Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat

Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat

Any school of thought that is not ‘MMT consistent’ is inapplicable

with regards to any actual economy[1]


(
Warren Mosler, 2013)

1. Diru Teoria Modernoa (DTM)

Bill Mitchell-i segituz[2], DTMz irakurtzean, ondoko prozedura proposatzen dut:

1.      Ahantz nor zaren.

2.      Ahantz gobernuaz -ona ala txarra- pentsatzen duzuna, berarekin itsatsita zaude.

3.      Ahantz pentsatzen duzuna politika sozialaz, ahantz emozio guztiak.

4.      Ahantz zer naziotan bizi zaren, ez du axola.

5.      Ahantz aldez aurreko kontzeptu ekonomiko guztiak eta prestakuntza (baldin baduzu).

6.      Orduan ahalegindu ulertzen irakurtzen duzuna.

2. UEUko bloga

2006ko azaroan hasi zen UEUkoen ekonomia bloga, Heterodoxia, Ekonomiaz haratago izenekoa[3]. Hauxe zen nire lehen sarrera blog horretan: Marx hasiberrientzat[4].

2011n Finantza Kapitalismoa, bi liburuxkatan, argitaratu zen[5]. Finantza sistemak bereganatu egin du ekonomia erreala[6]. Europan esaten den moduan, Finanzkapital uber alles. Sistema berri hori aztertu zen, bera gainditzeko zenbait neurri proposatuz[7].

2013an Diru Teoria Modernoa. Finantza Ingeniaritza izeneko liburua plazaratu zen[8]. Liburu horretan, aspaldian bezalaxe, dirua zen gaia. Diruaren sormena, maileguak eta kreditua. Bankugintza eta partida biko kontabilitatea. Horretarako, diru teoria modernoa (DTM) erabili zen: besteak beste, Randall Wray-ren, Stephanie Kelton-en eta Bill Mitchell-en lanak erabiliz.  Bereziki Warren Mosler izan zen gidari.

Helburua aspalditik izan dudana bera da[9]. Ezin da bestela izan: Euskal Herriaren independentzia ekonomikoa eta monetarioa dut helburu, ez besterik. Horretarako, akademian erabiltzen eta ezagutzen diren testuetatik oso urrun ibili naiz, ortodoxia ekonomikotik erabat aldenduta.

Beste zenbait lanetan egin dudan bezala, eta Euskal Herriko egoera beti presente edukita, liburuan jorratu ditut gure herriaren independentziarako beharrezko diren zenbait proposamen eta neurri.

2013an UEUko Ekonomia Saileko zuzendariak blogaren izena eta izana aldatu zituen. 2013ko udaberritik aurrera honela izendatu da bloga[10]: Heterodoxia, diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza.

Beste alde batetik, zenbait testu luze Otarrean izeneko UEUko biltokian azaltzen hasi dira. Hauxe izan zen Otarreko nire lehen artikulua: Krisia induzitua izan da[11].

Halaber, UEUkanala izenekoan[12] hauxe izan da lehen sarrera: Krisia induzitua izan da[13].

3.  DTM: hasiera

Diru teoria modernoaren zenbait ezaugarri ezagunak ditugu[14].

Hona hemen edozein herrialde subiranoz jakin behar dena eta, ondorioz, berak egin behar duena:

1)  Banku zentralak zuzenki Gobernuaren zorra eros dezake beti, eta horrela gastu publikoa erraztu, bono merkatura jo gabe.

2)  Monetak atzerritar truke merkatuetan libreki flotatzen du.

3)  Gobernuak ez du beharrezkoa maileguz hartzea atzerritar monetetan.

4) Edozein herrialde subiranok ez du inolako solbentzia arriskurik.

Are gehiago,

a)      Aurrekontu defizita ez dira ez onak ez txarrak eta beharrezkoak dira ez-gobernuko sektorearen gastu susmoak ez-nahikoak direnean baliabide produktibo eskuragarrien erabilera osoa segurtatzeko.

b)      Aurrekontu soberakinak ez dira ez onak ez txarrak eta baldintza batzuetan kaltegarriak izan daitezke baldin eta beraiek suposatzen badute hazkunde egoerako narraz ibiltze bat, zereginik gabeko baliabideak daudenean.

c)      Ez dauka inongo zentzurik esateak moneta jaulkitzailea den gobernu batek bere monetan aurrezten duela. Aurreztea egungo gastuari dagokio etorkizuneko gastu posibletasunak hobetzeko eta finantzialki murriztuta dagoen ez-gobernuko erakundeari aplikatzen zaio. Gobernuak ezin du inoiz behar aurretiko fondorik gastatzearren eta, beraz, ezin du inoiz ‘aurreztu’ behar.

d)      Aurrekontuari baimendu behar zaio enplegu osoa lortzeko eta bermatzeko behar den gastu netoko mailari egokitzearren.

e)      Aurrezte pribatua errentari dagokio.

f)       Banku zentralak interes tasa jartzen du.

g)      Aurrekontu defizitak ez dira inoiz atzera ordaindu behar, gizaldi bakoitzak aukeratzen du berak ordaintzen duen zergapetze maila.

h)      Moneta jaulkitzen duen gobernuak beti moneta horretan salgaia den edozein gauza eros dezake. Gobernu hori ezin da inoiz dirutik gabe geratu.

i)       Aurrekontu defizitek isla dezakete gobernu handia zein txikia.

j)       Gastu guztiak (publikoa zein pribatua) inflazio arriskua ekartzen du. Gobernu gastua ez da inflaziogilea baliabide errealak jardun gabe dauden artean.

k)      Inflazio arriskua gastuari dagokio eta ez berari lotuta dauden antolaketa monetarioari (kasu, bonuei).

l)       Generazioen arteko zamak baliabide errealei daude lotuta.

m)      Moneta subiranoko jaulkitzailea ezin da inoiz egon ez ordaintze egoeran.

n)     Zerga ordaintzaileek ez dute ezer finantzatzen. Zergak gobernuaren erremintak dira programa sozio-ekonomikoa praktikan jartzeko.

o)      Gizakiok konplexuak gara.

4.  2013ko udaberritik aurrera

2013ko udaberrian beste urrats batzuk ematen hasi naiz, beste bide batean abiatu naiz, ildo berriaren gorabeherak aztertu nahian: DTM hasiberrientzat liburu berrirako[15].

Orain ere, berriro ere, Warren dut magister[16], nahiz eta beste DMTkoak ere lagungarri gisa erabiliko ditudan[17].

Liburuxka berri honetan, sakonean, aspalditik izan dudan helburua berbera dut: Euskal Herriaren independentzia ekonomikoa eta monetarioa.

Liburu berria 2015ean (2016an?) azalduko da. Liburu horretarako, UEUkoen blogeko sarrerak erabiliko dira: 2013ko otsailean hasi ziren sarrera horiek.

5. Trantsizioa

Lehendabizi,  2011ko Finantza Kapitalismoa zen.

Bigarrenez, 2013ko DTM eta finantza-ingeniaritza izan da.

Hirugarrenez, DTM hasi berrientzat izango da[18].

Trantsiziorako apurrak:

a)      DMTkoek Europaz[19]

b)      Euskal Herria independentziaranzko bidean[20]  

c)      Ezkerraren izenean[21]

d)  Langabeziaren aurka, lan bermea [22]

6.  Warren Mosler-en ildotik

Oraingo liburuxka berri horretan Mosler-en lanak erabiliko ditut[22], etengabe, beste DTM-ko batzuen artikuluak ahantzi gabe.

Ea ikasiko dugun, asko baitago ikasteko.

Gai izango ote gara orain egoera eta baldintza ekonomiko, politiko, sozial, kultural berriek eskatzen duten mailara igotzeko?

Egin ditzagun ahaleginak! Saia gaitezen!

Litekeena da!

It is possible!

 

2014ko urtarrilean

Ad Majorem Vasconum Libertatem

(joseba felix tobar-arbulu, donejurgi)

 


[1]  Alegia, “DTM-rekin koherentea ez den edozein pentsamendu eskola aplikaezina da gaur egungo edozein egoera ekonomikotan.”
[5]  Aipatu bezala, 2006tik aurrera https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia  webgunean azaldu dira emaitzak. 2006ko azaroan jadanik Finantza Kapitalismoa aipatu zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2006/11/07/marx-hasiberrientzat/.  2009ko irailean Islandiaren kasua aipatu zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2009/09/20/islandia-zer-gertatu-da/). Sarrera horiek guztiak, eta lan gehiago erabili nituen Finantza Kapitalismoa izeneko liburua plazaratzeko (2011n): Finantza Kapitalismoa 1 – Mundu Globala (https://www.amazon.es/Finantza-Kapitalismoa-1-Mundu-Globala/dp/8493832987) eta Finantza Kapitalismoa 2 – Euskal Herrirako Irtenbide Ekonomiko eta Soziala (https://www.amazon.es/Finantza-Kapitalismoa-Herrirako-Irtenbide-Ekonomiko/dp/8493832995).
[6] Hasiera on bat hauxe litzateke: Randall Wray-ren  Money in Finance (http://www.levyinstitute.org/pubs/wp_656.pdf).
[17]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia,  batez ere, 2013ko otsailetik aurrerako sarrerak.

 

KZjaia

“Sarrera honek #KulturaZientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du”

 

 

 

Iruzkinak (5)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude