Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Octet Stream Oñatiko Ludotekarako hezitzaile deialdia
*LAN-ESKAINTZA: -Oñatiko Txaloka Udal Ludoteka zerbitzurako hezitzaile bila gabiltza. *Lanpostuaren ezaugarriak: -Ludotekan hezitzaile lanak burutu. -Haurrekin harremanak sortu. -Lan hezitzaile eta euskalduna burutu. -Udalekuetan koordinatzaile lanak egin. *Kontutan hartuko da: -Gizarte- zientziekin lotutako unibertsitateko titulazioa edo animazio soziokulturaleko goi mailako ikasketak. -EGA edo baliokidea. -Aisialdiko begirale titulua. -Oñatikoa izatea. -Antzeko lanean esperientzia. -Talde lanean lan egiteko gaitasuna. -Lanerako prestutasuna. -Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia. -Herrigintzan izandako ibilbidea. *Eskaintzen den lanaldia: -Ekintza zuzena: Astelehenetik ostiralera 16.45-19.45. -Prestaketa orduak: Astean 6,5 ordu. -Koordinazio bilerak asteartetan 15.15-16.45. -Kontratuaren iraupena: 2018ko urriaren1etik uztailerarte. Irailean berritzeko aukera egongo da. *Aukeraketa prozedura: -Bidali zure curriculuma email honetara (kultura@txatxilipurdi.com) irailaren 12tik, irailaren 18ra. -Elkarrizketak: irailaren 20an. -Lanean hastea: urriaren 1a (moldagarria da). *Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Anegatik galdetu.
Sailkatua object code Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtebeteko ordezkapen bat egiteko sustapen eragilea behar du
Urtebeteko ordezkapen bat egiteko sustapen eragilea behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. *Eskaintzen da: -Kontratu mota eta lanaldia: obrako kontratua, lanaldi osoz. -Kontratuaren iraupena: 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era arte (luzagarria). -Lan lekua: Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitza. *Lanpostuaren deskribapena: -Nafarroako Bertsozale Elkartearen egitasmoak aurrera eramateko pertsona baten bila ari gara. Esate baterako, bertso saioen antolaketa, txapelketa eta sariketen diseinua, hainbat kultur programazioaren kudeaketa, sortzaileekin zein kultur eragileekin harremanak… *Eskatzen da: -Lizentziatua edo diplomatua izatea. -Gidatzeko baimena eta autoa izatea. -Bertsolaritza eta euskal kulturaren ezagutza. -Ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea. *Baloratuko da: -Taldeen dinamizazioan esperientzia. -Antzeko lanetan eskarmentua izatea. -Komunikazio baliabideen ezagutza. -Ardura desberdinetara moldatzeko gaitasuna. *Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Nafarroako Bertsozale Elkartera (nafarroa@bertsozale.eus), 2018ko irailaren 20a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu Elkartera: (+34) 948 14 37 47. Iturria: https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/sustapen-eragilea-lan-deialdia
Sailkatua Goiena Komunikazio Taldeak komertziala behar du Debagoienerako
Goiena Komunikazio Taldeak komertziala behar du Debagoienerako. *ESKATZEN DA: -Euskaraz jakitea eta ondo idaztea. -Gidabaimena eta autoa izatea. -Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna izatea. -Saltzaile lana gustuko izatea. -Salmentan esperientzia izatea. *KONTUAN HARTUKO DA: -Unibertsitateko titulua izatea (graduatua, lizentziatua...) -Taldean lan egiten jakitea. *CURRICULUMAK aurkezteko epea: irailak 17a. Nora bidali: idazkaritza@goiena.eus
Sailkatua Berbaro Elkartea Euskal Filologia edo C2 tituludunen lan-poltsa sortzen ari da
Berbaro Elkartean Euskal Filologia edo C2 tituludunen lan-poltsa sortzen ari gara bihar-etzi eduki ditzakegun beharretarako. Bidali zure curriculuma lanpoltsa@berbaro.eus helbidera uztailaren 15a baino lehen.
Sailkatua Iruñea-Usurbil
Utopia68/18 ikastarora joango naiz kotxez Iruñetik uztailaren 12an eta 13an.
Sailkatua Berdintasuneko 3 monitore hezigarri behar ditu Asmoz kultura arlorako etengabeko prestakuntzarako zentroak
Berdintasuneko 3 monitore hezigarri behar ditu Asmoz kultura arlorako etengabeko prestakuntzarako zentroak. *ASMOZ Fundazioa erakunde dinamiko bat da 15 urte baino gehiagoko ibilbidea duena online heziketaren eremuan. Industria Kultural eta Sortzaileen sektorean espezializazio argia du eta momentu honetan esandako postua estaltzea interesatzen zaigu. *MISIOA: Harrera lanak, publikoarekin harremanak eta berdintasunarekin erlazionatutako jardueren dinamizazioa unitate ibiltariaren barruan. (3 plaza). *ESKATZEN DA: -Unibertsitateko titulua edukitzea eta berdintasunaren eremuan gutxienez 150 orduko heziketa egiaztatzen duen ziurtagiria, organo ofizialak edo administrazio publikoak igorritakoa, titulu egokiaren aurkezpenarekin akreditatu beharko dena. -EGA Titulua edo baliokidea, dagokion titulu egokiarekin akreditatu beharko dena. -Mugitzeko disponibilitatea izatea. -Lana bi hizkuntza ofizialetan (Euskara eta Gaztelania) egiteko gaitasuna baloratuko da, unitate ibiltariaren diseinuan parte hartuko duten berdintasunari buruzko edukiak lantzeko. *ESKAINTZEN DA: 2 hilabete eta erdiko kontratua. Ordainsaria zuzeneko arretako pertsonalarentzat aisia-heziketa sektorearen hitzarmenean ezarritako baldintzen arabera zehaztuko da. Lantokia unitate ibiltariaren kokapenaren menpean egongo da (Euskadi). *Pertsona interesatuak C.V. bidaltzera animatzen ditugu rh@asmoz.org helbide elektronikora gaian MONITORE erreferentzia jarriaz. Lan-postura egokitzen diren persona guztiekin jarriko gara harremanetan. Emandako informazioa konfidentzialtasun zorrotzarekin tratatuko da eta, izaera pertsonaleko datu-babeseko, abenduaren 13ko, 15/1999 legearen arabera.
Sailkatua Bost langile kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
Bost langile kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. *Digitalizazioan aditua (2 lagun). *Ikus-entzunezko proiektuen kudeatzailea (lagun 1). *Ikus-entzunezkoetan eta sare sozialetan aditua (lagun 1). *Multimedia eta baliabide teknologietako teknikaria(lagun 1). *Esteka honetan dituzu zehaztapen guztiak: https://www.mondragon.edu/eu/-/5-lanpostu-2018
Sailkatua Berbaro Elkarteak Kudeatzailea behar du
Durangoko Berbaro Elkarteak kudeatzailea behar du. *Ezinbestekoa: -Euskara maila oso ona. -Goi-mailako ikasketak. -Taldeak gidatzeko gaitasuna. -Harremanetarako eta taldean lan egiteko gaitasuna. *Baloratuko da: -Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua izatea. -Durango eta Durangaldea ezagutzea. -Diseinu grafikoen moldatzea. -Sare sozialak eta webguneak kudeatzen jakitea. *Bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna berbaro@berbaro.eus helbidera ekainaren 24a baino lehen.
Sailkatua Hamaika Telebistak komertziala behar du Bilbon
Hamaika Telebistak komertziala behar du komertzial sailetan lan egiteko Bilbon. *Ezinbesteko baldintzak: -Lan komertzialetan eskarmentua izatea. -Bilbo eta Bizkaiko Publizitate merkatua ezagutzea. -Euskalduna izatea eta gazteleraz ondo moldatzea. -Komunikazio gaitasuna, ahozkoa eta idatzizkoa. -Harremanetarako gaitasuna izatea. -Autoa eta gidabaimena izatea. *Ikasketak eta informatika ezagutzak baloratuko dira. *Interesa baldin baduzu, bidali zure curriculuma idazkaritza@hamaika.eus e-posta helbidera. Curriculumak ekainak 11ra arte jasoko dira.
Sailkatua Octet Stream Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolan Geografia eta Historia irakasle bat behar da 2018-19 ikasturtean ordezkapen bat betetzeko
Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolan Geografia eta Historiako irakasle bat behar da 2018-19 ikasturtean ordezkapen bat betetzeko. Ezinbestekoa den titulazioa: -Historiako Gradua. -Ingelesa (C1 maila edo baliokidea). -Euskara C1 maila (EGA edo baliokidea). -Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra (CAP). *Curriculum Vitaeak Ikastolako Idazkaritzan edo geografiahistoria@seberaltube.net helbidean aurkeztu daitezke. *Epea: Maiatzaren 21etik 31ra.