Honela idatzi du Gorka Juliok Berrian bere asteroko Irlen sarea zutabean:
Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 2013ko jardunaldia izan da Donostiako Miramonen. Aurtengoa informatikaren eta sakelakoen inguruan izan da, eta 250 pertsona baino gehiago elkartu gara.
Euskarak gai hauetan publikorik erakartzeko gaitasunik ez duela ezeztatzeko balio izan du. Sortutako interesa erabatekoa izan da, eserleku guztiak betetzeraino, eta, hara bildutakoek erakutsi duten bezala, gaitasuna ere sobera dago gure artean.
Bereziki, Julen Ruizen hitzaldia (julen.io/talks/ieb2013/) izan da interesgarria. Firefox OS sakelakoentzako sistema eragileari buruzko informazioa eman digu. Azken asteetan, Firefox OS albiste izan da, garatzaileentzako sakelakoak lortzeko aukera eman duelako. […]
Sakelakoen aplikazioen eta Webaren arteko lotura zalantzan jarriko duenik izango da, baina Firefox OSen mezua argia da […]Aplikazioak baztertu behar ez diren aukera bat dira, baina ez da amaitu behar aplikazioen bidez webak ekarritako oparotasuna. Julenek esaldi batekin azpimarratu zuen: «Benetan natiboa weba da».[…]
Hau da, telefono adimendunak erabili nahi baditugu Apple edo Googleren eskutik joan behar gara eta hortik beraien aplikazioetara eramaten gaituzte behin eta berriro. Firefox OSek morrontza hori arindu nahi du. Horrela bukatzen du Gorkak geroago:
[…] Ez dakit Mozilla OSek arrakasta izango duen, baina ez ninduke harrituko urte pare batean %10-15eko merkatu kuota lortzea. […]
Azken oharra: IEB2013ren biharamunean horixe izan da Berria egunkari osoan bilkurari buruz azaldu den albiste bakarra (!?)
CodeSyntax says:
Gure ingeniari Josu Azpillagak ere Julen Ruiz aurkezpena komentatu du gure blogean:
http://www.codesyntax.com/eu/bloga/firefox-os-aukera-bat-aplikazio-mugikorrak-egiteko-egiazki-webguneak-garatuz
Ruizek Firefox OS-ren demoan erakutsi zuen aplikazio/webgunea, Zurean.com geuk garatutakoa baita 🙂