Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Zumaiako udaleku irekietarako begiraleak eta koordinatzaileak
Deialdia egiten duena: Zumaiako Udala Baldintzak: 18 urte beteta izatea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea. Euskaraz ulertu eta ongi hitz egitea. Edukia: «Udako udaleku irekietarako» begiraleen eta koordinatzaileen aldi baterako kontratazio laboralak lehiaketa-sistemaren bitartez egiteko deialdia. Udaleku irekien helburua, berriz, zera da; 3-12 bitarteko umeentzat (hau da, HH3 eta LH6koentzat, biak barne) gozamen-espazio ludikoa eskaintzea balio batzuk landuz, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna eta elkarbizitza, besteak beste. Begiraleen kasuan, Txanda bakarraren kasuan lan eginez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 3tik uztailaren 14 arte (biak barne) edo uztailaren 17tik uztailaren 28ra (biak barne) izango da, edo, bi txanden kasuan lan eginez gero, uztailaren 3tik uztailaren 28 arte (hau barne). Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezartzen duena izango da. Koordinatzaileen kasuan, kontratuaren iraupena ekainaren 26tik uztailaren 28 arte (hau barne) izango da. Hala ere, epe hau aldatu daiteke lehenengo txandari dagozkion egunetara murriztuz edo prestaketa eta ondorengo lanak horrela eskatzen badute handituz, betiere zerbitzuaren beharrengatik. Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezartzen duena izango da. OHARRA: Ez da posible eskaera posta elektronikoz aurkeztea Epea: 2017/03/13 Kontaktua: Zumaiako Udala. Foruen Enparantza, 1- 20750 Zumaia (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 86 50 25 Iturria: 2017-02-21eko 36. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau