Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Laguntzailea (Ortzaizeko ikastola)
Ortzaizeko ikastolak langile laguntzaile bat xerkatzen du 2017- eko sartzerako. Jarduera nagusiak - Haurra bere autonomia eskuratzen lagundu, - Garbitasuna eta haurraren sekuritate fisiko eta afektiboa zaindu, - Erakaslearen laguntzailea bilakatu jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan - Haurren kudeaketa bazkaria aintzin, momentuan edo gero baita pausa edo aire hartze denboretan, - Haur talde baten kudeaketa eta animazioa TAPen edo jarduera proiektuan parte har lezake, - Ikastolako gelen antolaketa, garbiketa eta zaintza. Gaitasunak: - Euskara menperatzea. Beharrezkoa da. - CAP Petite Enfance diploma ukan edo haurrekin esperientzia -Haurraren beharra identifikatzea 2 urtetik goiti - Aktibitateen animazioan gaitasunak. BAFA diploma ukaitea estimatua izanen da. - Elkarlanerako gaitasuna eta malgutasuna - Sekuritate eta garbitasun legeak aplikatzea Lan baldintzak - Lekua: Ortzaizeko Ikastola - Bakantza denboretan lanik ez da - 30 ordu astean - Kontratu mugatua momentuz : 2017ko irailetik -> 2018ko ekaina artio. Ondotik kontratu mugagabea bilaka daiteke. Interesatua baldin bazira, motibapen gutuna eskuz, kurrikuluma, eskatuak diren diplomen kopia : 2017 ko apirilaren 28 aintzin idatziz eta mailez, Ortzaizeko Ikastolara (lan eskaintza) Irisarriko bidea, 64780 Ortzaize. Xehetasun gehiagorentzat : bulegoa.ortzaize@gmail.com
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau