Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Pixukide bila Bilbon
Kaixo! 18 urteko neska euskalduna naiz, Lehen Hezkuntzako ikaslea. 2017-18 ikasturterako pixukide bila nabil Bilbon. Harremanetarako: lierlier98@gmail.com
Sailkatua Kanboko "Orratzetik Hari" elkarteak administraitzaile bat eta komunikazio arduradun bat bilatzen ditu
Sailkatua Octet Stream Gela alokatzen da (Donostia)
Hiru logelatako etxe argitsuan gela handi bat alokatzen da donostia erdialdean, gros auzoan. 35 urteko neska bi bizi gara eta gure adin antzekoa duen neska baten bila gabiltza etxea elkarbanatzeko. Gelan, ohea eta mahaitxo bat badaude, gainontzekoa norberak jarri beharko luke. Etxea agentzia batek kudeatzen du. Hori dela eta, hasieran diru ekarpen bat egin beharra dago. Ekarpen bakarra da eta hasieran egiten da soilik. Gelaren prezioa 315 eurotakoa da hilabetean (interneta barne) eta gastuak aparte. Harremanetarako: ines (666 57 79 34) Iturria: iragarkilaburrak.com
Sailkatua Octet Stream Odontologiako auxiliarra bilatzen da
Durangaldeko hagin klinika baten, odontologiako auxiliarra bilatzen da, lanaldi erdirako (higienista titulua edukitzea baloratuko da). Bidali curriculum-ak mari-zama@hotmail.com helbidera. iturria: iragarkilaburrak.com
Sailkatua Octet Stream Laguntzailea (Ortzaizeko ikastola)
Ortzaizeko ikastolak langile laguntzaile bat xerkatzen du 2017- eko sartzerako. Jarduera nagusiak - Haurra bere autonomia eskuratzen lagundu, - Garbitasuna eta haurraren sekuritate fisiko eta afektiboa zaindu, - Erakaslearen laguntzailea bilakatu jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan - Haurren kudeaketa bazkaria aintzin, momentuan edo gero baita pausa edo aire hartze denboretan, - Haur talde baten kudeaketa eta animazioa TAPen edo jarduera proiektuan parte har lezake, - Ikastolako gelen antolaketa, garbiketa eta zaintza. Gaitasunak: - Euskara menperatzea. Beharrezkoa da. - CAP Petite Enfance diploma ukan edo haurrekin esperientzia -Haurraren beharra identifikatzea 2 urtetik goiti - Aktibitateen animazioan gaitasunak. BAFA diploma ukaitea estimatua izanen da. - Elkarlanerako gaitasuna eta malgutasuna - Sekuritate eta garbitasun legeak aplikatzea Lan baldintzak - Lekua: Ortzaizeko Ikastola - Bakantza denboretan lanik ez da - 30 ordu astean - Kontratu mugatua momentuz : 2017ko irailetik -> 2018ko ekaina artio. Ondotik kontratu mugagabea bilaka daiteke. Interesatua baldin bazira, motibapen gutuna eskuz, kurrikuluma, eskatuak diren diplomen kopia : 2017 ko apirilaren 28 aintzin idatziz eta mailez, Ortzaizeko Ikastolara (lan eskaintza) Irisarriko bidea, 64780 Ortzaize. Xehetasun gehiagorentzat : bulegoa.ortzaize@gmail.com
Sailkatua Octet Stream Pisu bila Gasteizen (4 pertsonakoa)
Aupa! Lau nexka gara pisu bila gabiltzanak Gasteizen, hurrengo ikasturterako (2017-2018). Pisua alokatzen duen norbait ezagutuz gero, faborez jarri gurekin kontaktuan. Esker mila!
Sailkatua Publizitatea enpresa batek komertziala behar du Nafarroan
Eskatzen da: -Euskaraz jakitea -Esperientzia komertziala online eta offline publizitate salmentan Baloratzen da: -Frantsesaren ezagutza maila Eskaintzen da: -Baldintzak zehazteke balioaren arabera -Bezeroen zerrenda Interesa duenak Curriculum Vitaea bidali erref. komertziala nafarroan Apirilak 7 baino lehen euskalprensa@euskalnet.net
Sailkatua Ingeniari elektronikoa (GOITI)
FUNTZIOAK: PLC / PC / CNC programazioa Softwarea garatzea Makinak diseinatzea eta sortzea Makinak martxan jartzea Hornitzaileen kudeaketa egitea Muntaketaren jarraipena egitea, bai eta martxan jartzeetan eta service jardueran laguntza ematea ere. ESKAKIZUNAK: Formazioa: Ingeniaritza Teknikoa / Gradua edo Goi mailako ingeniaritza / Masterra (Elektronika / Automatika-Elektronika edo Informatika). Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa (B2 maila gutxienez) Ezagutzak: objektuetara bideratutako programazioen bitartez aplikazioak garatzea. Zenbakizko kontrolak/ PLC eta CNC programazioak/ Pneumatikoan, koipeztatzean eta hidraulikan oinarrizko ezagutza. Antzeko lanpostuetan esperientzia eta ezagutza demostragarria izatea. Makina-erreminta sektorean esperientzia izatea baloratuko da. Pertsona dinamikoa behar da, iniziatibaduna eta komunikatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna duena, bai eta idazteko gaitasun handia duena ere. Bidaiatzeko prestasuna. ESKAINTZEN DA: Kualifikazio handiko lan taldean hastea. Hasierako trebakuntza lanerako ezagutu beharreko produktu eta teknologiatan. Lanean hastea: Berehala Konfidentzialtasuna bermatzen da. Informazio gehiagorako: https://cv.danobatgroup.com/eu/ofertas/detalles/97?utm_source=twitter&utm_medium=comunicacion_dg&utm_campaign=DG0178
Sailkatua Anboto komunikabideak elkarteak komertziala behar du
Anboto komunikabideak elkarteak komertziala behar du. Eskatzen da: gaiarekin lotutako ikasketak izatea, euskaraz jakitea, interneteko jakintza izatea, lantaldean lan egiten jakitea, izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna izatea eta autoa edukitzea. Baloratuko da: publizitatean eta arlo komertzialean eskarmentua izatea eta durangaldekoa izatea. Curriculumak astekaria@anboto.org helbidera bidali apirilaren 4a baino lehen.
Sailkatua Galtzagorri elkarteak langile bat behar du
Eskaintzen da: •Martxan dauden gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko bi proiektu zuzendu eta koordinatzea: Liburu Gaztea book trailer lehiaketa eta Booktube lehiaketa. •Ikasturte osoko kontratua, lan-jardun erdiz: 2017ko irailetik 2018ko maiatzera. Luzatzeko aukera egon daiteke. •Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proiektuen eta teknologien erabileraren inguruko formazioa 2017ko maiatzean. •Galtzagorriren Donostiako bulegoan eta bertako lan-taldearekin aritzea. •Ordutegia malgua izango da eta langilearekin hitzartuko da. •Hileko soldata gordina: 814,07 eta dagokion bi aparteko ordainsari. Eskatzen da: •Unibertsitate mailako formazioa. •Teknologia berrietan, ikus-entzunezkoetan eta sare sozialen kudeaketan eskarmentua izatea. •Txostenak, albisteak, prentsa-dossierrak... zuzen idazteko gaitasuna izatea. •Pertsona arduratsu, aktibo eta autonomoa bilatzen da. •Gida Baimena eta autoa izatea. •Haur eta Gazte Literaturarekiko zaletasuna eta honen ezagutza izatea baloratuko da. •Galtzagorriko bazkide izatea ere kontuan hartuko da Interesatuok, bidali curriculuma martxoaren 31 baino lehen galtzagorri@galtzagorri.eus–era. Aukeratutakoei elkarrizketa pertsonala egingo zaie.