Noizean behin… (Einstein dela eta)

Dakikezuenez, euskal prentsa Newspeak erabiltzaile bilakatu da, baita zentsuratzailea ere… Aspalditik.

Neoliberalismoa, mandanga (autodeterminazioaren aurka!), lanaren eta lanpostuen banatzea, oinarrizko errenta, zergak erabili nahi izatea (inbertsio berriak egitearren!), europar Distopia era itsuan onartzea, politika monetarioa behin eta berriz aldarrikatzea (politik fiskala ukitu gabe!), eta abar luze bat, luzeegia eta oso aspergarria gainera.

Baina noizean behin zeintzian, natur zientzietan noski, oinarrituz artikulu bat edo beste azaltzen dira.

Hona hemen horrelako bat (zorionak autoreari!): Ordu bat gutxiago uharteetan

gara-2021-04-08-Opinión

(Laburpena)

“… fisika modernoaren ikuspegia ematearren, denboraren izaera erlatiboan enfasia jartzera nator orain, ezen eta errealitate materialaren ezagutzak sorturiko kontzeptu berriek mundua berrinterpretatzeko aukera eskaintzen baitigute.

Kontua da grabitazio-indarrik txikiena neurtu berri dutela milimetro bateko erradioko eta 90 mg-ko urrezko bi esferaren artean. Orain arte kilogramotik goragoko masekin egin da esperientzia mota hau eta Austriako Zientzia Akademiako ikerlarien ustez, grabitatearen misterioak argitzeko balio dezake objektu txikien arteko grabitazio-indarrak neurtzeak. Eta indarra diot, Einsteinek Newton (haien lagun guztiak ahantzi gabe) gainditu zuenetik, grabitazioarena Lur planetan dagoen behatzailearen begietan sortzen den indar fiktizio bat dela jakin arren, bene-benetan masek eragindako espazio-denboraren kurbadurak eragiten baitu bolatxoen “gertakarien” arteko “bitartea” espazio-denboran zehar. Paradigma erlatibistan, denbora eta espazioak ez baitira absolutuak, hutsunean argiak duen abiadura baizik.

Gure intuizio guztien kontra, gure mundu ikuskera bera urratuz, elkarrekiko abiadura jakinean higitzen diren behatzaile inertzial birentzat argiaren abiadura beti izango da c, eta horrexek definituko –moldeatuko– du haientzat espazioa eta denbora zer den, elkarrekin txirikordatuak eta banaezin. Hala, erlatibitate bereziaren arabera, abiadura handiagoan bidaiatzen duen behatzailearentzat denbora arinago igarotzen da geldirik dagoenarentzat baino, zeinak bidaiaria den baino txikiago ikusiko duen. Hau guztia partikula baten energia zinetikoari aplikatzen zaionean, energia eta masaren arteko erlazio gogoangarrira heltzen da: E = mc2. Eta grabitaziora etorrita, bada erlatibitate orokorrak planteatzen duenez, kutxa baten barruan dagoen behatzaileak ez du bereizterik Lurraren gainean geldirik dagoen, edota espazioan ziztu bizian higitzen g=9,8 m/s2 azelerazioaz. Burua estutzeko bide ematen du, ezta? (…)”

Gehigarria: Physicists Measure Smallest Gravitational Field Yet

Einstein ikaragarrizko munstro teorikoa izan zen:

BI MUNDU, BI IKUSPEGI (In Mekanika Kuantikoaren zenbait berezitasun, 1993an argitaratua)

Grabitate kuantikoa eta Diru Teoria Modernoa, Grezia tartean

Fisika ez da Ekonomia

Mekanika Kuantikoa eta Roger Penrose

Mekanika Kuantikoa eta Roger Penrose (segida)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude