Elkarrizketa Hamaika TBn (gehigarri batzuk eta zenbait ohar)

Hona hemen Hamaika TBn egindako elkarrizketarako linka1.

Zenbait ohar eta gehigarri batzuk:

  1. Krisia: induzitua edo nahita sortua2
  2. Inork ez zekien ezer krisi horretaz3
  3. Baina gutxi batzuek krisi hori aurreikusi zuten4
  4. Krisi horren zergatiak jakin zituzten bakan batzuek5
  5. Hala ere, kontuz: berriz lehengo bidetik goaz…6

Europar Batasuna (EB)7:

  1. Gaizki dago eratua, hasiera hasieratik: defizit publikoa %3ra mugatuz, EBZ ‘independentea’,…

  2. Europako Banku Zentrala (EBZ) AEBko Fed bezalakoxe da, hau da, azken baliabideko mailegu emailea: nahi izanez gero, euroak nahi dituen beste jaulki ditzake zero kostuan…. (baina atzean Alemania dago, hori egin ez dezan)

  3. Gainera EBn ez dago inongo Altxor Publikorik euroen funtzionamendua kontrolatzeko eta politika fiskal komun bat edukitzeko; alta, AEBn badago, dolarren funtzionamendua eta politika fiskala gidatzeko

  4. EBn Altxor Publikoak daude herrialde-kide guztietan, baina horiek ez dira gai politika fiskal bateratu bat martxan jartzeko, are gutxiago krisiari aurre egiteko. Ez daukate ahalmen nahikorik krisia gainditzeko

Gogoratu Warren Mosler-en legea: There is no financial crisis so deep that a sufficiently large tax cut or spending increase cannot deal with it.

Alemaniaren rola EBn:

  1. Alemaniak EBn beste mini krisi kontrolatu bat martxan jarri zuen, deflazioaren bidez: ikus Alemania eta mini job delakoa8

  2. EB mauka da Alemaniarentzat, baita Alemaniako bankuetarako ere9

  3. Kontuz, hala ere, deribatuekin: kasu, ikus deribatuak Deustche Bank-en10

Eurogunetik irteteko estrategia:

  1. Quebec kasua11

  2. W. Mosler-en proposamena12

  3. B. Mitchell-en azken liburua, oraindik argitaratu gabea, baina on line ikus daitekeena13

Zaila de une honetan EBtik irteteko proposamenak planteatzea, onartzea eta beraiek gauzatzea, ez ezinezkoak noski. Baina, alde batetik, euroa nahiko onartua da jendartean eta, beste aldetik, izua, zorabioa… gehi teoria mailan dagoen ezjakintasun itzela erabat barreiaturik daude.

(Argi gera bedi: EBtik irtetekotan, ezin da irten eta orain arte erabili den austeritateari buruzko medizina bera aplikatzen segitzea. Beste erremedioak jarri behar dira martxan: aurrekontu defizita handituz eta abar luzea.)

Hortaz, eurogunean segituko dugu, baina EB beste modu batez antolatuz, kasu, EBZ-ri esanez beste edozein banku zentralek egiten dutena, berak ere egiteko, hots, euroak luzatzea zero kostuan.

Izan ere, EB beste era batera eratu behar da. Diruari dagokionez, euro kopuru ederra EBZ-k hornitu behar die EBko herrialde guztiei, biztanleriaren arabera. Dirua hornitu ez bankuei, estatuei baizik.

Guri dagokigunez, euro luzatze hori Hegoaldeko lau diputazioei eta Iparraldeko Merkataritza Ganbarari egin beharko litzaieke:

  1. Alegia, Mundutik Euskal Herrira, EBtik igaroz14

  2. EHrako irtenbidea15

Baina ekonomialariek, oro har, eta EHkoek, bereziki, metodo ‘zientifiko’ berri bat erabiltzen dute ekonomiaren etorkizuna aztertzeko:

image001

Bai,

1) Ezjakintasuna da nagusi nonahi

2) Magia potagia16 EHn ere aplikatzen da

Laburbilduz:

Krisia eskari agregatuari dagokio. Eskari agregatua handitu behar da nonahi, baita EBn ere. Horretarako, EBko ekonomia martxan jarri behar da. Beraz, dirua behar da gastu publikoa handitzeko (zerbitzu publiko guztietan), baita enpresa txiki eta ertainei laguntzeko (gastu publiko horren kontrol batekin) ere eta erretiro duinak (62 urterekin) babesteko.

Halaber, langabetuei lanaren eskaintzea da derrigorrezkoa, lan bermea (job guarantee) izeneko programaren bitartez17, Indian edo eta Argentinan egin den bezala18.

Krisia gainditu daiteke. Gure esku dago. Litekeena da. It is possible.

(Zabaldu, arren. Be sociable, share.)


7 Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/24/zer-egin-bankuekin-fedtik-eta-ebztik-euskal-herrira/. Horretaz guztiaz jabetzeko, ikus hainbat sarrera UEUko blog honetan. Beste aldetik, ikus ere Bill Mitchell egiten ari den liburu berria on line, laster argitaratuko dena: Options for Europe (http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?cat=44).

13 ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/01/03/bill-mitchell-en-liburu-berria/. Ikus, bereziki, Mitchell-en blogeko azken sarrerak: Abandon the euro, Parts 74,75,76,77,78,79,80,… (http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?cat=44).

18 Ikus, sarrera gisa ondoko linka: http://en.wikipedia.org/wiki/Job_guarantee eta bertan Indian eta Argentinan gauzaturiko praktikak.

There are now several countries which have implemented direct job creation schemes to counter the major problems associated with persistent unemployment. For example, the Argentine government introduced the Jefes de Hogar (Heads of Households) program in 2001 to combat the social malaise that followed the financial crisis in that year.

Similarly, the Indian Government introduced in 2005 a five-year plan called the National Rural Employment Guarantee Act (NREGA) to bridge the vast rural-urban income disparities inequality that have emerged as India’s information technology and service sector has boomed.

Finally, the South African government has introduced the Expanded Public Works Program (EPWP) to overcome the extremely high unemployment and accompanying poverty in that country.”