Iñaki Alegria eta Gorka Julio UEUko Informatika saileko kide eta IEBren antolatzaileek artikulu bat atera dute larunbateko Berrian: IEB2013 – Inoiz baino nomadagoa
Hona hemen bota dituzten ideia batzuk:
Aurten, nabarmen jaitsi da ordenagailuen salmenta. Hainbat arrazoi daude horretarako: […] gure eskuetan ditugun gailu mugikorrek gero eta aukera gehiago ematea.
[…] Smartphone-ak edo telefono adimendunak dira informatikaren eta telefoniaren artean integrazio ez hain berriaren ondorioa. […] nola programatzen dira? Zergatik ez didate euskaraz egiten? Ahotsez aginduak eman daitezke? Ba al dago alternatibarik, Googleri, Appleri edo Microsofti aurre egiteko ? Sortu duten aplikazio merkatuen ereduak zer dakar berekin?
[…] Gurean, jada badira esperientzia ugari. Horietako asko Euskal Apps webgunean aurkituko dituzue.
[…] Telefonoa eta informatika gaiak aztertzeaz gain, informatikaren alorrean lanean dihardutenen eta euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izan nahi du jardunaldi honek.
Inoiz baino nomadagoa, bidea urratzen jarraitzea baita garrantzitsuena.
Asteazkenean izango da IEB2013. Honezkero badakigu gutxienez 237 informatikari izango garela.