EBZ, fiskalitatea eta EH

Mosler-ek Europa krisitik ateratzeko proposamen dotorea eman digu[1]: EBZ euroaren jaulkitzailea izanik, ez du inongo errenta murrizketarik. Beraz, urtero EBZ-k  BPG  osoaren %10ko euro ordainketak egin ahalko dizkie eurokide gobernuei per capitako oinarrian.

Mitchell-ek, EBko oraingo baldintza aldrebesetan, berriki esan digu EBZ-k (moneta jaulkitzaileak)  ‘beso fiskal federalarekin’ Bruselan kooperatu beharko lukeela, euro bonoen jaulkipenak bermatzeko[2].

Eta Euskal Herrian, zer?

Hona hemen zenbait puntu, inolako beldurrik gabe, nonahi aldarrikatzeko, ozen gainera:

a)           Jakitun gara gure gabeziaz: EBn ez gaude ‘homologaturik’, Espainia edo Frantzia dauden moduan, alegia. ez daukagu BZ bat, haiek eta EBko estatu guztiek daukaten modura. Maila estrategikoan eta EH osoari begira horixe da gure lehentasunetariko bat.

b)           Jakitun gara EBZ Alemaniako Bundesbank-en morroia dela.

c)            Jakitun gara EB beste modu batera antola daitekeela.

d)           Jakitun gara EBZ-k bere funtzio bete beharko lukeela, hots, EBrako lender of last resort izatea, alegia: azken baliabideko mailegu emailea izatea.

e)           Hori guztia eta gehiago zenbait ekonomialariri zor diogu: Warren Mosler-i, Randall Wray-ri, Kansas City-ko Unibertsitatekoei[3], Bill Mitchell-i…

Hau da, ez gaude inprobisatzen, esaten dugunak erro teoriko sakonak eta praktikoak dauzka.

Beraz, EH-k beste edozein herrialde gisa, EBZ-tik urteko bere BPGren %10 jaso beharko luke eurotan, nahiz eta oraindik EH, bere osotasunean, ez izan Errepublika independentea.

EHko hazienda guztiak, EBZ-rekin eta Bruselako ‘beso fiskal federalarekin’ harremanetan jarri beharko lirateke euro bonoak gestionatu ahal izateko, nahiz eta oraindik EHk, bere osotasunean, ez eduki Altxor Publiko propioa.

Tartean, eta epe oso laburrean, hona zenbait ideia nagusi, beraiei atxikitzeko:

1)           Ekonomia erreala bultzatu behar da

2)           Bankugintzan, kredituak ekonomia produktiborako zuzendu behar dira, ez espekulaziorako

3)           Politika fiskalean zergapetze progresiboa egon beharko da. Ez dira gauza bera enpresa txiki eta ertainak eta enpresa erraldoiak. Ez dira gauza bera langileak eta aberatsak[4].

4)        Eurolandiarako, ikus Mosler-en proposamen dotoreak[5].

5)           Gure txikitasunean, eta behar ditugun tresnen gabezian, kalitatezko inbertsio publikoaren aldeko gara

6)           Noski, hezkuntza publikoa, euskara, osasungintza publikoa, eta, oro har, zerbitzu publikoen aldeko gara

7)           Langileen eta ugazaben arteko akordioak gerta daitezela ahaleginduko gara. Akordio horietan biei dagozkien erantzukizunak eta betebeharrak mahai gainean jarriko dira

Badaude, egon, zenbait eginkizun pixkana, baina etengabe, praktikan jartzeko. Ekin dezagun!


[4] Caveat: Estatu subirano batean, zergak ez dira erabiltzen dirua jasotzeko gobernuak gastatzearren, eskaria agregatua banatzeko eta finantza erreserba agregatuak kontrolatzeko baizik. Ikus    http://moslereconomics.com/mandatory-readings/an-interview-with-the-chairman/:  “Do tax receipts generate cash for the Treasury? Government tax receipts do not “provide” funds for government expenditures. In the US, tax payments “clear” when the Fed debits a private bank’s account and credits the Treasury’s account at the Federal Reserve. Tax collections serve as an aggregate demand management tool and as an instrument to control aggregate financial reserves in the economy; but they never serve as a means of generating cash receipts in order to “finance” government expenditures.”

 

 

Iruzkinak (2)

  • Ohar batzuk:

    1) EBZ moneta jaulkitzaile moduan: moneta libreki jaulkitzea arriskutsua izan daitekeela diote ekonomilari batzuek. Are gehiago, (ekonomilari hauen esanetan) krisialdi sakonetan edo depresioetan (ikusi, Zelaia, A. (2009): Politika Ekonomiaz, UEU, Bilbo, 70. orr.). Hau zergatik da? inflazio arriskuagatik eta monetaren debaluazioagatik? Hau horrela al da?

    2) “Bankugintzan, kredituak ekonomia produktiborako zuzendu behar dira, ez espekulaziorako”: Hegoaldeko aurrezki kutxen pribatizazioak jadanik aukera hori zapuztu du.

    3) Bidea bada “EBZak urtero BPG osoaren %10ko euro ordainketak egitea eurokide gobernuei per capitako oinarrian”, eta bide hori EHtik bultzatu behar badugu, nahitaezkoa da europa mailan moneta-politika horren aldeko hitzarmenak, lankidetzak eta akordioak bultzatzea.

    • joseba

      Unai,

      1) Ezjakintasuna da nagusi nonahi.
      Izan ere, krisiaren atzean ezjakintasun ikaragarria dago: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/07/ekonomia-bost-hitzetan/.
      Gauden langabezia tasa altuan ez dago inolako arriskurik inflazioa azaltzeko, neoliberal guztiek, baita hemengoek ere, oihukatzen dutenaren kontra.
      2) Pribatizazioa versus nazionalizazioa?
      Pribatizazio horren gainean egon beharko da, egiten dutena kontrolatuz. Pribatizazioa, berez, ez da txarra, nazionalizazioa, berez, ona ez den bezalaxe.
      3) Bai, noski, baldin, eta soilik baldin, Mosler-ek eta Mitchell-ek aipatzen duten bidetik badoaz.
      EBko estatu guztiek daukaten subiranotasun maila bera eduki nahi dugu, EBZ benetako lender of last resort bilakatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude