Balediko[1] Eskozia independentearen arazoak, maila monetarioan eta ekonomikoan, jadanik ikusi ditugu[2].
Oraingo honetan Stephanie Kelton-en hitzez baliatuko naiz. Hona hemen Italian aipatutakoa[3], MMT (DTM) austeritate aukera gisa izeneko hitzaldian. (Diapositibak ondoko loturan[4] ikus daitezke.)
“Beste herrialde baten monetari bere truke tasa finkatzen dion herrialde batek, Argentinak eta Errusiak eta beste batzuek egin duten bidetik, (edo Eskozia independenteak Britainia Handiko liberarekin egin bide nahi duena, nire gehiketa), ez du jaulkitzen moneta subirano bat. Oso kontuan eduki behar dute zenbat gastatzen duten. Beren erreserbak defendatu behar dituzte. Baldin eta agintzen baduzu zeure moneta beste herrialde baten monetan bihurtzea, sosik gabe gera zaitezke. Dirua bukatu ahal zaizu. Nola lortzen duzu beste herrialde baten moneta? Gainontzeko munduaren eta besteen ongizatearen menpeko bilakatzen zara, zeure ongizatea mantentzeko. Truke tasa finkoarekin aritzen den herrialdeko hierarkiak gailurrean beste bat jartzen du. Zeure interes tasaren gaineko kontrola galtzen duzu –kontrola mantentzeko oso garrantzitsua dena-, baldin eta herrialdeak zor jasangarri bat eta enplegu osoa eduki nahi badu.”
Hortaz, kontu handia Eskoziaren ereduarekin.
[1] Baledi eta balitz desberdintzen ditut: baledi potentziala, balitz irreala.
[2] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/eskozia; https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/eskozia-2; https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/eredu-baten-bila-islandia-ala-eskozia eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/bbc-eskoziaren-independentziaz.
[4] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/mmt-dtm-in-power-point-stephanie-kelton, bereziki “Zer da dirua?” izenekoa.