Hipotekak eta finantza burbuila

Hitzaldia Billabonan

Antolatzailea: Aritza Kultur Taldea[1]

Gaia: Gaurko ekonomia sistema eta krisia

Noiz: 2008ko abenduaren 15ean

Aipatutakoa: AEBetan burbuila dela eta, modu erabat artifizialean, hipotekak handiagoak bilakatu dira etxeek berek kostatzen dutena baino.

Entzule batek, Aurrezki Kutxa batean lan egiten zuenak, oso temati: hori ezinezkoa da, beti hipoteka etxearen prezioa baino gutxiagokoa delako.

Espainia una grande y libre-ko bertako datuak. Zer balio du gehiago zure etxeak ala zure hipotekak?[2]

Espainian beti atzean, esan nahi dut, benetako eta sakoneko analisietatik oso urrun. Euskal Herrian berdintsu ala okerrago.

DTMkoek aspaldian abisatu zuten[3]. Abisatu bai, baina kasurik egin ez!

Arduratuko ote gara inoiz etorriko denaz, bera gertatu (edo gertarazi!) baino lehen asmatzen?

Badaezpada, DTM dago ikasle potentzialaren zain[4].

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude