Ana Stanic-i egindako elkarrizketa

Hona hemen elkarrizketa oso interesgarria[1].

Punturik garrantzitsuenak aipatuko ditut, zenbait iruzkin eginez (urdinez).

(i)                Katalunia eta Euskal Herria EBtik kanpo geratuko lirateke, independentzia lortu eta gero?

 

Europar eskubideak ez dio ezer horretaz. EBk afera horri aurre egin behar dio.

 

(ii)              Garrantzitsuena hiritartasunaren afera da. Lisboako Itunak EBrekiko partaidetasuna hiritar eskubide gisa definitzen du, ez soilik estatuen arteko akordio gisa.

 

Oraintxe bertan, euskaldunak eta katalanak Europar Batasuneko hiritarrak zarete eta eskubide hori ezin zaizue kendu, EBko oraingo legediarekin.

 

Ederki. Oso garrantzitsua EBtik bota nahi izanez gero, baldin eta independente bilakatu bagintez.

(iii)             Paradoxa: euskaldunak eta katalanak independenteak bilakatu eta gero, EBko hiritarrak izango lirateke nahiz eta EBtik kanpo bizi. Hortaz, paradoxa horrek, bera gainditzeko, eztabaida konstituzional bat ekarriko luke.

Ederki.

(iv)             Euroari dagokionez, etsenpluak badaude: Montenegro eta Kosovo.

Montenegrok eta Kosovok, independenteak bilakatu eta gero, aldebakarreko era batez erabaki zuten euroa izango zela haien moneta. EBk ezin zuen ezer egin.

Euskaldunek eta Katalanek gauza bera, aldebakarreko modu batez, egin dezakete.

Ederki. Arazo bakarra da Montenegrok eta Kosovok ezin dituztela euroak jaulki, erosi behar dituztela, eta euroa kontrolatzen duena EBko banku zentrala da: Europako Banku Zentrala (EBZ).

Egia da haien politika fiskala martxan jartzeko subiranoak direla, EBko estatu desberdinak ez bezala. Jakina denez, arlo fiskalean EBko estatuak ez dira subiranoak, eta egun austeritate gogorraren menpe daude.

(v)              Stanic-ek: monetaren afera oso garrantzitsua da estatu baten eraketan. Moneta aldaketa prestatu behar da, trantsizioa bermatuz[2]. Horretaz, Eskozia kale egiten ari da[3].

Eskoziaren aipua kenduta, erabat ados Stanic-ekin.

(vi)             Eskozia Britainia Handian (BH) dago, une honetan. BH ez dago eurogunean, bai ordea, EBn. Londres-ek esan die, independentzia lortuz gero, ezin dutela libra esterlina erabiltzen segituko.

Hola esan badie BHk, askoz hobeto. Eskoziak badauka bere moneta (libra eskoziarra), bere banku zentrala, bere altxor publikoa. Beraz, Bill Mitchell-ek oraintsu gogoratu digunez[4], horiexek dira baldintzak erabat independentea izateko. Ez dute behar libra esterlina erabili ezta, euroa erabiltzeko, eurolandian sartu ere, non austeritatea dela eta, aparteko triskantza ekonomikoa jasaten ari den.

(Blog honetan, hurrengo sarrera batean Eskoziari buruzko puntu hau sakonago ukituko dugu.)

Aldebakarreko sezesioaz eta lehengo estatuarekiko negoziazioei dagokienez, Stanic-en hitzek behin eta berriz irakurtzea merezi dute, eta horretaz eztabaidatzea.

Halaber, aldebakarreko sezesioa gauzatu baino lehen, ondokoak eztabaidatu, ikusi eta erabaki behar dira: zer nolako estatu desberdinen laguntza bilatu behar den, norberak zer nolako babesa daukan nazioarte mailan eta nazioarteko erakundeetan.

Hortaz, aldez aurretik ezagutu behar dira laguntza eta babes horiek aldebakarreko sezesioa aldarrikatu baino lehen.  Jakin behar da zer nolako estatuek onartuko gaituzte estatu berritzat.


[2]  Stanic-ek dioena, espainieraz: “En mi opinión, la moneda es un asunto muy importante en la creación de un nuevo estado, sobre todo en los primeros momentos. Cambiar de moneda de un día para otro supone un golpe para los negocios, y hay que poder garantizar que esa transición va a ser sin demasiadas estridencias. Las empresas deben funcionar sin problemas antes, durante y después del proceso de independencia.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude