Deialdia

Oraingoan, bilkuraren gai nagusitzat telefonia hartu dugu. Telefonoek Internetekin eta informatikarekin hartu duten olatua hartu nahian, sakelako telefonoen erabilera askotarikoa, smartphone-etarako aplikazioen programazioa, IP telefonia, mezularitza, geolokalizazioa, eskura dauden tresnak eta sistema eragileak, web-zerbitzuen erabilera, euskaraz dauden aplikazioak, eta abar landu nahi ditugu aurtengo bilkura honetan. Ohi bezala, arlo horretan izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Horretara dator, hain zuzen ere, deialdi hau.

Bestalde, euskaraz garatutako edozein klasetako software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke, beti bezala, bilkuran. Beraz, aipatutako gaietan izandako esperientziaren bat aurkeztu nahi izanez gero, edota euskarazko softwarea ekoizten baduzu, parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.

Aurkezpen bakoitza egiteko hamabost bat minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.

Zer bidali
– Esperientzien kasuan, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  • Izenburua
  • Egileen izen-deiturak
  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa
  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila), non esperientzia bera azaldu eta garatu den ingurunearen berri emango baita

– Softwarearenean, berriz, honako hau:

  • Produktuaren izena
  • Ekoizlearen izena edo/eta egileen izen-deiturak
  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila), produktua deskribatuz
  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa

Nora bidali

  • Ana Arruarte
    Informatika Fakultatea
    649 p.k., 20080 DonostiaTel.: 943015065 Fax: 943015590
    a.arruarte@ehu.es

Egutegia

  • Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2013-02-11.
  • Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2013-02-22.
  • Bilkuraren eguna : 2013-05-08.

Iruzkinak (6)

Utzi erantzuna arruarte(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude