Hasierarako, ikus Zortzi erreibindikazio eta greba bat, bizitzak «duintzeko»
Hona hemen erreibindikazioak:
• Erosteko ahalmena berreskuratzea. Pentsioek eta soldatek galdutako ahalmena berreskuratzea, bizitzaren kostua kontuan hartuta.
• Prekaritatea amaitzea. 2010eko eta 2012ko lan erreformak eta 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformako neurri murriztaileak indar gabe uztea.
• Gutxieneko diru sarrera duinak bermatzea. Gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa.
• Genero arrakala amaitzea. Gizonezkoen eta emakumezkoen soldatetan eta pentsioetan dagoen aldea amaitzea.
• Zigorrik gabeko erretiro aurreratua. Horrela nahi dute, gutxienez 40 urtez kotizatu duten langileentzat.
• Osasuna. Zerbitzu publiko eta doakoak ziurtatuko dituen sare unibertsala eskatzen dute.
• DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta eta errenta bermatua. Gutxieneko soldataren kopuru bera izatea, 1.200 euro, alegia.
• Pentsioak osatzeko araudia. 1.080 eurora iritsiko direla bermatzeko neurriak eskatzen dizkiete Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.
Segida:
Oro har, lan baldintzak eta pentsioak daude jokoan.
Hona hemen ezagutzen dudan ekonomialaririk sendoenak aspaldi honetan planteatu duena:
Warren Mosler-en arabera: Gizarte segurantza // Lan bermea
Laburbilduz, Mosler-en iritziz, pentsioa 2.500 $/hileko eta alokairu minimoa (15 $ x 7 ordu egunero x 5 egun astero x 4 aste hilero), gutxienez 2.100 $/hileko.
Gehigarri gisa, ikus ondokoak:
Lan baldintzak direla eta
Lana eta lan bermea
Lan bermeaz (job guarantee), hitz batzuk
Pavlina Tcherneva-k lan bermeaz
Euskal Herriko faltsukeria batzuk (4)
Warren Mosler-en zenbait twitter job guarantee delakoaz
Pavlina Tcherneva eta job guarantee (lan bermea)
Job guarantee, aka, lan bermea versus oinarrizko errenta unibertsala
Pavlina Tcherneva-k lan bermeaz, berriz
Warren Mosler eta Job Guarantee (Lan bermea)
Lan bermea eta Itun Berde berria
Warren Mosler: lan-berme federala
Job guarantee, lan bermeko aitzindari bat: Sadie Alexander
Lanak guztientzat (jobs for all)
Lanpostu denontzat (Manifestua)
Pentsioak direla eta
Erretiroa: ez dute inoiz ikasiko ala ez dute ikasi nahi?
Pentsioak direla eta, bi hitz gehiago
Dirua dela eta
Diruari buruzkoak, gogoratzekoak
Que no hay dinero? Ez dagoela dirurik?
Bankugintzaz eta zergapetzeaz, zehaztasun batzuk
Amorruak, greba, manifestazioak…, ongi, oso ongi…
Baina erreibindikazioak lan teorikoetan oinarritu behar dira.
Horretarako, lan teorikorik aproposena DTM da, alegia, Diru Teoria Modernoa.
(UEUko blog honetan euskaldunok badaukagu zer ikusi eta zer ikasi, DTMko autorerik garrantzitsuenen bidez, horietako hiru teoria berri horren sortzaileak izanik: Warren Mosler, Randall Wray eta Bill MItchell)