Espainiako Bankua eta Baskongadak

Gasteizko gobernuak Espainiako Bankuko finantza erakundeen kontrolari buruzko eskumenak eskatu ditu[1].

 

Gernikako estatutuan daudela dio eta Bakongadei transferitzea ezin dela luzatu gehiagorik.

Gernikako estatutua[2]:

10. artikulua

Euskal Herriko Komunitate Autonomoak ondoko gaiei dagozkienean konpetentzia exklusiboa du:

26.-Kredito gorporatibo, publiko eta lurraldezkorako Erakundeak, eta Aurrezki Kutxak, Estatuak kredito eta bankaren ordenamenduaz ezarriko dituen oinarriak eta monetar politika orokorraren barrutia errespetatuz.

11. artikulua

 

2.-Euskadiko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, halaber, beraren barrutian, ondoko gaion oinarrien aurrerabide legislatiboa eta beronen betearaztea, beti ere beroriek seinalatzen dituzten mugen arauera:

 

a) Kredito, banka eta aseguroen antolaketa

 

Hau da, Espainiako Bankuak (Espainiako BZ-k) dauzkan zenbait eskumen Baskongadei dagozkie, legez.

Espainiako legearen menpe dagoen Gernikako Estatutuak bide dioenez, Espainiako BZ-k adar bat izan beharko luke Baskondadetan.

(Nafarroan, nola dago afera? Antzekoa ote?)

Horrela izan zein ez, Baskondadek eta Nafarroak zergak biltzeko eskumena daukatenez, Eurolandiarako Warren Mosler-en programa[3] aplikatuz, honelako euro banaketa egon liteke Euskal Herrian:

EBZ-tik Frantziara X euro joango lirateke eta Espainiara Y.

X euro haietatik, eta Iparraldeko biztanleriaren arabera, Baionako Merkataritza Ganbarari w euro dagozkio.

Y euro haietatik, Baskongadetako hiru Diputazioei, biztanleriaren arabera, z euro dagozkie, eta v euro Nafarroako Diputazioari, hots, nafar Gobernuari.

Modu horretan, hala Iparraldean nola Hegoaldean dirua egongo litzateke arlo publikoko betebeharrak eta beharrizanak betetzeko: w + z + v euro.

Hortaz, zertan ari gara?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude