Magia potagia!?

Euskaraz, agian hobe Artxila murtxila!? izan liteke.

Ez dakit ama birjinarekin hitz egiten duten ala kristalezko bolatxoari begira egoten diren, baina baieztapenak oso potoloak eta borobilak direla ezin  ukatu:

(i)                Urkullu jaunak erdara batu-batuan[1]: “El lehendakari Iñigo Urkullu confía en que la tasa de paro en la CAV se reduzca a menos de la mitad para el año 2020, al pasar del actual 17% a un porcentaje inferior al 8% en seis años.”

(ii)              Inkonpetentziari buruzko Peter-en printzipioa gorengo mailara igo duen UPVko batek[2], erdara batu ederrean: “Hay que ser conscientes que la actual crisis puede durar otros cinco (ya llevamos cinco)

Badirudi politikariek ‘baimena’ daukatela etengabeko txorakeriak esateko. Zer egingo lukete, ba, bestela?

Baina, Peter-en printzipioa gainditzen duen UPVkoak ez zuen ezer ulertu orain dela bost urte Michael Hudson Euskal Herrian egon zenean[3] egindako hitzaldiez.

(Denbora hartan Hudson ‘pesimista’ (sic) bat zen.)

Askoz okerragoa, orain ere, bost urte pasatu ondoren,  UPVko berberak ez du ezer ulertzen, nahiz eta badirudien lehengo pesimismo hura errealismo huts bilakatu den!

Eta okerrena, erabat ezjakina den UPVko horrek bost urte barru are gutxiago ulertuko du!

Izan ere, krisia, batez ere, ezjakintasunaren krisia da[4].

Eta krisiari gainditzeko[5], “We demand aggregate demand.

Errepika dezagun argi eta behin eta berriz: hona hemen ortodoxiaren aurkako aukera bakarra[6].

Dixi et salvavi animan meam!


 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude