Soilik Grexit?

Ahantz dezagun etxeko ezjakintasun ikaragarria eta lot gakizkien, gutxienez biziraupen intelektual baterako, benetan dakitenen mezuei.

Grexit delakoari buruzko eztabaidak zutik dirau, malgré progre guztiek.

Oraingo honetan, alta, eztabaida sakonagoa eta askoz zehatzagoa da1.

Izan ere, alde batetik, eztabaida zabalduz joan da: Greziatik Britainia Handira, Italiara, Portugalera… eta Finlandiara igaro da2.

Gehigarriak:

Portugali buruzkoak3

Finlandiari buruzkoa4

Alemanian beste eztabaida mota bat agertu dute: Nor da euroguneko krisiaren erantzulea? Erantzuna erraza, Alemania ez da!5

Eta beste aldetik, DTM ere hedatuz doa: Bulgariara, Frantziara, Espainiara, Kanadara, …

Proposamenak ere egin dira DTM aplikatzeko: hala Eskozian6 nola Islandian7 zein Katalunian8.

Islandia interesgarria da, herrialde ‘txikia’ delako.

DTMren proposamenak kontuan edukiz, eta desberdintasunak desberdintasun, aplikagarria izan ote daiteke Islandiaren eredua, eurogunetik kanpo, EFTA barruan9, beste herri ‘txikietan’? Kasu, Euskal Herrian?

Hona hemen gaurtik aurrera eta moneta propioa eduki arte dagoen tarteko bidea egiteko eta bide horretatik ibiltzeko makulu berezia: Back to the future (Etorkizunera itzultzea).

Bidetik abiatzeko baldintzak:

Lehen baldintza: ongi jabetzea DTMz.

Bigarren baldintza: ongi jabetzea euroguneaz eta bertan egoteak suposatzen duenaz, batez ere austeritateaz eta defizit publikoaz.

Hirugarren baldintza: job guarantee edo lan bermea delakoaz jabetzea.

Baldintza nagusia: jendeari, jende osoari hori guztia ongi eta sakon adieraztea, euskal herritarrak proposamen horietaz jakitun egon daitezen.

Abia gaitezen! Litekeena da!


1 Ikus Elkarrizketa W. Mosler-ekin, eta elkarrizketa bera ondoko linketan:Elkarrizketa W. Mosler-ekin (zenbait zipriztin-1); Elkarrizketa W. Mosler-ekin (zenbait zipriztin-2) eta Elkarrizketa W. Mosler-ekin (zenbait zipriztin- eta 3).

2 Sarrera gisa, ikus Eurexit: Eurexit? Bai, mesedez!

4 Ikus Finland should exit the euro: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=32653.

5 Ikus Who is responsible for the Eurozone crisis? The simple answer: It is not Germany!, http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=32574 eta German Ministry of Finance’s anti-Europe proposal, http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=32693.

7 Ikus Iceland’s Sovereign Money Proposal – Part 1: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=30827, eta Iceland’s Sovereign Money Proposal – Part 2: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=30833.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude