NAZIOARTEKO GEOPOLITIKAN AKTORE BERRIEN AGERTZEA

Egungo mundu egituran, eta momentuz, AEBko gailentasuna zalantzarik gabeko errealitate bat da.
Hala ere, hainbat herri indartsuen agerpenak, epe ertain zein luzean egoera hau zalantzan jar dezake.

Herri bakoitzaren egoeraren errealitateari eginiko errepasoak, hurrengo hamarkadetan izango den munduaren diseinua aurreikusten ahalbidetuko digu. Parte bakoitzaren nahiak, lehiak eta tentsioak munduaren norabidea baldintzatuko dute. Inperioa, globalizazioa, polo bakarreko mundua, hegemonia… etorkizuneko nazioarteko harremanetan desagertu daitezkeen terminoak dira, edota, indar handiagoz koka daitezkeenak.

Guzti hau aztertzeko UEUk Nafarroako eskaintzaren barruan ikastaro bat antolatu du.

Ezaugarriak:

IRAKASLEA: Txente Rekondo, GAINeko kidea.

DATAK: 2008 ko Otsailaren  7, 14, 21 eta 28an. Martxoaren 6, 13 eta 27an.

ORDUTEGIA: 18:00- 20:00

ORDU-kopurua: 14 ordu

Izen-emate epea zabalik egongo da  urtarrilaren 25era arte.

Yoga eta Oteiza, izpi.rituaren (h)arian

Yogaren helburua kontzientzia da, kontzientzia suspertzea: Yoga = jabe; Yoga teknikak kontzientzia suspertzeko tresnak ditugu.Oteitzaren hausnarketa izpiritualak gure aurre.indo.europar sustraietara garamatza. "Hutsa" dio Oteitzak: "ezer ez den huts.etik, oro den huts.era" (taza hutsetik, kafe hutsera bezala).

Datorren urtean, 2008ko urriaren 21ean hain zuzen, beteko dira 100 urte Jorge Oteitza Orion jaio zenetik.

Bere omenez eta gure osasun fisiko eta izpiritualerako, aurtengo udako ikastaroan Yoga ariketak egiteaz gain, Oteitzaren "Ejercicios espirituales en un tunel" liburuan proposatutako ariketak egingo ditugu, bere etxean bertan Alzuzako museoan.

Ikaslegoari dagokionez, barne lasaitasun bila dabilen edozeinentzako aproposa da ikastaro hau. bai eta Oteitza zale zein jakin-minez daudenei.Edo Yoga ezagutu zein praktikatu nahi duen edozeini. Artea iraultza moduan bizi nahi duten guztiei. Nor bere buruaren jabe izateko bidea egin nahi dutenei.

Ez da inolako titulaziorik behar; gogoa, murgiltzeko gogoa, ezinbestekoa da.

Emakumea eta psikologia

Psikologian generoaren inguruko ikerketak eta lanak ugaritzen ari diren arren, ikerketa-lerro desberdinetako ekarpenak bilgune komunean jartzearen falta sumatzen da. Horrenbestez, zenbait esparrutan (psikologia sozialean, garapeneko psikologian, psikologia klinikoan, kirolaren psikologian) hainbat profesionalek eginiko lanak plazaratuko dira, gaiaren inguruko komunikazioa areagotzeko eta eztabaida gizarteratzeko.

Ikastaro hau Psikologian eta generoaren ikasketetan interesa duen orori dago zuzenduta, eta bereziki gomendagarria izan daiteke genero ikuspegitik azterketan interesa dutenentzat. Psikologoei, irakasleei, gizarte-hezitzaileei, soziologoei, zein ikasketa hauetako ikasleei zein gaiaren interesa duen orori dago zuzenduta.

Non: Iruña
Noiz: uztailak 17 eta 18

Ipuinen mekanika

Ahozko ipuinak hobeto ulertzeko modu bat sailkapena da, eta ez alferrik, munduaren buelta osoko kulturetan ipuinek mekanika bat eta bera erabiltzen baitute. Berdintzen dituen ezaugarri horrez gain, desberdintzen dituzten moldeak dauzkate, zaletasun propioak, asmatutako moldeak eta oihartzun zaharrak…

Sailkapen unibertsal ospetsuak daude, ez ordea euskal ipuinen sailkapen izena merezi duenik. Gu hutsune hori estaltzen saiatuko gara ikastaroan, W. Websterrek bildu zituen laurogeita bost ipuinak aitzakia hartuta.
Ipuinen mekanika ulertzen saiatuko gara, giza geografia aztertuko dugu, ipuinak eredu nagusietan multzokatuko ditugu, heroiak hartzen duen (irten)bideaz hitz egingo dugu, eta zein sentimendu hanpatu nahi den ipuinarekin. Eta hori guzti hori, Websterren eta bildumagile esanguratsuenen errepasoa eginez.

Ikastaro honen bitartez ipuinak aztertzen trebatuko da ikaslea. Irakurri eta esan egingo ditu ipuinak, ez beti osoak ez beti taldeko belarri guztientzat, baina jakingo du ipuin bat birkontatzeko arreta non jarri behar duen.Halaber ikasleak ezagutuko ditu Euskal Herriko ahozko ipuinen bildumak, noiz jasoak diren eta nortzuk diren bildumagileak. Bereziki W. Webster eta bere bilduma ezagutuko ditu.

Ikastaroa Iruñean izango da, UEUko Udako Ikastaroen barruan, 3 egunez.

Ipuin zaleen festa ikaragarria izango dela dinoe…

AJAX bidezko programazioa praktikaren bitartez.

Ajax (Asynchronous JavaScript and XML) programazio-lengoaiak berebiziko indarra hartu du azken urteetan. Web bidezko aplikazioak eta zerbitzuak eskaintzeko oso ezaugarri interesgarriak eskaintzen ditu hainbat teknologia biltzen dituelako: CSS, Javascript, XML, HTML, XSLT…Hainbat produktu garatu dira teknologia hori erabiliz: Gmail, Filckr, Google Maps… Euskal Herrian ere erabiltzen ari da: zabaldu.com, ztcorpusa.net…

Ikastaroak helburu bi betetzea bilatzen du:

  • Ajax teknologia ezagutzea eta non aplikatu ikastea.
  • Praktikaren bidezko erabilera adibideen eta ariketen bidez.

Ikastaroa UEUko Udako Ikastaroen barne izango da, Iruñan, bi egunez: uztailaren 18 eta 19an.

Aeronautikara hurbilketa: historia, teknologia eta zientzia

Aeronautika gero eta garrantzi handiagoa izaten ari da Euskal Herrian. Zoritxarrez aeronautika gaien inguruko ezagutza maila oso mugatua da eta zer esanik ez euskarazko terminologia eta kultura aeronautikoa. Ez da exisitzen. Etorkizuneko gaia denez eta bide luzea egiteke dagoenez, lehen pausoa delakoan planteatzen dugu ikastaro hau.

Ikastaroak 3 helburu bete nahi ditu:

  • Lehenik eta behin, jendearen indar eta interesen balorazioa egitea.
  • Bigarrenik, terminologia eta gai desberdinak pixkanaka-pixkanaka lantzea.
  • Azkenik, kultura aeronautikoa sustatzen hasi eta material didaktikoa sortzea.

Ikastaroa Iruñan izango da,  3 egunez.

Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak

Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen, (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoia edo barnerakoia, esanekoa eta abar). Eta beharbada guk rol hori "ontzat" emanen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.

Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatuko eta komunikazio modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian.

Ahalik eta naturaltasun, argitasun eta jario handienarekin hitz egiteko teknika erraz eta baliotsuak ikastea da ikastaro honen helburua, besteek hobeki ulertzea ahalbidetuz, lanean denbora eta eraginkortasuna aurreztuz, gatazkak konponduz, autoestimua ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitate handiagoa lortuz eta, ondorioz, horrekin guztiarekin, baita emaitza hobeak eta bizi-kalitate hobea ere.

Ikastaroa Iruñan izango da, uztailaren 16tik 20ra, UEUko Udako Ikastaroen barruan.

Bake prozesuak edo bakegintza prozedurak

Historikoki, Euskal Herriko biztanleri gehienak, zenbait herrik gatazkak gainditzeko bizi izan duten edo bizitzen ari diren esperientziak ezagutzeko oso jarrera baikorra erakutsi du. Hemen aplikatu daitekeen eredu baten bila aritu gara, hortik datoz “bideak” deiturikoak, Irlandar, Kosovoar, Palestinar, Kolonbiar, Hego Afrikar bideak…

Azken urte hauetan munduan zehar dauden zenbait gatazka, konponketa ala geldialdi fase desberdinetan sartzen ari dira eta suertatzen ari diren gertaerak direla eta, aditu talde handi bat “bakearen prozesuaz” hitz egitera daramate.

Zenbait gatazketan nazio arteko analista bezala agertzeak eman digun esperientziarengatik, egoeraren definizio eta azterketetan akatsak aurkitu ditzakegula uste dugu. Azterturiko gatazka gehienetan, “baketze jardunbidea” benetazko “bake auzibidea” baino gehiago jorratzen ari dela esan dezakegu.

Ikastaro honetan aurreko guztia baieztatzeko eta herrialde ezberdinen eskenatokiak aztertu ahal izateko, argi bide orokorrak plazaratuko ditugu.

Ikastaroaren inguruan informazio gehiago jasotzeko UEUren weborrira jo behar duzu.