1996. urtean hasita, zortzi aldiz antolatu dugu IEB bilkura hau UEUko Informatika Sailekoek. Edizio horietako gai nagusiak hauek izan dira:
- Euskarazko softwarea gaur egun (1996)
- Euskara eta Internet (1998)
- Informatikaren irakaskuntza eta informatika irakaskuntzan (2001)
- Informatikaria gizarte elektronikoan (2003)
- Softwaregintzaren erronka berriak (2005)
- Web 2.0 hemen (2007)
- Teknologia berriak, gaur eta bihar (2009)
- Gizarte sareak (2011) (bloga)
Norentzat zuzendua? Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunentzat: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.
Emaitzak arrakastatsuak izan dira aurreko saioetan:
- Arrakastatsu bertan sortutako eztabaida eta gogoeta, dudarik gabe, eragile izan direlako geroago gure Euskal Herrian arlo horietan gertatu den garapenean.
- Arrakastatsu parte-hartzearengatik ere bai, 250 pertsona biltzera iritsi baikara azken saioetan, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorrita: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak, nagusiki.
- Eta arrakastatsu babesleen laguntzari esker ere, berrikuntza lantzen duen bilkura honek Miramon parkearen eskutik berrikuntzako sailetatik diru-laguntza lortu baitu Eusko Jaurlaritzan, SPRI Taldean, eta Gipuzkoako Foru Aldundian.
Aurten ere arrakastatsua izatea espero dugu.
Maiatzaren 8an egingo dugu (eta ez maiatzaren 9an, hasieran esan genuen bezala). Martxoan zabalduko dugu programa.
Oraingoz komunikazioetarako deialdia bakarrik zabaltzen dugu, otsailaren 11.era arte.