Krisia: nondik zetorren, zerk bultzatua, nortzuek aurreikusi zuten edo nor den nor

Historiak eta istorioak erabat desberdinak dira noski, baina beti bezain argigarriak.

Istorioa:

(i)                Alan Greenspan (2013) Never Saw It Coming. Why the Financial Crisis Took Economists by Surprise[1]

Finantza krisiak ekonomialariak ustekabean hartu zituen. Greenspan-en iritziz, ‘animal spirits’ kontuan ez hartzean zetzan afera, edo aferaren parte handi bat.

Historia:

(ii)              Dirk Bezemer (2009a) ‘No one saw this coming’ – or did they?[2] eta (2009b)    No One Saw This Coming”: Understanding Financial Crisis Through Accounting Models[3]

Bezemer-ek frogatu duen bezala, batzuek oso argi aurreikusi zituzten krisia eta haren zergatiak.

Hona izen batzuk eta argitalpenen urteak[4]: Dean Baker (2006), Wynne Godley (2007), Fred Harrison (2005), Michael Hudson (2006[5]), Eric Janszen (2007), Stephen Keen (2006), Jakob Brøchner Madsen & Jens Kjaer Sørensen (2006), Kurt Richebächer (2006), Nouriel Roubini (2006), Peter Schiff (2007) eta Robert Shiller (2006).

Aurreikusi dutenen artean Bezemer-ek Michael Hudson aipatzen du[6].

UEUko heterodoxia bloga 2006an hasi genuen: bertan Hudson-en artikulu askotxo aipatu genituen, tartean “Saving, Asset-Price Inflation, and Debt-Induced Deflation” delakoa. Hortaz, euskaldunok gai izan ginen krisiaren sorreran bertan gertatutakoa eta beronen zioak ezagutzeko[7].

Eta DTMkoek?

a)      Aukera bakarra[8]

b)      ‘Ikusi zuten[9]

c)      DTMkoek aspaldian abisatu zuten[10]

Eta Euskal Herriko ekonomialariek?


[4] Halaber, ikus Steve Keen (2009) “No-one saw this coming?” Balderdash! (http://www.debtdeflation.com/blogs/2009/07/15/no-one-saw-this-coming-balderdash/).

[5]  Izatez, aipatutako Hudson-en lana 2004an ere eskuragarria zegoen.

[6]  M. Hudson (2006), “Saving, Asset-Price Inflation, and Debt-Induced Deflation”, in L. Randall Wray and Matthew Forstater, eds., Money, Financial Instability and Stabilization Policy Edward Elgar, 2006:104-24. (http://michael-hudson.com/2004/06/saving-asset-price-inflation-and-debt-induced-deflation/).

 

 

Erantzun bat “Krisia: nondik zetorren, zerk bultzatua, nortzuek aurreikusi zuten edo nor den nor” bidalketan

  1. Financial Times ekonomialari nagusi Martin Wolf-ek (2010: http://www.ft.com/cms/s/0/19da1d26-fa2f-11de-beed-00144feab49a.html) idatzi zuenez:

    The crisis in the eurozone’s periphery is not an accident: it is inherent in the system. The weaker members have to find an escape from the trap they are in. They will receive little help: the zone has no willing spender of last resort; and the euro itself is also very strong. But they must succeed. When the eurozone was created, a huge literature emerged on whether it was an optimal currency union. We know now it was not. We are about to find out whether this matters.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

62 − 52 =