Eskoziako independentziaz, banku aditu batzuek esaten dute Eskozia hobeto egongo dela libera eskoziarrarekin[1].
Aldiz, Eskoziako gobernuak dio nahi duela Britainia Handiko (BH) liberari eustea baldin eta boto emaileek baietza ematen badiote independentziari.
Aipatutako bi banku adituk diote Eskozia independente batek bere finantzen gaineko kontrol handiago bat izango duela libera eskoziar batekin.
Eskoziako gobernuak segitzen du esaten berak BHko libera erabiliko duela moneta batasuna formal batean, independentzian egonez.
2013ko hasieran John Kay irakasleak zioenez, Eskoziak prestatu behar du moneta independente bat erabiltzeko.
Bi adituek gehitu zuten Eskoziako bankuei diru laguntza ematea BHren interesen mesederako izango zela.
Baita hauxe ere autonomia fiskalari dagokionez: “…, if Scotland issued its own currency it would at least guarantee a greater degree of fiscal autonomy than under the other options.”
Eta, “Scotland may not have much more influence on monetary policy in a currency union than if it just unilaterally adopted sterling.
Argi: “If an independent Scotland keeps the pound, there needs to be an appreciation that, at best, Scotland will have limited control over monetary policy as the junior partner in any currency union or even less influence if a currency pact is rejected.”
BHko banku zentralak, Bank of England izenekoak, Eskoziako politika fiskalean, zorrean, defizitean, zergapetzean eta gastu publikoan eragin ahalko luke, “zeintzuek ekarriko bailukete autonomia fiskalaren galera” Eskoziarako.
Ikusten denez, eztabaidak segitzen du.
DTMkoek oso argi daukate moneta subiranoaren afera. Eta guk, euskaldunok?