa edo Nazioarteko Diru Funtsa

Ezagunegia da NMF Hirugarren Munduan.

Orain dela zenbait denbora NMF Lehen Munduan aritzen da betiko gomendio maltzurrak emanez: austeritatea, defizit publikoa eta soldatak murriztea, eta abar luzea.

EBrako gomendioak, Greziarako batez ere, eta berorien ondorioen laburpena hemen ikus daitezke[1], ingelesez.

Bill Mitchell-ek dioenez, txundigarria da NMFren logika:

a)      Lehen, NMFk murrizketa fiskal masiboa eskatzen du, haren ondorio negatiboei kasurik egin gabe.

b)      Ondorio negatibo horiek zerga oinarria suntsitzen dute eta erantzun gisa, NMFk zera dio, “helburu fiskalak are handinahiago bilakatzen direla jaitsiera itxaropenak gainditzen dituen heinean.”

c)      Erantzuna: mozketak are gogorragoak. Langabezia aurreikusitako %15 bainoa handiagoa da eta % 30erantz igotzen ari da.

d)       NMFk ez ditu bere aurreikuspenak errebisatzen, datuak azaldu eta 18 hilabete igaro arte. Hortaz, jaitsiera finkatuz doa.

Sinestezinezko gaitasun eza eta are okerrago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude