Euskal Herria independentziaranzko bidean: moneta propioa ala euroa?

Eskoziaren kasua ikusi berri dugu[1].

Euskal Herriak ere bere moneta propioa (edozein delarik haren izena) erabil lezake, printzipioz.

Horretarako lehen baldintza, sine qua non, EH errepublika independentea eratzea izango litzateke, lehen aldiz gure historian: gobernu bakar bat EH osorako, eta gobernu horrek moneta jaulkitzea, banku zentralaren bidez eta altxor publikoaren laguntzarekin.

Bigarren baldintza: EH ekonomia oso sendoa izatea Mundu mailan.

(Gogoratu ‘moneta propioaz’[2] jadanik esandakoa.)

Arazoak nonahi azalduko lirateke, ez txikienak ekonomialari, politikari, kazetari, enpresari, ‘aditu’ eta ‘intelektual’, eta progreen aldetik…

Baina hipotetikoki, hau da maila teorikoan, biderik zuzenena izango litzateke, Eskoziako kasuan ikusi dugun bezala.

Zoritxarrez, diogun berriz, zoritxarrez, oraingo baldintzak kontuan edukiz, ‘pragmatikoak’ izan behar gara.

Bueltatxo bat eman behar diogu aferari.

Hortaz, daukagun apurra aztertu eta bide bat proposatzera ausartuko nintzateke, beti DTMkoek erakutsi duten ildotik…

1. EHren egoera

Ekonomikoki:

(i)           Hala Baskongadetan nola Nafarroan zein Iparraldean moneta bakar bat erabiltzen dugu: euroa

(ii)              Hala Baskongadetan nola Nafarroan haziendak ditugu

(iii)             Iparraldean Baionako Merkataritza Ganbara dugu

Horiek dira, for the time being, gure nolabaiteko ‘altxor publiko’aren adarrak edo izan beharko liratekeenak.

Politikoki:

EH eratu beharra dago.

Hona proposamen bat: Euskal Herriko konfederaziorantz[3], gauden egoera desberdinetatik abiatuz.

Beste alde batetik, gogora dezagun Warren Mosler-ek dioena:

(a)    Warren Mosler-en proposamen dotorea, euroa erabiliz[4]

(b)    Teklatuaren bidez…[5]

(c)    Teklatuaren bidez…: Eurolandian ere?[6]

Alde ona: lehen aipatu bezala, Baskongadetan, Nafarroan eta Iparraldean jadanik jendeak, enpresek eta erakunde publikoek euroa erabiltzen dute[7].

Ez daukagu banku zentralik ezta altxor publikorik ere, baina haziendak bai,  eta horiek oso garrantzitsuak izan daitezke gure etorkizunean.

2. Non dago dirua?

Europan, ba ote dago dirurik?

Bai! EBZ-n!

3. Europako, Espainiako eta Frantziako Banku Zentralak. Eta Euskal Herrian?[8]

Baskongadetan Espainiako BZren ‘adarra’ martxan jartzea litekeena da[9].

Era berean, Nafarroan Espainiako BZren ‘adarra’ martxan jar liteke. Zergatik ez?

Iparraldeko Frantziako BZren ‘adarra’, litekeena ote?

Frantziak ez du onartzen gure Iparraldea. Baina Baionako Merkataritza Ganbara[10] hortxe dago.

Espainiako Banku Zentral horien ‘adarrak’ martxan jarriko diren bitartean (Euskal Herriko BZ lortzearren!), hona hemen proposamen zehatz bat.

Jadanik ezaguna denez, Europako Banku Zentralak (EBZ) euroak jaulki ditzake inolako arazorik gabe, behar diren beste euro, eta teklatuaren bidez[11].

Euro multzo hori EBko estatuetan banatu ahal da, populazioaren arabera, Warren Mosler-ek erakutsi digun bezala.

Hortaz, EBZtik Frantziara X euro joango lirateke eta Espainiara Y.

X euro haietatik, eta Iparraldeko biztanleriaren arabera, Baionako Merkataritza Ganbarari w euro dagozkio.

Y euro haietatik, Baskongadetako hiru Diputazioei, biztanleriaren arabera, z euro dagozkie, eta v euro Nafarroako Diputazioari, hots, nafar Gobernuari.

Modu horretan, hala Iparraldean nola Hegoaldean dirua egongo litzateke arlo publikoko betebeharrak eta beharrizanak betetzeko: w + z + v euro.

Kasu, inbertsioa publikoa finantzatzeko, enpresa txiki eta ertainerako diru laguntzak emateko, irakaskuntzan eta heziketan dirua sartzeko, gauza bera osasungintzan, eta, nola ez!, 62 urtetik aurrera, erretiro duinerako behar den beste euro erabiltzeko. Baita lan bermeko programetan aritzeko ere.

Dirurik badago.

Non? EBZn ‘dago’.  Baina diru hori ez da objektu bat. Dirua teklatuaren bidez sortu ahal du EBZk. Kostua zero da.

Gainera, zer egin bankuekin? funtsezko galderari emandako erantzuna ondoko linkean zirriborratzen da[12].

Prest ote gaude Europako BZri geuri dagokiguna eskatzeko modu demokratiko eta arrazoitsu batez?

Prest ote gaude horrelako ‘politika’ zuzena martxan jartzeko?

Zertan ari gara?

4. Aldebakarreko erabakiak

Hona hemen beste bide ezberdin bat.

Ana Stanic-ek dioen moduan[13] agian Kosovoren edo Montenegroren bidea har daiteke: aldebakarreko aukera erabiliz, noski.

(a)    Kosovoren kasuaz[14]

The Hague-ko Nazioarteko Justizia Epaitegiak ebatzi du Kosovoren independentzia legala dela[15]. Epaileek diotenez, alde bakarreko independentziak ez du nazioarteko legea bortxatzen.

 (b) Brusela eta euroa[16]

“…Kosova i Montenegro, que van adoptar l’euro de manera “unilateral” i que es veuen obligats a adquirir la divisa a través de bancs comercials.”

(c) Euroa/Katalunia[17]

“…Monaco, Vatican, San Marino and Andorra. “These territories have a monetary agreement with the EU. They are not part of the eurozone, but they have the right to adopt the euro as the official currency and coin coins of legal tender in the euro area”, explained O’Connor.”

“… Kosovo, and Montenegro, who “took the unilateral decision to adopt the euro when it is introduced in 2002 and that previously used the German mark”. “These territories ‘de facto’ used the single currency but are not part of the eurozone, which means that they have to buy the banknotes and coins through commercial banks” and “do not have representation on the ECB, the Eurogroup or the (ESM)”.”

Arazo bakarra da Montenegrok eta Kosovok ezin dituztela euroak jaulki, erosi behar dituztela, eta euroa kontrolatzen duena EBko Banku zentrala da.

Egia da bi estatu horiek politika fiskala martxan jartzeko subiranoak direla, EBko estatu desberdinak ez bezala. Jakina denez, arlo fiskalean EBko estatuak ez dira subiranoak, eta egun austeritate gogorraren menpe daude.

By the time being, momentuz, badaukagu, beraz, zeri lot, zeren alde borrokatu.

Bi aukera desberdin: (a) Warren Mosler-en ildotik doana, eta (b) aldebakarrekoa. Bietan euroa erabiliz.


[7]  Beste aldetik, une honetan, moneta propioa proposatzeak jende asko uxatuko luke, nahiz eta ‘hipotetikoki’ biderik zuzenena izan.

Iruzkinak (5)

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude