Telefonoak eta Informatika (Gara, 2013/05/02)

IEB2013_Gara
Iñaki Agirre-k, Informatika saileko buruetako bat eta IEB antolatzailea  dena, Gara-Naiz egunkarian artikulu bat atera du asteburuan: Telefonoak eta Informatika

Hoan hemen bota dituen ideia batzuk:

[…] Samsung Note bezalako sakeleko batekin telefonoz deituz gain, posta elektronikoa, sare sozialak eta zure ofimatika fitxategiak editatzeko gai bazara, zertarako behar duzu ordenagailu eramangarri bat? Egia da teklaturik gabeko tresna dela, baina zer axola zure ahotsa izkiriatzeko gai bada? PC eta mugikorren arteko muga lausotzen ari da.

[…] Garatzeko bidean dauden herrialde batzuetan, Indian alegia, interneteko trafiko gehiena sakelakoetara doa. 2015erako mundu osoan horrela izango delakoan daude adituak.

Telefoniaren aurrerakadak gizartean eragina izan du. Hitz egiteko prest egoten, kokapen zehatza ematen zerbitzu berri eta informazio handiaren truke gure pribatutasuna saltzen dugu oharkabean. Hacktibismoa areagotu egin da, bai eta kontrol soziala ere bai. Ikusgarria izan da Espainian 15-M mugimenduak izan duen indarra, eta segurtasun indarren bortizkeria salatzeko gaitasuna.

Bilkuran esperientzien eta proiektuen berri emango dugu eta euskaraz garatutako azken softwarea ere aurkeztuko dugu. […] Goizean hasteko, mugikorretarako sistemak eta sarea lerroa jorratuko dugu. […] Bazkaldutakoan bi lerro paralelo eramango ditugu. Batean hezkuntzara bideratutako baliabideak aztertuko ditugu. Irakasleentzako kala oparoa izan ohi du lerro hau. Bestean, mugikorretarako aplikazioak landuko ditugu.

[…]Gaian interesa duen edonork parte har dezake. Beraz, anima zaitez. Jardunaldia dohainik da, baina, mesedez, maiatzak 6 baino lehen izena eman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude