Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Pisukide bila Gasteizen
Kaixo! Julen eta Paola gara, eta Gasteizen pisukide bila gabiltza hurrrengo urterako. Pisua bilatu dugu dagoeneko, pisukide bakar bat baino ez zaigu falta! Interesaturik baldin bazaude hitz egin!
Sailkatua Pisukide bila Gasteizen!!
Kaixo danoi! Pixu bille gasteizen? Ba aukeraik onena billau dezue, pixukide bat ber deu ta! Unibertsitatetik 5 miñutura eta zentrotike beste 5 miñutu pasa! Interesaute balimazaudete lasai galdetu
Sailkatua Octet Stream Gasteizen pisu eta pisukide bila
Kaixo! Datorren ikasturterako Gasteizen pisu eta pare bat pisukideren bila dabiltzan bi ikasle gara (lehenengo mailan hastera doazenak). Interesatuta bazeunde, idatzi faborez. Eskerrik asko! eli.arandia16@gmail.com / iruretagoienaleire@gmail.com
Sailkatua Pisukide bat edo biren bila Donostin
Arrasateko bi ikasle gara, eta pisukide bila gabiltza Donostin 2017-2018 ikasturterako.
Sailkatua Bi gela libre Bilbon(Deusto)
Kaixo! Bilboko Deusto auzoan pisua dakat eta hurrengo ikasturterako bi gela libre izango ditut. Deustoko unibertsitatea ondoan du pisuak, baita ere Leioara igotzeko bus geltokia eta metroa ere. Hilabetean 250€ lirateke pertsonako (gastuak aparte). Norbait interesatuta egongo balitza kontaktatu mesedez.
Sailkatua object code Bi gela libre Bilbon(Deusto)
Kaixo! Bilboko Deusto auzoan pisua dakat eta hurrengo ikasturterako bi gela libre izango ditut. Deustoko unibertsitatea ondoan du pisuak, baita ere Leioara igotzeko bus geltokia eta metroa ere. Hilabetean 250€ lirateke pertsonako (gastuak aparte). Norbait interesatuta egongo balitza kontaktatu mesedez.
Sailkatua Octet Stream Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista behar du
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista kontratatzeko lan deialdia jarri berri du martxan. Kontratu mugagabea da eskaintzen dena, hiru hilabeteko frogaldiarekin; 2017ko irailaren 1etik aurrera, Villabonako egoitzan goiz eta arratsaldez lan egiteko litzateke. Bertsolaritzak sortutako dokumentazioaren bilketa, antolaketa eta katalogazioan ariko litzateke Xenpelar Dokumentazio Zentroko lan-taldearen baitan, dokumentazio zerbitzuaren haritik arreta publikoa ere eskainiz. Interesa duenak Curriculum Vitae eta motibazio gutuna bidali behar ditu Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.eus), 2017ko ekainaren 25erako (ekainak 25a barne). Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu (+34) 943 69 24 77 telefonora. Lanaren deskribapen zehatza, ezinbesteko baldintzak eta informazio gehiago www.bertsozale.eus atarian
Sailkatua Octet Stream Berbaron lankide berri bila
Haur eta gazte arloan lan egiteko lankide bila gabiltza. Aisialdiko hainbat proiekturen koordinazioan eta kudeaketan lan egitea da lanpostuaren funtzio nagusia. Curriculuma eta motibazio gutuna bidaltzeko: berbaro@berbaro.eus. Hautagaitza aurkezteko azken eguna ekainaren 20a da.Haur eta gazte arloan lan egiteko lankide bila gabiltza. Aisialdiko hainbat proiekturen koordinazioan eta kudeaketan lan egitea da lanpostuaren funtzio nagusia. Curriculuma eta motibazio gutuna bidaltzeko: berbaro@berbaro.eus. Hautagaitza aurkezteko azken eguna ekainaren 20a da.
Sailkatua Octet Stream Ingeniaritza Eskolarako Kimika irakaslea
Share Share Share 2017/06/05 imh-orokorra Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolarako kimika ikasgaia emateko irakaslea behar dugu. Lan baldintzak: Astean 4 ordu izango dira bi egunetan banatuta Irailaren bigarren astean hasi eta abenduaren azkenengo astean bukatu da Eskatzen dena: Ingeniaritza edo goi mailako ikasketak arlo zientifikoan. Unibertsitate mailako irakaskuntzan eskarmentua baloratuko da. Doktoradutza edo masterra baloratuko da. Euskera menderatzea beharrezkoa da. Interesa izanez gero bidali ekainaren 30 aurretik CVa pdf formatuan imh[abildua]imh.eus helbidera, erreferentzian: KIMIKA IRAKASLEA idatzita
Sailkatua Octet Stream Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak administraria bilatzen du proiektu batean lan egiteko
Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak administrari eta idazkaritza lana egingo duen pertsona bat bilatzen du laster hasiko den proiektu batean lan egiteko. Langilearen eginkizunen artean egongo dira: langileen nominak kudeatzea, egon daitezkeen beka ezberdinen prozesua aurrera eramatea, kontabilitate lanak zein instituzio ezberdinentzat kudeaketa txostenak idaztea. Hitzarmenen erredakzioa eta hitzarmenek egin beharreko tramitazioak ezagutzea. Proiektu honetan nazioarteko lanketa ere egingo da, Wikimedia Foundationekin eta abarrekin kontaktua eginez. Gainontzeko langileen agenda eta kontaktuak kudeatuko ditu, esparru zabal batekin, enpresa zein boluntarioekin lan eginez. Bi urte eta erdiko proiektuan lan egiteko pertsona bat bilatzen dugu, laster hasita. Astelehenetik ostiralera goizez egingo luke lan, asteko bi egunez arratsaldez ere lan egiteko aukerarekin. 40.000€ko soldata gordina urtean. Baldintzak Zer eskatzen dugu? Ekonomia edo enpresa kudeaketa gradua edo administrari/idazkari arloekin lotutako goi mailako Lanbide Heziketa edo esperientzia demostragarria antzeko lanpostuetan. Hizkuntzak: EGA titulu edo baliokideaz eta gaztelaniaz gain, ingelesa (C1); frantsesa baloratuko da. Lanpostu honetan euskaraz lan egingo da. Administrazioaren funtzionamenduaren ezagutza izatea. Zer baloratuko dugu? Jakintza librea, software librea edo eduki libreen inguruko ezagutza. Komunikatzeko eta idazteko erraztasuna. Pertsona aktiboa eta erresolutiboa izatea Laburpena Lekua: Donostia Gipuzkoa Enpresa: Euskal Wikilarien Kultur Elkartea Lan mota: Jardunaldi osoa Soldata: 40.000€ gordin Hautaketa prozesuaren jarraibideak Lan eskaintza honi erantzuteko epea ekainaren 18an bukatuko da. Bidali zure curriculuma wikilariak@gmail.com helbidera, gai bezala “Lan eskaintza” izenburua jarrita.