Gorka Juliok bere kronikan IEB2013ko Firefox OS: weba da plataforma aurkezpena goraipatzen zuen, eta gero Codesyntax-en blogean Josu Azpillagak ere, gai honen inguruan dauden espektatibak konfirmatuz, Julen Ruizek egin zuen aurkezpeneko puntu nagusiak oso ondo laburbildu ditu:
- Kontuz app-ekin: lehen webgintzak Microsoften IErekin zuen arrisku berdina dugu mugikorretan iOS eta Androidekin eta, batez ere, euren marketplace-ekin.
- Nabigatzaileen itxitura gertatzeko arriskua zegoen garai hartan, Mozilla fundazioak, Netscape zaharretik tiraka, Firefox atera eta webgintza irauli zuen, nabigatzaile ez estandar hari (IEri, alegia), kontra eginda. Orain berdina lortu nahi da mugikorretan, Firefox OS-rekin.
- Zein den diferentzia: ba, Firefox OS zabaltzen duzunean, jada nabigatzaile bat (Firefox) zabaltzen duzu, Interneteko nabigatzailea bera da sistema eragilea. Eta, hardwareak API bidez bidaltzen du informazio guztia, nabigatzailera.
- Beraz, edozein HTML5eko aplikazio/garapen komunikatu daiteke osoki hardwarearekin. Orain, hain xuxen, hori da Android edo iOS app bat egiteko arrazoi nagusietako bat, bakarra ez bada: ezin dela azelerometroa, argazki kamera, orientazioa, GPSa… erabili HTMLtik.
- Lehenengo gailuak aterako ditu Mozilla fundazioak berak; nahiko aparailu xumeak izango omen dira, eta hasiko dira komertzializatzen herrialde txiroagoetan (India, Hego Amerikan…)
Sustatun ere aipamena egin dute gaiari. 30 tuit baino gehiago sortu dira hortik.
Ruizek Firefox OS-ren demoan erakutsi zuen aplikazio/webgunea Codesyntaxek sortutako Zurean.com aplikazioaren gainean egin zuen.