Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
IK4-TEKNIKER metrologiaren arloko ingeniari baten bila dabil
Ingeniaria behar da IK4-TEKNIKEReko metrologia-unitaterako. Ingeniaritzan goi edo erdi-mailako titulazioa duen pertsona behar da; ahal dela, mekanikan aditua. Epe laburrean erabateko autonomiaz jarduteko gaitasuna erakutsi behar du, eta metrologiaren eremuan 3tik 5 urtera bitarteko eskarmentua eduki. Gai hauen inguruko ezagutzak eta praktika eduki behar ditu:
- 3Dko metrologia
- Eskarmentua Metrolog X4 eta Spatial Analyzer softwarearen bidezko neurketan, Tracker laserrarekin.
- Fotogrametria, digitalizazioa eta CAD konparatiboa (GOM teknologia)
- Eskarmentua osagaien eta muntaketen azterketa geometriko eta dimentsionalean. Garrantzitsua da GD&T akotazioaren oinarriak eta tolerantzia geometriko eta dimentsionalen oinarriak jakitea
- Makina-erremintaren eta egiaztapenean aplikatzen den araudiaren gaineko ezagutza: geometrika, bolumetrika eta kokapena
- Eskarmentua makinak sistema tradizionalekin eta laser-teknologiarekin egiaztatzeko orduan
Lidergo teknologikoa eta bezeroekin harreman zuzena edukitzeko trebetasuna eskatzen dira; hortaz, garrantzitsua da ingelesa eta euskara ondo jakitea.
Lanpostuan berehala hastea eskaintzen da, erakundean geratzeko aukerarekin. Bestalde, egindako ekarpenekin bat egingo duen ordainsaria edukiko du.
Informazio gehiago
2018-Metro-mip eskaintzari buruzko informazio gehiago edukitzeko, edo hautagaitza helarazteko, IK4-TEKNIKERen weba erabili.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau