Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua object code Guggenheim Bilbao Museoak 3 lanpostu betetzeko deialdia egin du.
Guggenheim Bilbao Museoak lanpostu betetzeko deialdia egin du: -Erakusketen Koordinazioko teknikaria. -Erakusketen Koordinazioko arduraduna. -Arlo Kuratorialeko pertsonala. *Aurkezteko epea maiatzaren 21ean bukatzen da. *Informazio gehiagorako jo esteka honetara: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/empleo-y-practicas-4/ofertas-de-empleo-4/
Sailkatua object code UEUk Udako Ikastaroen prentsa-bulegoan lan egiteko kide bat behar du
UEUk Udako Ikastaroen prentsa-bulegoan lan egiteko kide bat behar du. Ikus-entzunezko profila duen kidea behar du. ekainaren 13tik uztailaren 13ra jardun osoz lan egiteko. *Curriculumak jasotzeko azken eguna: ekainak 1. *Nora bidali: komunikazioa@ueu.eus
Sailkatua Octet Stream Debabarreneko enpresa batek Finantza-aholkularia behar du
Debabarreneko enpresa batek Finantza-aholkularia behar du. *Funtzioak: Bezeroen finantza-aholkularia; finantzetako profesionala, etengabeko laguntza emateko arduraduna. Helburu nagusia, bezero-zorroa sortu, aholkatu eta garatu. Banakako etengabeko formakuntza. Karrerako plana. *Beharrezko ezaugarriak. -Formakuntza: Enpresa Zientziak, Enpresa-Zuzendaritza edo Zuzenbideko Diplomatura/Lizentziatura edo Gradua izatea. -Konpetentzia pertsonalak: Iniziatiba eta talde-lana. *Lan-kontratu finkoa. Berehala lanean hasteko. *Curriculuma ondorengo estekatik bideratu behar da: https://gestionandote.com/Candidatos/cuenta/InicioSesion?orga_id=1165&oferta_id=80090&convocatoria_id=0&formacion=False&red_id=0
Sailkatua Octet Stream Amatasun baja bat betetzeko irakaslea behar da Ikasten akademian (Idiazabal)
Amatasun baja bat betetzeko irakaslea behar da Ikasten akademian (Idiazabal). *Beharrezko baldintzak: -Goi mailako ikasketak (lehen hezkuntzatik- batxilergora bitartean emango dira klaseak). -Batez ere MATEMATIKA, FISIKA, MARRAZKETA, KIMIKA... emango dira. -Ordutegi malguan lan egiteko aukera. -Pertsona atsegina, langilea eta proiektuaz konpromisoa hartuko duena. -Klaseak ematen esperientzia. -Autonomoa izatea. *Desiatzen diren baldintzak: -Ikasketa gehigarriak eta beste hizkuntza batzuk. - Idiazabalen edo gertu bizitzea. *Interesatuak kurrikuluma Ikasten Akademian utzi edo ikastenakademia@hotmail.es -era bidali gaia IRAKASLEA jarrita. Kurrikulumak jasoko diren azken eguna maiatzak 31 izango da.
Sailkatua Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak komertzial eta kudeaketa zuzendaria behar du
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak komertzial eta kudeaketa zuzendaria behar du. *Eskatzen dena: -Goi mailako titulazioa. -Kudeaketarako gaitasuna. -Gaitasun komertziala; Harremanetarako gaitasuna, kanpoko-babesa lortzeko gaitasuna. -Idatziz eta ahoz ondo komunikatzeko gaitasuna. -Sormena. -Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea. -Auto propioa. *Baloratuko da: -Marketing ezagutzak. -Makina Erremintaren eta orokorrean industria sektorearen ezagutza. -Elgoibartarra edo Elgoibarren bizitzea. *Betebehar nagusiak: -Museoaren kudeaketa orokorra. -Museoaren zabalkunde eta promozioa. -Bisitarien arreta. *Eskaintzen da: -Lanaldi osoko lan kontratua (errelebo kontratua). *Interesatuek bidali CV-a pdf-n museoa@museoa.eus helbidera maiatzaren 21 baino lehen.
Sailkatua Ttakun Kultur Elkarteak kudeatzailea behar du
Ttakun Kultur Elkarteak kudeatzailea behar du. Elkartearen kudeaketaz, plangintzaz, antolakuntzaz eta jardun-ekonomikoaren kontrolaz arduratzeko, baliabideak optimizatuz, plan estrategikoa garatuz... * EZINBESTEKOA: -Euskara eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea. -Goi-mailako ikasketak izatea (goi-mailako zikloa, diplomatura, gradua, lizentziatura). * BALORATUKO DA: -Euskalgintza eta herrigintza arloak ezagutzea. -Antolakuntza, komunikazioa, lantaldeen koordinaziorako eta giza harremanetarako gaitasuna. -Taldean lan-egiteko gaitasuna. -Egitasmo berriak sortu eta proposatzeko gaitasuna. -Euskara C1 edo C2 izatea. -Ekonomia ezagutzak diru-laguntzetan eskarmentua, zuriketak, aurrekontuak... -Ofimatika ezagutzak. * Bidali curriculuma maiatzak 11 baino lehen: ttakun@ttakun.eus // Geltoki Kalea 4. Lasarte-oria
Sailkatua application/x-msdos-program Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du
Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du. Interesa duenak C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 15erako helarazi behar ditu elkartearen egoitzara: Bertsularien Lagunak elkartea, «Larraldea», Amotze auzoa, 64310 Senpere. *Eskatzen diren gaitasunak: - Bertsularitza bertsu eskoletan eta ikastegietan irakasteko gaitasuna. -Transmisio lan eta ekitaldietan parte hartzeko gaitasuna. -Irakasle formakuntza unibertsitarioa, edo formakuntza unibertsitarioa. -Euskara eta frantsesa menperatzea (C1 maila, Europako hizkuntzen erreferentzia markoan). - Informatika erabiltzeko gaitasuna. -B gida baimena. *Hobetsiko diren punduak: - Bertsularitza praktikatzea, eta elkartearen proiektua ezagutzea. - Haur eta gazteekin animazioan esperientzia izatea. -Irakaskuntzan esperientzia izatea. *Lanpostuaren deskribapena: - Lanpostu erdia da, orenak urtean zehar banatuak izanen dira: urteko garaien arabera ordutegia lan karga desberdinei egokituko zaio. - Urte baterako kontratua, kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa bihur daitekeena. - Autoaren ukaitea beharrezkoa da. -Lan eremua Lapurdi izanen da nagusiki. *C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 15erako helarazi behar dira elkartearen egoitzara. (Iturria: https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/albisteak/lanpostu-deia-bertsularien-lagunak-elkarteak-bertsu-erakasle-bat-behar-du)
Sailkatua Donosti - Gasteiz
Sailkatua object code 600 orrialde Worden makinatzeko
Tesi bat daukat 600 orrialdekoa euskaraz. Arazoak ematen ditu formatoarekin: estiloak, numerazioa... Inork ba al daki hori konpontzen? Luzaro ibili naiz. Irtenbidea: dena makinatzea, estiloak nola aplikatu dakien batek. Aste pare bat daukat. Euskara zaindua.
Sailkatua Doneztebeko Udalak udako ludotekarako arduradun bat eta igerilekurako 3 sorosle kontratatzeko deialdia egin du
Doneztebeko udalak udako kontratazioetara aurkezteko deialdia egin du. *Lanpostuak: -Ludoteka arduradun bat (zehaztasunak: http://www.doneztebe.eus/wp-content/uploads/sites/2/2018/04/DONEZTEBEKO-UDAKO-LUDOTEKARAKO-LAN-ESKAINTZA.pdf ). -Igerilekurako 3 sorosle (zehaztasunak: http://www.doneztebe.eus/wp-content/uploads/sites/2/2018/04/DONEZTEBEKO-IGERILEKURAKO-SOROSLE-ARITZEKO-LAN-ESKAINTZA.pdf) . *Eskaerak: maiatzaren 4ra bitartean, 9:00etatik 14:00etara. *Iturria, Doneztebeko Udala: http://www.doneztebe.eus/news/udako-lan-eskaintza-2/