Mikel Iruskieta:”Trebakuntza behar da; baita diziplina ezberdinetan aditua den euskal komunitatea ere”

Lehenengoz antolatu du UPV/EHUk, UEUk sustatuta, “IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan” graduondokoa. Berezko titulu berria bakarrik ez, “bakarra da arlo horretan euskaraz” Mikel Iruskieta UPV/EHUko irakasle eta graduondokoaren zuzendariak gogorarazi legez. Irailaren 22an amaituko da izena emateko epea.

iruskietaIKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Graduondoko berria da. Zein beharrizanei erantzuteko antolatu da?
Bai, berria eta bakarra da arlo horretan euskaraz, UEU eta UPV/EHUren lankidetzari esker. Sarri askotan aipatzen den beharra da aukera soziotekniko guztiak ez direla aprobetxatzen hezkuntzan edota etengabeko formakuntzan.

Behar horri lankidetzan erantzuteko eTwinning edota CLARIN europar proiektuak aipa daitezke, besteak beste. Hezkuntzan IKTekin ikaslea bere formakuntzaren protagonista egin daiteke, bere irakasleak eta lankideak aukeratu, bere burua edota lankideak ebaluatu eta lankidetzan akatsetatik ikasi.

Egia da hori guztia eginerrazagoa dela ezagun dugun arloan.

Zertan lagundu dezakete IKTek hezkuntzan? Eta zer esanik ez etengabeko formazioan edota hizkuntzen irakaskuntzan? Zein abantaila dakartzate?
IKTek lagun dezakete, bai. IKTekin aritzeak, esaterako, ikasleari moldagarritasuna (talde edo norbanakoaren izaera/egoera ezberdinetarako egokitzeko) eta aniztasuna (iturriak aukeratzeko/eraikitzeko askatasuna) ekar diezaioke. Horrez gain, norbere ikaskuntza edota irakaskuntza prozesua dokumentatzeko eta koaderno multimodala (testua, irudia, audioa edota bideoa) beste edonorekin partekatzeko aukerak ematen dizkio eta horrek norbere lana ezagutarazteaz gain, ikerketa edota norbere buruaren ebaluazioa egin ahal izatea ahalbideratzen du.

Hezkuntza eta etengabeko formazioa aldatu egin dira eremu batzuetan behintzat. Esaterako, IKTak erabiliz, nik ikasteko nituen muga batzuk hautsi ditut. Lehen, zerbait ikasteko, eskola batera joan behar izaten nuen eta lan-ordutegiarekin edota familiarekin hori egitea ezinezkoa egiten zitzaidan. Orain, ordea, IKTekin ordutegia eta erritmoa neuk jar dezaket eta ikasgaiak modu askotakoak (bideo edo audio bidez) dira, batzuk dohanekoak, gainera.

Eskolako lankideez gain, nork esango zidan beste lurralde eta hizkuntza batzuetakoekin lanean horren gustura arituko nintzenik: Kanada, Katalunia, Brasil, eta Txina, besteak beste. Batzuekin bost urteko lankidetzaren ondoren, elkartu izan naiz kongresuren batean. Horrelako lankidetzak pentsaezinak ziren orain dela 13 bat urte eta orain aukera ugari daude, gogor lan eginez gero.

Aukerak asko eta mundialak gainera; pentsa, beste adibide bat ekartzearren, 3 edo 5 urteko umeek euren ipuinak egin ditzakete, euren ahotsarekin, euren marrazkiekin guraso edota irakaslearen laguntzarekin. Gainera, egiten den guztia formatu anitzetan (testua, soinua edo bideoa) egin daiteke eta egiten den guztia dokumentatu. Hori oso garrantzitsua da, ez soilik ikuspegi pertsonaletik. Zer ez genuke emango gure amona edota aitite ipuinak kontatzen ikustearren. Irakasle bati (denbora izango balu eta murrizketarik ez balego) dokumentatutako corpus horrek ahalbidetzen dio egiten dena zehaztasunez ikertzea eta ebaluatzea. Ikasleak eta ikas-prozesuak horrela garrantzia gehiago hartu lezakete.

Baina aukerak bakarrik ez, arriskuak ere badira. Horiek ere aztertzea da zuen asmoa.
Bai, noski, arriskuak ere asko dira eta latzak. Horrelakoak gertatzen direnean ezin da ez ikusiarena egin. Horiei aurre nola egin jakin behar da; hobeto esanda, komeni da gertatu aurretik IKTekin nola jokatzen dugun guk eta nola jokatzen duten besteek aztertzea, eta jokabide horiek zein kalte egin diezaguketen ikustea. Batzuetan momentuan sarean egiten dugunak ez digu axola, baina gerora egindako zerbaitek kalte egin diezaguke. Halaber, IKTek adikzioak ere sor ditzakete; beraz, horrekin ere kontu handia izan behar da eta jakin behar da esku-hartzeak edota prebentzio programak egiten.

Baina ikuspegi kritikoa izateko, konpetentzia digitaletan trebatua izatea beharrezkoa da. Konpetentzia digitaletan trebakuntza nahikoa al dago?
Konpetentzia digitalak hainbeste dira eta nahiko berria da. Gainera, mundu digitalak daraman abiadurak ere arazoak ekar ditzake. Baina konpetentzia digitalak beste konpetentzia askorekin du lotura eta horietan ere gabeziak edo beharrak badaudela esango nuke. Esaterako, DIGCOMP proposamenean konpetentzia digitalak bost zutabe nagusitan sailkatzen dira: informazioa kudeatzea (modu kritikoan), komunikazioa (kultur artekoa ere), baliabide sorkuntza (ikus-entzunezkoak, besteak beste), segurtasuna eta arazoen soluzioa.

Trebakuntza behar da, lankidetza eta elkartasun gehiagoz, eta baita diziplina ezberdinetan aditua den euskal komunitatea ere.

Nori zuzenduta dago graduondoko hau?
Irakasten gogo berritzailearekin jardun nahi duen ororentzat izan daiteke egokia. Gehienbat unibertsitateko ikasketak (diplomatura eta graduatua) dituzten ikasleek ematen dute izena, baina hezkuntzan ari diren profesionalek ere asko ikas edo eskain dezakete. Izan ere, Berezko Titulua osatzen duten irakasleak unibertsitateko irakasle izateaz gain, hezkuntzan eta IKTekin lan egiten duten adituak dira, enpresa-mundukoak edota jendarteko eragileak.

Pertsonengan eta balioetan oinarrituriko ikaskuntza autonomo eta esanguratsua IKTekin eta modu birtualean nola gara daitekeen proposatu nahi duzue.
Bai proposatu eta arloan dabiltzan adituen lanak aurkeztuko ditugu. Baina asmoa ikaslearekin batera jardutea da eta elkarrekin egitea. Horretarako, hainbat jarduera eta tresna ezberdin diseinatu ditugu. Aritua ez denarentzat ere modulu oso bat izango dugu sarrera gisa, arazorik gabe graduondokoa egiteko.

Baten batzuk aipatzearren, ikasleek irakasle rola hartuko dute eta beste ikasle bat digitalki nola ebaluatu daitekeen ikasiko dute, IKTen arriskuei aurre egiteko esku-hartzeak proposatuko ditu, hizkuntza bat nola irakats daitekeen, materiala nola egin edota enpresetan nola jarduten duten ikusiko dute.

Azken batean, zein da graduondo honen helburu nagusia?
Graduondokoa bera erronka da guretzat eta irakasleak bere arloan espezialistak badira ere, beste arloetako irakasleekin lan egiteko eta ikasteko gogotsu dabiltza. Helburu nagusia da arlo ezberdinetako adituak eta ikasleak elkarrekin lanean jartzea online eta ikasleak honako gai hauetan aditu egitea: online irakaskuntza modu arrakastatsuan egiteko zer behar den eta nola ebaluatu jakitea, online komunikatzen edota hizkuntza bat irakasten jakitea, IKTek eskaintzen dituzten aukerak zein diren eta nola egin aurre sor litezkeen eragozpenei jakitea. Non? Ba, enpresetan, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Lanbide Heziketan eta unibertsitatean.

Mikel Ayestaran: “GIS teknologia lurraldearen gaineko edozein gaietan erabili daiteke”

Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat. GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS) on-line ikastaroa antolatu du UEUk aurtengo udazkenean. Mikel Ayestaran,  ikastaroaren arduradunak, formazio honi buruzko argibideak eman dizkigu. Matrikulazioa zabalik dago.

12923808694_4a199153af_nZer da GIS librea? GIS teknologia, datuak lurraldearen gainean adierazi eta aztertzeko teknologia da. Teknologia honen bidez, datu alfanumerikoak (taulak) lurraldearen gainean adierazten dira eta azterketarako beste dimentsio bat hartzen dute. Orain gutxi arte, lizentziadun GIS softwareak ziren nagusi baina beste alorretan bezala, GIS-ean ere software librearen aldeko mugimenduak izan duen garapen ikusgarria medio, edonorentzat daude eskuragarri gaur egun aplikazio hauek.

UEUn gaiari buruzko hiru ikastaro eman dituzue. GIS-a gizartea eta ekonomia aztertzeko tresna bezala erabili zenuten aurrekoetan; oraingoan, honekin egin daitezkeen eragiketak egingo dituzue. Adibidez? Aurreko ikastaroetan, gizartea eta ekonomiarekin lotutako datuak aztertu genituen GIS-aren bidez. Oraingoan, ikastaroa haietan ikasleek iradoki zigutenari kasu eginez, alor teknikoan sakonduko dugu. Zehazki esanda, geoprozesamendu bektorialen sakonduko dugu. Honekin, lurraldearen gaineko azterketak burutuko ditugu. Partzela bateko zein azalera hartzen duen errepide baten influentzia eremuak edo fenomeno zehatz baten kontzentrazioak bero mapen bidez.

Lurraldearen gaineko gurutzaketak, distantzia matrizeak eta bero mapak dira gizartea eta ekonomia ikertzeko aplikazio honen bidez egin daitezkeen azterketetako batzuk. Zertan datza? Aipatu behar da, GIS teknologia ez dagoela ekonomia eta gizartearen azterketara mugatuta. Lurraldearen gaineko edozein gaietan erabiltzen da: hala nola, lurralde antolamendua, ingurumena edo udaletako zerbitzuen katalogazio eta kudeaketan. Aipatzen diren eragiketekin, zerbitzu zehatz batera udalerrian egon daitezkeen distantziak (distantzia matrizeak), natur parke batek hartzen dituen partzelak eta hauen azalera (lurraldearen gaineko gurutzaketak) edo fenomeno zehatz baten kontzentrazioak neurtu eta adierazi ditzakegu (bero mapak).

Zer nolako azterketak egiteko baliatzen ari zarete aplikazioa azken urteotan Gaindegian? Zergatik? GAINDEGIAk hasieratik eduki zuen gizartea eta ekonomiari lotutako datuak lurraldearen gainean adierazteko asmo eta beharra. Honekin, Euskal Herrian bertan dauden desoreka ezberdinak modu argi eta erraz batean adierazteko bidea aurkitu zuen. Bide honetan, teknologiak izan duen garapenarekin, udalerrietako huste arriskua eta antzeko gaiak lantzera iritsi da. Honetarako, udalerri bakoitzak oinarrizko zerbitzuetara duen distantzia kontuan hartzeaz gain, bere jaiotza prospektibak edo zahartze indizea ere kontuan hartzen dira. Ikusten den bezala, datu estatistiko hutsez gain, lurraldearen gainean burututako kalkuluek azterketa sakonagoak egiteko aukera ematen digute.

Europan ez dago ezer naturala



Mikel Lasarte Arangoa nekazaritza ingeniaria da, eta abeltzaintzako teknikaria EHNE sindikatuan. “Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra?” UEUko ikastaroaren barruan hitzaldia eman du, zehazki “Nekazaritzaren beharra lurraldearen orekarako” gaiaren inguruan. Berarekin egon gara solasean
.

Zein harreman dago nekazaritza eta lurralde antolaketaren artean?
Pentsatu behar dugu, lehenik eta behin, nekazaritza, abeltzaintza eta nekazal jarduera guztiak kontutan hartzen baditugu, lurraldearen %80 kudeatzen dutela, beraz ezer antolatu nahi badugu, nekazaritzak tartean behar du egon. Ezinbestekoa da nekazaritzaren jarduera kontuan hartzea, edozein neurri hartu baino lehenago.

Etorkizuna nola irudikatzen duzu nekazaritza, hirigintza, industrializazioa… bezalako kontzeptuak kontuan hartuz?
Duela bizpahiru urtera arte baziren aditu batzuk merkatuaren eboluzioa nekazaritzan eta nekazaritzaren beraren eboluzioaz aritzen zirenak. Orain, berriz, ez dago ezer esaten duenik. Halako gorabeherak egon dira, eta batez ere azkenaldian behera, behera eta behera, ez dakigula zer gertatuko den. Nire ustez, oraindik badago lan egiteko esparru mordoa. Hiritarren bozak  eta bozkak ere garrantzia handia dute, beraiek erabakitzen baitute azkenean nolako nekazaritza izango dugun. Nekazaritzaren funtzio aniztasuna kontuan harturik, horrekin lotura handia duten neurriak hartu beharko lirateke, eta nekazaritza bat lortu horretara bideratua egongo dena. Beste nekazaritza eredua, orain daukaguna, urteetako nekazal politika batek sortua da. Zoritxarrez, edo diru-laguntzak mantentzen dira edo desagertuko da, eta bidea eman beharko dio berriro ere bertako jendea eta inguruarekin lotutako nekazaritza bati.

Pertsonalki, nola egingo zenuke bidea?
Nik, pentsatzen dut ahal izanez gero, zaila den arren, ekoizle eta saltzaile izatea eskatzen baitu, saiatuko nintzatekeela kontsumitzailearekin harreman zuzena izaten. Horrek eskatzen du tamaina eta produkzio izugarriak ez izatea. Zailtasunak asko dira, baina independentzia bat bermatzen dizu zure jardueran.

Zein kontraesan daude egun nekazaritzaren  munduan?
Kontraesan pila daude. Bi eredu nagusi ditugu, bata intentsiboa, eta bestea estentsiboa. Intentsiboak kontraesan pila ditu, kutsakorra izan ahal delako, noski,  baina  beste alde batetik, merke produzitzen du, eta bezeroak merke jan nahi du. Bestetik, badaukagu nekazaritza bat jasangarriagoa dena, inguruarekin lotura daukana eta abar, kalitatezko elikagaiak sortzen dituena, baina  badituzte beste arazo batzuk. Otsoaren kasuak ere nahikoa kontraesan ditu. Gai honekin normaltasunez hitz egin beharko litzateke, oso mediatikoa da, baina nekazaritzan kaltegarria da, eta egun ez dugu asmatzen nola izan ahal diren bateragarriak. Basoiloa ere desagertzen ari da, gizakiak sortu zuen beretzako ingurune egoki bat, baina nekazaritzaren birbideratzearekin ingurune hori aldatzen ari da, eta espezie horien galera etorriko da.

Gizakiak guztian du eragina? Ez dago ezer naturala?

Europan ez, Europan ez dago ezer naturala, eta mundu mailan harrituko ninduen. Argi dago, Euskal Herrian gizakiak eragin ez duen lekurik ez dut uste dagoenik. Badaude Nafarroan egun 3 parke integral, 500 bat hektarea baino gutxiago betetzen dituzte, eta hori huskeria bat da Nafarroak gutxi gora behera 1.000.000 hektarea dituela kontuan hartzen badugu. Parke integral hauetan inor eta ezer ezin da sartu, eta helburua da zonalde hauen eboluzio naturala zein izango litzatekeen ikustea. Zer kontsideratzen dugu naturala? Urbasa-Andia naturala da? Parke naturala bezala harturik dago, baina hori ez da naturala, hori gizakiak sortu duen eremu bat da, esparru bat eta paisaia bat.  Nekazaritza egongo ez balitz, hori aldatu egingo zen, eboluzionatu eta aldatu,  eta ez dakigu gustuko izango genukeen ala ez, baina orain dagoen bezala gustatzen zaigu, eta horrela mantendu nahi badugu, nekazaritzak jarraitu behar du.

Normal
0
21

<!–
/* Font Definitions */
@font-face
{font-family:"Arial Unicode MS";
panose-1:2 11 6 4 2 2 2 2 2 4;
mso-font-charset:128;
mso-generic-font-family:swiss;
mso-font-pitch:variable;
mso-font-signature:-1 -369098753 63 0 4129023 0;}
@font-face
{font-family:"@Arial Unicode MS";
panose-1:2 11 6 4 2 2 2 2 2 4;
mso-font-charset:128;
mso-generic-font-family:swiss;
mso-font-pitch:variable;
mso-font-signature:-1 -369098753 63 0 4129023 0;}
/* Style Definitions */
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
{mso-style-parent:"";
margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:"Times New Roman";
mso-fareast-font-family:"Times New Roman";
mso-ansi-language:EU;}
h1
{margin-right:0cm;
mso-margin-top-alt:auto;
mso-margin-bottom-alt:auto;
margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
mso-outline-level:1;
font-size:24.0pt;
font-family:"Arial Unicode MS";}
p.MsoTitle, li.MsoTitle, div.MsoTitle
{margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
text-align:center;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:18.0pt;
mso-bidi-font-size:12.0pt;
font-family:Arial;
mso-fareast-font-family:"Times New Roman";
mso-ansi-language:EU;
font-weight:bold;}
p.MsoBodyText, li.MsoBodyText, div.MsoBodyText
{margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
text-align:justify;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:"Times New Roman";
mso-fareast-font-family:"Times New Roman";
mso-ansi-language:EU;}
p.MsoBodyText2, li.MsoBodyText2, div.MsoBodyText2
{margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
text-align:justify;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:Arial;
mso-fareast-font-family:"Times New Roman";
mso-ansi-language:EU;
font-weight:bold;}
@page Section1
{size:595.3pt 841.9pt;
margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt;
mso-header-margin:35.4pt;
mso-footer-margin:35.4pt;
mso-paper-source:0;}
div.Section1
{page:Section1;}

Mikel Lizarralde: “Sarean egotea beste erremediorik ez da”




“Berritu ala hil” dio esamoldeak. Horixe da hain zuzen ere sareko marketinaren inguruan argi ulertu beharreko mezua. ‘Interneteko marketina: web guneari errendimendu hobea atera’ ikastaroa zuzendu du Mikel Lizarralde sareko marketinean adituak, eta enpresa eta erakundeek, Internetera jauzi egitea beste erremediorik ez dutela azaldu digu.

Interneten egun bizi dugun eztanda eboluzio natural baten emaitza da Lizarralderen ustez. Bezeroak eta hartzaileak Interneten daude, beraz, enpresa eta erakundeek ere hor egon behar dute. “Sarean UEUri buruz, Kutxari buruz, Astoreri buruz gauzak esaten dira, eta hori entzun nahi ez izatea astakeria galanta da”, argitu du.

Bezeroa guztiaren erdian dago, eta erakunde eta enpresak erabiltzaile horri zerbait emateko bizi direnez, zer nahi duen aztertu behar dute. Lehen baserritarrak azokara jaistean egiten zuen bezalaxe. Zer nahi, hura ematen saiatu. Eta Internetek hori egiteko parada eskaintzen du.

Bi egunez aritu dira Interneteko marketinaren gakoak aztertuz. Luistxo Fernandez Interneten aditua, Josu Azpillaga informatika ingeniaria eta teknologia berrietan aditua, Garikoitz Araolaza SEO eta web analitikan aditua eta Mikel Lizarralde sareko marketinean aditua, izan dituzte maisu.

Lehenik eta behin, sarea ez dela ez prentsa, ez telebista ez eta beste ezer, horixe argitu nahi izan dute. Hori horrela, sarerako edukiak sarerako bereziki landu behar direla azaldu diete. Interneteko marketina, era berean, estrategia global batean txertatu beharko litzatekeela dio Lizarraldek. Dena den ezin dugu ahaztu testuingurua: “Gipuzkoan, Euskal Herrian bizi gara, eta errealitatea beste bat da. Normalean ez da izaten planing orokor bat, ez ezer”, azaldu digu Interneteko adituak. Eta horregatik, kasu bakoitzean egokitu beharraz mintzatu da.

Norabide bakarreko mezuak ahaztu behar ditugu. Horixe, Lizarralderen gomendioa: “Interneten bi norabidetako mezua sortzen saiatu behar dugu, elkarrizketa bat izan dadila, horixe baita funtsa azken finean eta ekintza guztiak horretara bideratu behar ditugu”.

Googletik at ez da ezer

Googlek webgune askotan garrantzia izugarria dauka trafikoa bideratzeko orduan, horrexegatik Googletik aparte funtzionatu nahi izateak ez du zentzurik Lizarralderen ustez. Eta Google-tik trafikoa lortzeko bi modu daudela argitu digu. Batetik, bilaketen emaitzetan modu naturalean agertzea, eta bestetik, iragarkiak kontratatzea.

Audientziaren neurketen inguruan ere mintzatu zaie Garikoitz Araolaza. Interneteko neurketak gainontzeko medioetakoak baino askoz ere zehatzagoak dira. Eta neurketa horiei probetxua atera behar zaiela argitu du Lizarraldek, alegia, neurketak ekintzetara, hobetzeko estrategiak diseinatzera, bideratu behar direla. Izan ere, neurketek ez dute balio, enpresako gerenteak tabernan egunero 100 bisita lortzen dituela harro-harro esateko.

Sare sozialen inguruan, orain oso modan jarri diren Facebook eta Twitterren egiten diren ekintzak estrategia baten baitan egon behar dutela argitu du. Dena den, ez dago bide zuzen bakarra. Ikasleak orientatzeko egin behar ez direnak aipatu dituzte, baina bide egokia norberak topatu behar duela gaineratu du.

Ongi etorri 2.0-ra: beldurrak eta abantailak sarean

Normal
0
21

Normal
0
21

Normal
0
21

Egun hauetan Mikel Lizaso sarea
eta komunitate  birtualen kudeaketaren
inguruko ikastaro bat ematen ari da UEUn. Aditu  honen esanetan “sare sozialek zerikusi handia dute
komunikazioarekin” eta ez da gutxiagorako, azken urteetan izan duten gorakada
kontuan hartuta. Lizasoren hitzetan “hau industri iraultza gertatu zenekoa
bezalakoa da, hor dago eta errealitate edo ekosistema bat sortu du. Enpresariek
ikusten dute ondokoak erabiltzen ari direla, eta emaitzak lortzen ari direla.
Ikusi behar dute hori, mehatxu izan beharrean abantaila ere izan daitekeela. Neur
dezakezu gaur egun  bezero potentzialak
zer esan, pentsatu eta sentitzen duen, eta hori oso garrantzitsua da
”. Enpresa
askotan badago lan hau egiten duenik, baina gehienetan ez da izaten perfil
egokia duen langilea. Community Manager-aren lanpostua berria da oraindik
orain, eta askok ez dute oso argi bere funtzioa zein den, langile honek enpresa
eta bezeroaren arteko harremana birtualki sustatu, mantendu eta defendatu behar
ditu, tokian tokiko berezitasunak eta plataformak kontuan izanik.

 


Arriskuak ere badira sare
sozialetan, eta gure adituak horietako batzuk aipatu ditu: “Nik bi arrisku
ikusten dizkiot nagusiki, isolamendua eta pribatutasun falta. Lehenengoari
dagokionez egia da jendea isolatu egiten dela, baina aldi berean internetek
bakarrik zegoen jendeari besteengandik hurbilago sentitzeko bidea eman dio. Bigarrengoaren
kasuan orain Facebook edo Tuentik duen informazioa  lehen Google-k zuen. Afera ez da berria, kalean ez bezala
interneten bilutsik goaz. Eman dezakedan aholku bakarra arduratsu jokatzea da.”

 

Mikel Laboaren omenez, kantaldi hunkigarria Udako Ikastaroetan

Atzo Iruñeko Zaldi Zurian kantaldi hunkigarria eskaini zuen Akelarreko abeslari ohi Jexuxmai Lopetegik. Mikel Laboaren abestiak taularatu zituen jendetza handiaren aurrean. Nafarroaren inguruko kanta sorta izan zen entzungai. Jendea gehiago entzuteko gogoz geratu zen. Udako Ikastaroei agur esateko era borobila.

Mikel Laboaren omenezko kantaldia gaur Udako Ikastaroen amaiera jaian

Giro ederra dago gaur Iruñean, Udako Ikastaroak amaitu aurreko egunean!

Ohitura dugunez, ikastaroei amaiera borobila emateko jaia izango dugu
gaur iluntzean. Berezia izango da aurtengoa, Mikel Laboaren omenez
kantaldia eskainiko baitu Jexux Mai Lopetegik Iruñeko Zaldi Zuria
tabernan. 20:00etan da hitzordua, eta sarrera librea da, beraz, animatu
eta gerturatu Zaldi Zuriara!