Huntaz, hortaz eta hartaz

Txillardegi adiskidea gogoratuz, ‘Huntaz eta Hartaz’ delakoaz haratago…

 

Ezaguna zen ‘Herrien Liga’ izeneko mugimendua EHn.

 

Ezaguna zen ‘Bai independentziari’ izeneko mugimendua EHn.

 

Ezaguna da, gutxienez zenbait txokotan, nortzuek bultzatu, gero oztopatu eta geroago lurperatu zituzten bi mugimendu horiek.

 

Orain, eztabaidarako puntuak, bertsolaritzan arituko bagina bezalaxe…

 

E-posta batetik hartua:

 

“(…) helburua zen autodeterminazioa, eta batez ere, beronen praktika Eskozian, Katalunian, Euskal Herrian, eta oro har Europar Batasunean, aztertzea… (…)

Zehazki, zer proposatzen da (dute, dugu) INDEPENDENTZIArako esparru hauetan guztietan: ekonomian, politikan zein nahi dituzuen edozein arlotan?

(…), jakin behar dena hauxe da: praktikan, zeintzuk dira proposatzen diren aukerak?

Kasurako, ekonomian:

Moneta propioa ala euroa?

Euroan, Espainia una grande y libre-n eta Frantziaren la grandeur de la France-n egotea, ala Kosovon, Montenegron gertatu dena aztertzea eta antzekoa bultzatzea?

Hori ez dute (…) eztabaidatzen (…).”

Beraz?

Ez al du merezi gai horretaz eztabaidatzeak?

Ez al gara gai gu geu, euskaldunok, EHren independentziaz eztabaidatzeko? Zer dela eta?

Noiz eztabaidatuko dute? Nork? Non?

Noiz arte horrela? Quosque tandem?

Katalunia, geroari begira, eta Euskal Herria, berriz, iraganari lotua. Gatazkaren zauriak konpontzeko premia ez da aitzakia, bestelako dinamikak abiatzeko benetako eragozpena baizik.” (Imanol Murua)

Oraingo eztabaida ez da independentzia bai ala ez. Gauza sakonagoak landu behar ditugu.” (Andoni Ortuzar)

Aunque la izquierda aberzale la constituyeran solo cuatro, debería tener un plan, un proyecto, una hoja de ruta, un contacto constante con otras fuerzas y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos.” (Javier Sádaba)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude