Sinplekeriatan murgiltzen ari gara…

Ohiko sinplekeria… dugu gaia. Katalunia oso aurreratuta dago. Euskal Herria, aldiz, atzeratuta.

Gu geu aurrean egon ginen, katalanak baino askoz aurreragoko egoeran. Noiz? Baltikoko herrialdeak askatu zirenean, orain dela 25 urte!, baina batzuek erabaki zuten (derecho a decidir???) hura geldiarazi behar zela:

Gure Esku Dago: zer? https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/13/gure-esku-dago-zer/

Eta hori gutxi balitz, oraingo Penelope berriak bere zereginetan segitzen du, atzeraka maila teorikoan eta praktikan:

Gure Esku Dago: Penelope berria? https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/02/07/gure-esku-dago-penelope-berria/

eta

Euskal Penelope eta AD, berriz: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/07/25/euskal-penelope-eta-ad-berriz/

Eta orain sinplekeriatan murgilduta, batzuek nolabaiteko ‘pazientzia’ eskatzen digute, denbora behar dela dioskute… ‘pasteleoan’ aritzen diren bitartean.

Zertarako? Laugarren karlistada martxan jartzeko? Espainiar estatua ‘demokratizatzeko’?

Zertarako?

Hitz gutxi, baina argiak eta garbiak behar ditugu, ez ‘pasteleoa’.

Bai, benetan, dirudienez, Marten ura aurkitu dute1.


1 Ikus Water on Mars: Exploration & Evidence: http://www.space.com/17048-water-on-mars.html.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude