Herrialdearen tamaina, politika fiskala eta bankugintza berria

Bai, badakigu. Ezjakintasuna da nagusi nonahi. Izan ere, krisiaren atzean ezjakintasun ikaragarria dago[1]. Ezjakintasunaren krisian gaude murgilduta.

Hona hemen ezjakintasuna hiru arlo ezberdinetan:

(i) Herrialdearen tamaina

Dirudienez, Euskal Herria egoera onean dago, balediko[2]EH independentea  estatu ‘txikia’ izango delako.

Herrialdearen tamainak, nazioaren espazio fisikoak, estatu baten tamainak ez dauka inolako garrantzirik, ezta axolarik ere ez, independentziaren arazoan.

Modan egon den Alesina eta Spolaore-ren lana[3]lekuz kanpo, espazioz kanpo eta denboraz kanpo dago finantza kapitalismoko aro berri honetan.

Finantza ekonomia, makroekonomia  eta mikroekonomia bera, baita politika fiskala ere, dira nagusi independentzia alorrean, ez tamaina fisikoa. Tamaina erabat hutsala da.

(ii) Politika fiskala

Eurolandian estatu desberdinak moneta erabiltzaileak dira, ez moneta jaulkitzaileak[4]. Hortaz, politika fiskala ez dagokio estatu subiranoari, erabat ezberdina da[5].

Zergapetze progresiboa behar da, noski. Baina Eurolandiako estatuak ez dira subiranoak. Zergapetze progresiboa  eta  presio fiskala altxatzea ez dira nahiko dauden hamaika desoreka konpontzeko, ezta pentsatu ere ez!

Caveat: Estatu subirano batean zergapetzeak beste ezaugarri desberdinak ditu.  Estatu subirano batean, zergak ez dira erabiltzen dirua jasotzeko gobernuak gastatzearren, eskaria agregatua banatzeko eta finantza erreserba agregatuak kontrolatzeko baizik[6].

Eurolandiarako, eta balediko EH independenterako, ikus Mosler-en proposamen dotoreak[7].

(iii) Bankugintza berria

Bankugintzaz EHn entzuten den lelo nagusia ondokoa da: bankuak eta aurrezki kutxak  publifikatu (edo/eta nazionalizatu) behar dira. Horixe da nonahi eta ezkerraren izenean irakurtzen dena.

Gure aldetik hauxe azpimarratu beharra dago: pribatu/publiko eztabaida hori antzua da, erabat zaharkitua eta lekuz eta denboraz kanpo.

Aspaldian ekonomian bi sektore nagusi baziren ere, FIRE[8] sektorea eta ekonomia erreala, FIRE hedatuz joan da, etengabe[9].

Bankugintza berriaz, hona hemen, jadanik blogean aipatu dena:

(a)    Mosler-en bidetik[10].

(b)    Mitchell-en bidetik[11].

Baina Gabriel Arestiri[12] kasu eginez, dena da posible Granadan, sorry Euskal Herrian. Agian hobeki, Arestik berak aipatua: nahiz eta bi milioi pertsonak esan eta errepikatu, lelokeria batek lelokeria izaten segitzen du.


[2]  Baledi eta balitz bereizten ditut: lehena potentziala, bigarrena irreala.

[3]  Ikus The Size of nationshttp://mitpress.mit.edu/books/size-nations ,  A. Alesina eta E. Spolaore (2005) The MIT press. Cambridge, MA, USA.

[6]  Ikus   http://moslereconomics.com/mandatory-readings/an-interview-with-the-chairman/:  “Do tax receipts generate cash for the Treasury? Government tax receipts do not “provide” funds for government expenditures. In the US, tax payments “clear” when the Fed debits a private bank’s account and credits the Treasury’s account at the Federal Reserve. Tax collections serve as an aggregate demand management tool and as an instrument to control aggregate financial reserves in the economy; but they never serve as a means of generating cash receipts in order to “finance” government expenditures.”

[9]  Ikus  http://www.economonitor.com/lrwray/2012/07/23/why-were-screwed/. Wray-k dioenez, “After 1990 we removed what was left of financial regulations following the flurry of deregulation of the early 1980s that had freed the thrifts so that they could self-destruct. (…) thieves took over the financial system.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude