Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Bake eta Bizikidetza teknikari bila gabiltza
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Bake eta Bizikidetza teknikari bila gabiltza, Donostian lanpostua betetzeko. 30 urte baino gutxiago baldin baduzu, gizarte gaietan eta parte-hartze dinamiketan aditua bazara, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma eta motibazio gutun bat egk@egk.org helbidera otsailaren 3a (ostirala) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “BAKE ETA BIZIKIDETZA TEKNIKARIA”. Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data: Curriculumen bidalketa, otsailaren 03ak arte (eguerdiko 12.00ak arte). Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 7an. Froga Idatzia Donostian, otsailaren 9an. Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 14an. Elkarrizketa eguna, otsailaren 16a. Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, otsailaren 21ean. Lanean hasteko data, martxoaren 20an. Dudaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 94 4436143, 943 429767 edo 945220601 telefonoetara dei dezakete (8.30etatik 14.00etara).
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau