GeoGebrak atera du 3D bertsio egonkorra

Azken hilabeteetan beta bertsioa erabil zitekeen arren, irailean atera du GeoGebrak 3D bertsio egonkorra. Hemendik aurrera, GGB jaistearekin batera leiho berria izango da erabilgarri.

Ospatzeko, Euskal Herriko GeoGebra Institutuko partaide Asier Ruizek logoaren 3D eraikuntza diseinatu du:

http://tube.geogebra.org/student/mNb79qQ0W

GeoGebraTuben aurkituko dituzue eraikuntza gehiago, eta, bestalde, gogoratu zuek ere igo ditzakezuela zuen eraikuntzak, guztiok erabil ditzagun. Erabili basque etiketa.

Udazken honetan, GeoGebra ikastaroa UEUn

Bere udazkenerako plangintzan, Udako Euskal Unibertsitateak GeoGebra erabiltzeko ikastaroa antolatu du, Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua. Ikastaro horretan, irakasleek aukera izango dute softwarearen oinarrizko erabileran trebatzeko eta GeoGebrarekin egindako baliabideen gainean eztabaidatzeko.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue hemen.