Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Hamaika Telebistak bere lan-poltsarako kazetari, esatari eta ikus-entzunezko teknikariak behar ditu Iruñean
Sailkatua Octet Stream Euskara-irakaslea behar da Castelló de la Plana-ko Hizkuntza Eskola Ofizialean
Sailkatua Octet Stream Urretxuko Udalak 8 begirale behar ditu Mineralogia eta Paleontologia asterako
Sailkatua IK4-TEKNIKER metrologiaren arloko ingeniari baten bila dabil
Sailkatua Octet Stream Berria Taldeak banaketa arloko koordinatzailea behar du
Sailkatua Abusu Ikastolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ordezkapen bat egiteko musika irakaslea behar du
DBHKO MUSIKA IRAKASLE LANPOSTU ESKAINTZA. Abusu Ikastola Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ordezkapen bat egiteko irakasle baten bila dabil; musika arloa emateko lanpostua eskaintzen du. Interesdunek ondorengo titulazioak izango beharko dituzte: Goi mailako Musika titulua, Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP) eta EGA edo titulazio baliokidea. Interesdunek curriculuma helarazi irailaren 27 abusu@ikastola.eus helbidera
Sailkatua BERRIA Zuzentzaile-Itzultzaile BEKA 2018-2019
BERRIA Zuzentzaile-Itzultzaile BEKA 2018-2019. *Norentzat: •Unibertsitate titulua duten gazte esperientzia gabeentzat. •Zuzentzaile-Itzultzaile bezala prestakuntza teoriko praktikoa jaso eta karrera profesionala arlo horretan bideratu nahi dutenentzat. *Ezaugarriak: •Bederatzi hilabeteko iraupena. •6.255 euroko diru laguntza. •BERRIA-k Andoainen duen egoitza nagusian. *Eskaerak BERRIAren webguneko inprimakian aurkeztuko dira. Nahiago duenak curriculuma gizabaliabideak@berriataldea.eus helbidera bidali edo BERRIAren egoitza nagusian (Martin Ugalde kultur parkea, Andoain) utz dezake. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 11an amaituko da. *Informazioa eta izen-ematea ONDORENGO ESTEKAN: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdVcFMhIplRxe5WEIhrFH0qAWp0HuOyTTTiRzG-HhfeMNj0DQ/viewform
Sailkatua Kontseiluak komunikazio zuzendaria behar du
Kontseiluak KOMUNIKAZIO ZUZENDARIA BEHAR DU. *Zuzendariaren eginkizunak: -Kontseiluaren komunikazio- eta marka-estrategia orokorra zuzendu eta garatzea. -Proiektuen komunikazio estrategia garatzea. -Kontseiluaren komunikazio ekintzak eta diskurtsoak proposatzea eta garatzea. -Urteko egitasmoak eta balantzeak prestatzea. *Eskatzen da: -Komunikazio edota marketing arloko ikasketak izatea. -Komunikazio edota marketing arloko arduretan lan egin izana. -Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea. -Hedabideen aurrean jarduteko prestasuna. -Gidabaimena eta autoa izatea. *Baloratuko da: -Euskalgintza ezagutzea. -Ardura handiko postu baten kargu egiteko prestasuna. -Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna. -Hizkuntzen ezagutza, bereziki gaztelania, frantsesa eta ingelesa. *Lan baldintzak: -Egun osoko lanpostua da eta zerbitzu jakinekoa deritzan kontratu mota izango du, Kontseiluko gainerako langileek bezala. -Kontratu honek 6 hilabeteko frogaldia izango du. -Lantokia Andoainen izango da, Kontseiluaren egoitzan. *Proposamenak eta Curriculumak aurkezteko: -Postaz: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain .-Emailez: iker@kontseilua.eus -Epemuga: 2018ko urriaren 5a
Sailkatua Octet Stream Euskaltzaindiaren idazkaritza-teknikari lanpostua betetzeko deialdia
Euskaltzaindiaren idazkaritza-teknikari lanpostua betetzeko deialdia. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna: 2018-09-29. Bidali zure curriculuma (CVa) helbide honetara: teknikari@euskaltzaindia.eus . Informazio guztia ondorengo estekan duzu: http://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2018/iraila/teknikari_lanpostua.pdf
Sailkatua Octet Stream Durangoko Berbaro elkarteak euskara teknikaria behar du
Durangoko Berbaro elkarteak euskara teknikaria behar du. *Lan eskaintza: -Euskara teknikaria administrazioan euskara teknikari lanetan aritzeko. *ESKATZEN DUGU: -Lizentziatura edo gradu-ikasketak izatea. -4. hizkuntza-eskakizuna izatea. *BALORATUKO DUGU: -Administrazio orokorrean eskarmentua. -Erabakiak hartzeko gaitasuna. -Durangaldea ezagutzea. *Curriculuma eta motibazio gutuna bidaltzeko: berbaro@berbaro.eus. -Curriculuma aurkezteko azken eguna: urriak 5