Elhuyar I+G blogean IEB2013 bilkuraren kronika egin dute bere blogean.
Itziar Cortés, Igor Leturia, Iker Manterola eta Edurne Martínez dira kronikaren egileak. Laburpenak ematen dituzte hitzaldi inbitatuenak, eta bereziki Elhuyarren aldetik aurkeztu ziren hiru ekarpenenak.
Potente dabiltza Elhuyarrekoak, azken bi urteko hiru ekarpen hauek horrela erkusten digute. Aurkezpeneko fitxategiak ere ematen dituzte blogean:
- Edurne Martínez eta Itziar Cortés. Gailu mugikorretarako aplikazioak: programazio aukerak eta esperientziak
- Igor Leturiaren, Iñaki San Vicente Iker Manterola eta Antton Gurrutxaga. Web-corpusen Ataria
- Iker Manterola, Iñaki San Vicente eta Xabier Saralegi. “Hiztegien Ataria, pibotaje bidez sortutako hiztegiak”
IEB2013 bilkuraren gainean medioetan azaldu diren bi estekak ere zabaltzen dute:
- ETBko bideoa IEB 2013ren inguruan.
- Euskadi irratiko “A Bildua” irratsaioko audioa.
Balorazio positibo batekin bukatzen dute albistea:
Egun osoan zehar, informatika, gailu mugikorrak eta boladan dauden teknologiak izan genituen hizketagai; ezagutza eta esperientzia partekatzeko aukera ere izan genuen. Berriz ere, Informatikari Euskaldunen Bilkurak euskara eta teknologia elkartu ditu Miramonen, bertaratu direnen ezagutza zabaltzeko asmoz. Zorionak antolatzaileei, eta urte askotan jarrai dezala!
Eskerrik asko. Zorionak zuei ere egindako lan eta aurkezpenengatik!