IEBko aurkezpenetako fitxategiak eskura Otarrean

IEB201Otarrea_IEB3ko aurkezpenetan erabili ziren fitxategiak bildu ditu UEUk eta eskura jarri ditu Otarrea zerbitzuan, informatikako atalean.

Blog honetako programan ere txertatu ditugu, baita UEUren web-orrikoan ere.

Hitzaldi guzti-guztienak ez daude, baina gehienak bai.

Gustuko izan zenuen hitzaldi haren materiala begiratu dezakezu orain, ideiak freskatzeko edo ūüėČ

Josu Azpillagaren azpimarra. Firefox OS berriro

Gorka Juliok bere kronikan IEB2013ko Firefox OS: weba da plataforma aurkezpena goraipatzen zuen, eta gero Codesyntax-en blogean Josu Azpillagak ere, gai honen inguruan dauden espektatibak konfirmatuz, Julen Ruizek egin zuen aurkezpeneko puntu nagusiak oso ondo laburbildu ditu:

  • Kontuz app-ekin: lehen webgintzak Microsoften IErekin zuen arrisku berdina dugu mugikorretan iOS eta Androidekin eta, batez ere, euren marketplace-ekin.
  • Nabigatzaileen itxitura gertatzeko arriskua zegoen garai hartan, Mozilla fundazioak, Netscape zaharretik tiraka, Firefox atera eta webgintza irauli zuen, nabigatzaile ez estandar hari (IEri, alegia), kontra eginda. Orain berdina lortu nahi da mugikorretan, Firefox OS-rekin.
  • Zein den diferentzia: ba, Firefox OS zabaltzen duzunean, jada nabigatzaile bat (Firefox) zabaltzen duzu, Interneteko nabigatzailea bera da sistema eragilea. Eta, hardwareak API bidez bidaltzen du informazio guztia, nabigatzailera.
  • Beraz, edozein HTML5eko aplikazio/garapen komunikatu daiteke osoki hardwarearekin. Orain, hain xuxen, hori da Android edo iOS app bat egiteko arrazoi nagusietako bat, bakarra ez bada: ezin dela azelerometroa, argazki kamera, orientazioa, GPSa… erabili HTMLtik.
  • Lehenengo gailuak aterako ditu Mozilla fundazioak berak; nahiko aparailu xumeak izango omen dira, eta hasiko dira komertzializatzen herrialde txiroagoetan (India, Hego Amerikan…)

Sustatun ere aipamena egin dute gaiari. 30 tuit baino gehiago sortu dira hortik.

Ruizek Firefox OS-ren demoan erakutsi zuen aplikazio/webgunea Codesyntaxek sortutako Zurean.com  aplikazioaren gainean egin zuen.

IEB2013Azpillaga

 

 

Elhuyar I+G blogaren kronika.

IEB2013_ElhuyarElhuyar I+G blogean IEB2013 bilkuraren kronika egin dute bere blogean.
Itziar Cortés, Igor Leturia, Iker Manterola eta Edurne Martínez dira kronikaren egileak. Laburpenak ematen dituzte  hitzaldi inbitatuenak, eta bereziki Elhuyarren aldetik aurkeztu ziren hiru ekarpenenak.

Potente dabiltza Elhuyarrekoak, azken bi urteko hiru ekarpen hauek horrela erkusten digute. Aurkezpeneko fitxategiak ere ematen dituzte blogean:

IEB2013 bilkuraren gainean medioetan azaldu diren bi estekak ere zabaltzen dute:

Balorazio positibo batekin bukatzen dute albistea:

Egun osoan zehar, informatika, gailu mugikorrak eta boladan dauden teknologiak izan genituen hizketagai; ezagutza eta esperientzia partekatzeko aukera ere izan genuen. Berriz ere, Informatikari Euskaldunen Bilkurak euskara eta teknologia elkartu ditu Miramonen, bertaratu direnen ezagutza zabaltzeko asmoz. Zorionak antolatzaileei, eta urte askotan jarrai dezala!

Eskerrik asko. Zorionak zuei ere egindako lan eta aurkezpenengatik!

Gorka Julioren kronika: Firefox OSen keinua

Honela idatzi du Gorka Juliok Berrian bere asteroko Irlen sarea zutabean:

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 2013ko jardunaldia izan da Donostiako Miramonen. Aurtengoa informatikaren eta sakelakoen inguruan izan da, eta 250 pertsona baino gehiago elkartu gara.

Euskarak gai hauetan publikorik erakartzeko gaitasunik ez duela ezeztatzeko balio izan du. Sortutako interesa erabatekoa izan da, eserleku guztiak betetzeraino, eta, hara bildutakoek erakutsi duten bezala, gaitasuna ere sobera dago gure artean.

Bereziki, Julen Ruizen hitzaldia (julen.io/talks/ieb2013/) izan da interesgarria. Firefox OS sakelakoentzako sistema eragileari buruzko informazioa eman digu. Azken asteetan, Firefox OS albiste izan da, garatzaileentzako sakelakoak lortzeko aukera eman duelako. […]

Sakelakoen aplikazioen eta Webaren arteko lotura zalantzan jarriko duenik izango da, baina Firefox OSen mezua argia da […]Aplikazioak baztertu behar ez diren aukera bat dira, baina ez da amaitu behar aplikazioen bidez webak ekarritako oparotasuna. Julenek esaldi batekin azpimarratu zuen: ¬ęBenetan natiboa weba da¬Ľ.[…]

Hau da, telefono adimendunak erabili nahi baditugu Apple edo Googleren eskutik joan behar gara eta hortik beraien aplikazioetara eramaten gaituzte behin eta berriro. Firefox OSek morrontza hori arindu nahi du. Horrela bukatzen du Gorkak geroago:

[…] Ez dakit Mozilla OSek arrakasta izango duen, baina ez ninduke harrituko urte pare batean %10-15eko merkatu kuota lortzea. […]

IEB2013_Gorka_BerrianAzken oharra: IEB2013ren biharamunean horixe izan da Berria egunkari osoan bilkurari buruz azaldu den albiste bakarra (!?)

Telefonoak eta Informatika (Gara, 2013/05/02)

IEB2013_Gara
I√Īaki Agirre-k, Informatika saileko buruetako bat eta IEB antolatzailea¬† dena, Gara-Naiz egunkarian artikulu bat atera du asteburuan: Telefonoak eta Informatika

Hoan hemen bota dituen ideia batzuk:

[…] Samsung Note bezalako sakeleko batekin telefonoz deituz gain, posta elektronikoa, sare sozialak eta zure ofimatika fitxategiak editatzeko gai bazara, zertarako behar duzu ordenagailu eramangarri bat? Egia da teklaturik gabeko tresna dela, baina zer axola zure ahotsa izkiriatzeko gai bada? PC eta mugikorren arteko muga lausotzen ari da.

[…] Garatzeko bidean dauden herrialde batzuetan, Indian alegia, interneteko trafiko gehiena sakelakoetara doa. 2015erako mundu osoan horrela izango delakoan daude adituak.

Telefoniaren aurrerakadak gizartean eragina izan du. Hitz egiteko prest egoten, kokapen zehatza ematen zerbitzu berri eta informazio handiaren truke gure pribatutasuna saltzen dugu oharkabean. Hacktibismoa areagotu egin da, bai eta kontrol soziala ere bai. Ikusgarria izan da Espainian 15-M mugimenduak izan duen indarra, eta segurtasun indarren bortizkeria salatzeko gaitasuna.

Bilkuran esperientzien eta proiektuen berri emango dugu eta euskaraz garatutako azken softwarea ere aurkeztuko dugu. […] Goizean hasteko, mugikorretarako sistemak eta sarea lerroa jorratuko dugu. […] Bazkaldutakoan bi lerro paralelo eramango ditugu. Batean hezkuntzara bideratutako baliabideak aztertuko ditugu. Irakasleentzako kala oparoa izan ohi du lerro hau. Bestean, mugikorretarako aplikazioak landuko ditugu.

[…]Gaian interesa duen edonork parte har dezake. Beraz, anima zaitez. Jardunaldia dohainik da, baina, mesedez, maiatzak 6 baino lehen izena eman.

Inoiz baino nomadagoa

IEB13_BerriaI√Īaki Alegria eta Gorka Julio UEUko Informatika saileko kide eta IEBren antolatzaileek artikulu bat atera dute larunbateko Berrian: IEB2013 – Inoiz baino nomadagoa

Hona hemen bota dituzten ideia batzuk:

Aurten, nabarmen jaitsi da ordenagailuen salmenta. Hainbat arrazoi daude horretarako: […] gure eskuetan ditugun gailu mugikorrek gero eta aukera gehiago ematea.

[…] Smartphone-ak edo telefono adimendunak dira informatikaren eta telefoniaren artean integrazio ez hain berriaren ondorioa. […] nola programatzen dira? Zergatik ez didate euskaraz egiten? Ahotsez aginduak eman daitezke? Ba al dago alternatibarik, Googleri, Appleri edo Microsofti aurre egiteko ? Sortu duten aplikazio merkatuen ereduak zer dakar berekin?

[…] Gurean, jada badira esperientzia ugari. Horietako asko Euskal Apps webgunean aurkituko dituzue.

[…] Telefonoa eta informatika gaiak aztertzeaz gain, informatikaren alorrean lanean dihardutenen eta euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izan nahi du jardunaldi honek.

Inoiz baino nomadagoa, bidea urratzen jarraitzea baita garrantzitsuena.

Asteazkenean izango da IEB2013. Honezkero badakigu gutxienez 237 informatikari izango garela.

Zabaldu da izena emateko epea

Izen ematea UEUren web gunetik egiten da: IEB2013: Telefonoak eta Informatika.

  • Epea maiatzaren 6a arte irekita dago.
  • Matrikula doan da.
  • Elkarrekin bazkaltzeko aukera dago, plaza mugatuak daude, eman izena lehenbailehen (jarraitu web guneko argibideak).

Jardunaldia maiatzaren 8an (asteazkena) izango da Donostiako Teknologi Elkartegian.
Kontuz, hasiera-hasieran maiatzaren 9 aipatu zen, baina maiatzaren 8an egingo dugu.

Jardunaldiaren berri zure inguruan zabaltzea eskertuko genizuke. Informazio gehiago:

IEBtriptikoa2013osoa

Eskuratu triptikoa

A!¬† Eta giroan sartzeko edo…

Android programazioaren hastapenak on-line ikastaroa egin dezakezu oraindik.
Hau ere doanik da eta honezkero 400 ikasle baino gehiago gabiltza horretan.
Hamar orduko ikastaroa da eta lan praktikoa apirilaren 26 baino lehenago bidali beharko duzu.

BEHIN-BEHINEKO programa

Dagoeneko konfirmatu ditugu hitzaldi gonbidatuak eta 13 komunikazio onartu dira. Hemen daukazue programaren lehen zirriborroa.

08:45-09:15 Harrera eta izen ematea
09:15-09:30 Jardunaldien aurkezpena

09:30-11:00 Lehenengo hitzaldi-saioa.
09:30-10:00 Gailu mugikorretarako aplikazioak: programazio aukerak eta esperientziak
………………Edurne Martinez eta Itziar Cortes (Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia)
10:00-10:30 Firefox OS: weba da plataforma
………………Julen Ruiz (1) (2)
10:30-11:00 Ahots bidezko interfazeak telefono-sistemetan
………………Igor Odriozola (EHU, Aholab)

11:00-11:30 Atsedenaldia/kafea

11:30-12:30 Bigarren hitzaldi-saioa
11:30-12:00 Teknologia mugikorrak turismoa eta bidaietarako
……………….Carlos Lamsfus (CIC Turgune)
12:00-12:30 Telefono mugikorren bidez osasungintza eraginkorragoa lortuz
……………….Miren Bagues (Saludnova)

12:30-13:30 Lehengo komunikazio-saioa.
……………….Mugikorretarako sistemak eta sarea

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-17:30 Komunikazio-saio paraleloak
……………….KP1: Mugikorretarako aplikazioak
……………….KP2: Hezkuntzara bideratutako baliabideak