Krisia? Zer krisi mota?

Fed-ekoek esan zuten krisiari buruz ez zegoela inongo txostenik.

2007ko krisia gertatu eta askoz beranduago, orain txostenak ari dira plazaratzen[1], 2013ko hasieran hain zuzen ere, hots, bost urte igaro ondoren.

Hona hemen Randall Wray-ek aipatzen dituen zenbait bitxikeria:

(i)                Fed-eko nagusia zen Alan Greespan[2]-en fiaskoaren ondoan, Greenspan-ek ukatu zuen Fed-eko bilerak grabatuta zeudenik.

(ii)              Krisia hasi eta bost urte igaro ondoren, Fed-ek transkripzioak argitaratu ditu.

To know or not to know? That’s the question: Shakespeare revisited.

(iii)             Orain badakigu Fed-ekoak arrastorik gabe egon zirela, AEBetako finantza merkatuak gailur espekulatiboan, 2000tik 2006arte, aritu ziren artean eta burbuilak puzten ziren bitartean.

(iv)             Orain badakigu, krisiak jo zuenean, Fed-ek gehiegi itxaron zuela banku zentral gisa aritzeko.

(v)              Orain badakigu krisiak jo eta gero ere, Fed-ekoek arrastorik gabe segitzen zutela.

Islandiari buruzko lan batean, Randall-ek zioenez[3],

Greenspan has publicly admitted that he had been clueless. His whole approach to economics was dangerously wrong. He never saw nothing coming.

Krisia?

Bai, ezjakintasunaren krisi itzela!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude