Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Kontseiluak komunikazio zuzendaria behar du
Kontseiluak KOMUNIKAZIO ZUZENDARIA BEHAR DU. *Zuzendariaren eginkizunak: -Kontseiluaren komunikazio- eta marka-estrategia orokorra zuzendu eta garatzea. -Proiektuen komunikazio estrategia garatzea. -Kontseiluaren komunikazio ekintzak eta diskurtsoak proposatzea eta garatzea. -Urteko egitasmoak eta balantzeak prestatzea. *Eskatzen da: -Komunikazio edota marketing arloko ikasketak izatea. -Komunikazio edota marketing arloko arduretan lan egin izana. -Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea. -Hedabideen aurrean jarduteko prestasuna. -Gidabaimena eta autoa izatea. *Baloratuko da: -Euskalgintza ezagutzea. -Ardura handiko postu baten kargu egiteko prestasuna. -Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna. -Hizkuntzen ezagutza, bereziki gaztelania, frantsesa eta ingelesa. *Lan baldintzak: -Egun osoko lanpostua da eta zerbitzu jakinekoa deritzan kontratu mota izango du, Kontseiluko gainerako langileek bezala. -Kontratu honek 6 hilabeteko frogaldia izango du. -Lantokia Andoainen izango da, Kontseiluaren egoitzan. *Proposamenak eta Curriculumak aurkezteko: -Postaz: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain .-Emailez: iker@kontseilua.eus -Epemuga: 2018ko urriaren 5a
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau