Urtarrilak 2: Katalunia, CUP eta Euskal Herria

Asko omen dakitenek diotenez,

(a) La CUP haurà de prendre ara una decisió política

http://www.vilaweb.cat/noticies/la-cup-haura-de-prendre-ara-una-decisio-politica/

Hortaz, CUP-ekoek ez dute orain arte politika egin? Zertan ari izan dira, bada?

(b) Sobre la estupefacción en las izquierdas patricias

http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/sobre-la-estupefaccion-en-las-izquierdas-patricias

En Catalunya el sector de la CUP que ha cerrado la puerta a la Ruptura Democrática mediante un discurso neo–anticapitalista de carácter claramente autonomista y anti–independentista acaba de regalar una mayoría más que apreciable en los próximos comicios que habrán de adelantarse a marzo a Podem. …”

Olé!

Orain badakigu nolakoa den CUP-ekoen diskurtsoa: “discurso neo–anticapitalista de carácter claramente autonomista y anti–independentista” (sic).

Non geratzen da CUP-ekoen programa?

Badaezpada ere, ikus Katalunia, mon amour!

Non eztabaidatu dute Katalunian eurogunean segitzea ala ez? Mas presidentea euroaren kontrakoa al da? ERC-koak euroaren kontra ote daude?

Neoliberal hutsa den Xavier Sala i Marti ekonomialaria euroaren kontrakoa ote da? Ikus Kataluniaren txanda (5).

Kataluniar horiek guztiok eurogunearen barnean austeritatearen aurka aritu nahi dute, alegia, ezinezko zirkulu karratua topatzea.

Tsipras eta Varoufakis-i eta, zoritxarrez, Greziari gertatu zitzaiena (hots, Troikaren ‘programa’ guztia irenstea) gertatuko litzaieke katalanei ere, daramaten bide ‘independentista’ gauzatuko balitz, Mas-ekin edo Mas gabe!

Kataluniak irtenbide duin eta dotore bat dauka, ez besterik: Katalunia eta DTM.

Beste aldetik, hainbeste aldarrikatzen den demokrazia zuzena, parte-hartzailea eta abar CUP-ekoen asanbladan ikusi berri dugu, ez beste inon!

Zer gertatuko da 2016ko urtarrilaren 2an?

Ez dakit. Hona zantzu interesgarri batzuk, azken albisteen arabera:

  1. Com decidirà la posició final la CUP?

El consell polític, format per representants de Crida Constituent i de les tretze assemblees territorials, hi tindrà l’última paraula: http://www.vilaweb.cat/noticies/com-decidira-la-cup-la-seva-posicio-final/?f=rel

  1. Mas: ‘La CUP té força per a portar-nos a unes eleccions, però no tanta per a canviar un president’

    http://www.vilaweb.cat/noticies/mas-la-cup-te-forca-per-a-convocar-eleccions-pero-no-per-a-canviar-la-proposta-de-junts-pel-si/

Hortaz,

(A) Artur Mas hautatzeko, CUP-koek bi boto emango balituzte, egongo litzateke dena konponduta? Zer da ‘dena’? Zoritxar-igarle mota guztiak pozik egongo lirateke?

(B) Ez badituzte bi boto horiek emango, norena izango da errua? CUP-ekoena?

(C) Eta Mas? Eta ERC-koak? Horiek ‘garbi’ daude?

Azken finean, politika  ekonomiatik ‘independentea’ al da?

Uste dut ez dela  marxista izan behar (ez ortodoxoa, ez heterodoxoa, ezta ‘mistoa’ ere), konturatzeko ekonomiak, batez ere gaur egun, aparteko eragina daukala politika mota guztietan.

Ba ote dakite goian aipaturiko ‘asko omen dakitenek’ ezer horretaz? Berriz, zertan ari gara?

Balizko hipotesia Euskal Herrirako:

Euskal Herrian oraindik laugarren karlistadakoak independentzia politiko eta ekonomikoaz arduratu gabe, Madrilez arduratzen dira1.

Zertan ari gara gu, karlistak ez garenok?

EHBildu Syriza berri bilakatuko da, alegia, ERC-ren antzeko bat? Ala CUP berri bat? Zein da litekeen beste aukerarik? Tartekoren bat ote dago? Zein?

Noren esku utziko dugu EHren etorkizuna? Jakitun gara gauden atakaz? Gauden putzuaz?

Azkenean, zer nahi dute Euskal Herriko independentistek? Eurogune barruan segitzea, Troikari men eginez ala moneta propioa eta subiranotasun monetarioa proposatzea?

Non eztabaidatzen da horretaz guztiez? Ez du merezi? Ez da tenorea? Beste batzuek erabakiko dute gure izenean? Nork? Zer dela eta?

Beldur gara? Zeri?

Beldurra kentzeko, mesedez, irakur Stefano Sanna-ren liburuxka, gaztetxoentzat da eta. Hemengo ekonomialariek, politikariek eta kazetariek ulertzen ez dutena, agian gaztetxoek ulertuko dute.

Liburuxka ez da batere zaila irakurtzeko.

(a) Liburuxka berezia

(b) Euskarazko bertsioa:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/12/21/moneta-modernoa-gaztetxoei-azaldua-1/;

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/12/21/moneta-modernoa-gaztetxoei-azaldua-2/ eta

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/12/22/moneta-modernoa-gaztetxoei-azaldua-eta-3/

Inozokeriatan ibili barik, eztabaidari eutsi behar diogu, inongo beldur barik. Gehiegi dago jokoan, gure etorkizun politiko eta ekonomikoa!, ezjakin batzuen esku uzteko.

(Zabaldu arren)


1 Gogoratu ondoko hau: Ahal Balitz, http://zuzeu.eus/euskal-herria/ahal-balitz/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude