Pentsioak direla eta: NPI

Hasierarako, ikus Pentsioak direla eta, bi hitz gehiago

Segida:

Erdaraz NPI esaten genuen oso aspaldian, alegia, ”p. ideiarik ere ez”

Eredurik ereduenak:

Espainiera batuan, Espainian:

Villalobos dice que hay que centrarse en eliminar el déficit para que las pensiones suban más que el IPC

Euskaraz, EHn:

Errenta banaketa

Pentsioen etorkizunaz

Sasi guztien gainetik…

Kontua da ‘gure’ politikariak eta sindikalistak pentsaeraz XIX. mendean bizi direla, batzuk por zierto, nahiko ongi bizi, politikan funtzionario hutsak edo eta sindikalgintzan are funtzionarioagoak bilakatu direlako.

Bai, jendea haserre. Ados! Eta gero?

Zein da irtenbidea? Karitatea, hots, RGI delakoa?

Pentsio duinak? Bai, ados!

Nondik aterako da dirua?

ELA-k esaten duena? LAB-ek esaten duena? Galdurik daude, erabat!

Arren!

Baina dirua egon badago! Eurrez gainera!

Non? Europako Banku Zentralean: berak nahi duen beste diru martxan jar dezake ‘airetik’, kostua zero izanik, teklatua baten bidez!

Gero, diru hori ongi banatu behar da, noski!

Non eta zertan? Besteak beste, ez soilik pentsio duinetan baizik eta langabezian daudenei lanpostu duinak eskainiz, ez karitate moduan, lan bermea aplikatuz baino!

…eta laino guztien azpitik.

Ez dugu ikasi nahi!

Espainiar gutxi batzuek zertxobait susmatu dute, ez gehiegi, baina hemengo sasi-ezkertiar guztiek baino askoz gehiago.

HORREUR!

Ez, ez dut ezer espero, ez dut ikusten inongo irtenbiderik… ez epe laburrean, ezta ertainean ere. Eta epe luzean, Keynes-ek esaten zuenez, “in the long run we are all dead”.

(KEYNES: But this long run is a misleading guide to current affairs. In the long run we are all dead.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude