Zientzia, matematika, ekonomia eta independentzia

 

Zientzia, matematika eta gizarte zientziak bereizi behar dira. Euskal Herrian, alta, sorginkeriatan bizi dira bat baino gehiago[1].

 

Orain independentzia eta matematikari dagokie nahasketa.  Eskoziari (eta EHri) buruzko  fantasiazko eredu matematiko batek zenbait bazter astindu ditu[2].

 

Zilegi bekit kanpoko lekukotasuna ekartzea. Izan ere,  BBC-n zenbait iritzi artikulu azaldu dira Eskoziaren egoeraz. Hona aurreko modeloari erantzuten diona[3]: “Eskoziaren etorkizuna ez datza ekuazioetan, haren boto emaileen bihotzetan eta buruetan baizik.”  Gauza bera esan daiteke Euskal Herriaz, noski.

 

Irizpide bitxien artean, hauxe dateke nabarmena: Eskozia independentearen monetari buruz galdetua izatean, John Swinney-k, Eskoziako Gobernuko finantza ministroak libera esterlinarekin segitzea proposatu du[4].

 

 

 

Are okerragoak dira Jim Mather-ek, Eskoziako Enpresa ministro ohiak egin dituen adierazpenak, besteak beste, Nazioarteko Moneta Funtsa eta Mundu Bankua goraipatuz[5].

 

Zer esaten da EHn Eskoziari buruz? Ba ote dago iritzi kritikorik? Non? Non bultzatu da eztabaida minimo bat Eskozian proposatzen diren neurri ekonomiko eta monetarioei buruz?

 

Esan dezadan garbi:

 

 

 

(i)     Politikoki oso interesgarria da Eskozian gertatzen ari dena. Bera Europan baitago, gu bezala.

 

(ii)    Ekonomikoki Eskoziak zenbait hutsune dauzka, eta erabakitzeko funtsezko gai batzuk: monetaren eta politika fiskalaren menpekotasuna, tartean.

 

 

 

Susmatzen dudana hauxe da: aspaldian bezalaxe, hemen, alegia EHn, beldur ikaragarria diogu eztabaidari, kritika sendo eta zabalari.

 

 

 

Noiz arte?

 


 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude