Lakota nazioa eta Diru Teoria Modernoa

Albistea: Lakota Indian Promotes New Digital Currency, Mazacoin1

Lakota batek, Patu Harris izenekoak, moneta digital bat proposatu zuen bere triburako, moneta ofizial gisa erabiltzeko, mazacoin izenarekin.

Lakota nazioan martxan jarri nahi zuen moneta berria!

Hona Harris-ek dioena:

the idea of a national currency represents something for which he’s been striving for a long time: independence. (…)
I’ve been studying tribal sovereignty since I was 16.”
To be a truly independent state you have to have your own issued currency.”

Eskozian, Grezian (eta, oro har, Europar Batasunean, eurogunean dauden estatu guztietan) gehi Katalunian eta Euskal Herrian jakiten ez dena, Lakota nazioan ezagutzen da.

Kontua da, aukera txarra egin duela Harris-ek. Fiat-eko moneta flotatzaile propio berri bat aukeratu barik, bitcoin moduko bat aukeratu zuen.

Izan ere, horrela segitzen du Harris lakota indiarrak:

When I came across bitcoin, I realized, this is our currency. This is what we need.”

Mazaska‘ is the Lakota word for money and after tossing around several ideas, they settled on Mazacoin.”

Pine Ridge erreserbako langabezia % 75 baino handiagoa da, eta per capita-ko errenta 6.000 dolar ingurukoa, AEBko erregiorik txiroena izanik. Alta, moneta propioaz arduratzen dira.

Lakota herrian, non aparteko buruzagi ospetsu batzuk bizi ziren (Crazy Horse -Zaldi Eroa- eta Red Cloud -Hodei Gorria-) eta XIX mendean AEB bera borrokatu zuten bitartean, orain XXI mendean, 2007an, Declaration of Indigenous Rights izeneko aldarrikapena plazaratu zuten, mapa eta guzti.

Harris-en hitzetan,

Mazacoin is another link in the chain of sovereignty as we go into the 21st century.

Eta ondoko albiste berrian, 9 Questions Surrounding MazaCoin, the Lakota CryptoCurrency: Answered2, honela dio lakota indiarrak:

This is a paradigm shift for tribal economies. This could be the next buffalo.

Mazacoin delakoaz, ikus:

https://mazacoin.org/ eta https://en.wikipedia.org/wiki/MazaCoin

Hasiera ez da makala, oso garrantzitsua baizik. Ideia batzuk onuragarriak dira oso. Baina, esan bezala, aukera konkretua, bitcoin antzeko moneta bat, ez da aproposena.

Blog honetan jadanik ikusi eta salatu dugu bitcoin ‘moneta’ hura.

Ikus ondoko sarrerak:

(i) Bitcoin delakoaz hitz bi:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/03/07/bitcoin-delakoaz-hitz-bi-zergak-moneta-lokalak-isunak/

(ii) Zergak, dolarrak eta bitcoinak:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/04/24/zergak-dolarrak-eta-bitcoinak/

(iii) E-dirua, zergak, sasi-monetak eta… urre standarra:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/11/24/e-dirua-zergak-sasi-monetak-eta-urre-estandarra/

Hortaz, ea hurrengo batean Crazy Horse-ren mailako beste buruzagi lakota bat Diru Teoria Modernoaz jabetuko den eta benetako fiat-eko moneta flotatzaile bat proposatuko duen.

Hala biz!

Gehigarria:

Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/01/21/diru-teoria-modernoa-hasiberrientzat-3/


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude