Komunikazio-deialdia: otsailaren 11rako!

Komunikazio-deialdi honen bidez, telefoniaren arloan izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Horretara dator, hain zuzen ere, deialdia. Bestalde, euskaraz garatutako edozein klaseko software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke, beti bezala, bilkuran. Beraz, aipatutako gaietan izandako esperientziaren bat aurkeztu nahi izanez gero, edota euskarazko softwarea ekoizten baduzu, parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude