Subiranotasunaz hitz bi edo agian gehiago…

Harrigarria da gure EH hau. Benetan!

Noiz izan da subiranoa EH?

XII. mendean? XVI. mendean? 1936an? Noiz?

Ba ote dakigu subiranotasunak zer esan nahi duen? Benetan?

Agian hau adierazgarria izan daiteke:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/02/02/subiranotasun-monetarioa-eta-fiskala/

Baina, segur aski horrek ez du balioko ezertarako!

Lagungarri gisa, badaezpada ere, hona hemen blog honetan subiranotasunaren afera horretaz dagoeneko azaldu dena:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/21/eurogunetik-irteteko-estrategia/

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/

Balioko dute inoiz aipu horiek? Beharbada ez! 

Bai, badakigu. Ezjakintasuna da nagusi nonahi. Izan ere, krisiaren atzean ezjakintasun ikaragarria dago:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/07/ekonomia-bost-hitzetan/.

Kasurako, gauden langabezia tasa altuan ez dago inolako arriskurik inflazioa azaltzeko, neoliberal guztiek, baita hemengoek ere, etengabe oihukatzen dutenaren kontra. (Neoliberalen teoriak nonahi azaltzen dira, baita beren buruak ezkertiartzat dauzkaten artean ere.)

Zer esan, beste aldetik, bankuen pribatizazioaz versus publifikazioaz edo eta nazionalizazioaz?

Aspaldiko eztabaida antzu hori EHn noizean behin erabat berritzat balitz bezala azaltzen da. Bai, hala da gure EH: dena da posible Granadan, sorry EHn (Aresti).

Aipatzen den pribatizazio horren gainean egon beharko da, egin nahi dutena kontrolatuz. Pribatizazioa, berez, ez da txarra, publifikazioa edo eta nazionalizazioa, berez, ona ez den bezalaxe.

Ikasiko ote dugu inoiz? Ez dut uste.

Badaezpada ere, hona zantzu batzuk:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2010/02/21/bankuak-kontulari-sozialak/

Kredituekin zer egiten den da kontua. Baita espekulazioan ez aritzea ere.

Subiranotasun monetarioa eta fiskala oso garrantzitsua da zenbait liberalen esku uzteko. Hortaz, hona gehigarri gisa, zertxobait EHren independentziaz:

a)  https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/07/15/ueu-2012ko-ikastaroa-irunean/

b)  http://es.scribd.com/doc/100628091/Euskal-Herria-independentziaranzko-bidean-9

Krisi induzituari, hauxe gehitu dakioke: 

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/07/23/dena-fire-da/

Aski? Ez dut uste! Ezjakintasunaren erroak oso sakonak baitira!

Baina bizitzak segitzen du. Ekonomia arloan eta batez ere arlo finantzarioan gertatzen ari dena (krisi induzitua, bankuentzako erreskateak, austeritatea, murrizketak, langabezia eta abar luzea) ikusi ondoren, Modern Money Theory delakoan (Diru Teoria Monetarioan, DTMn) aterpetu naiz aspalditik: http://es.scribd.com/doc/57836726/Diru-teoria-.

Hortxe segituko dut, dauzkadan maisuei (Mosler, Wray, Mitchel,…) kasu eginez. Bestela denbora galtzea da.

Iruzkinak (8)

  • “Kredituekin zer egiten den da kontua. Baita espekulazioan ez aritzea ere”. Udalek, Aldundiek… finantza-erakundeen partaidetzaren gehiengoa duten heinean, aukera badute finantza erakundeen inbertsio estrategietan eragiteko (hots, kredituak nora bideratu nahi duten erabakitzeko: lurraldearen garapen sozio-ekonomikora, hots, ekonomia errealera). Eta partaidetza hori da EHko lurralde batzuek duten subiranotasun ekonomiko apurra: alor finantzarioan ditugun eskuduntza bakanetarikoa (Aldundien eskuduntza fiskalekin batera). Hori da gaur egungo errealitatea eta eskuduntza horiei eutsi egin behar diegu lehenik eta behin.

    Beraz, ez nator bat iruzkinean agertutako honekin: “aipatzen den pribatizazio horren gainean egon beharko da, egin nahi dutena kontrolatuz. Pribatizazioa, berez, ez da txarra, publifikazioa edo eta nazionalizazioa, berez, ona ez den bezalaxe”. Ez behintzat EAE eta Nafarroako kasuetan eta aurrezki-kutxekin lotuta.

    Hona hemen beste testu interesgarri bat: http://www.scribd.com/doc/100445511/EUSKAL-FINANTZA-SISTEMARENTZAKO-AUKERA-BAT-Eus-AN-OPPORTUNITY-FOR-THE-BASQUE-FINANCIAL-SYSTEM-Basque-UNA-OPORTUNIDAD-PARA-EL-SISTEMA-FINANCIERO-VA

    Besarkada bat,

    Urko

    • Kaixo Urko,

      Noski, norberak nahi duena defenda dezake.

      Nire kontua ez da EH osoan dagoen ‘apur’ hori defendatzea. Ezta pentsatu ere ez. Gainera ez dut astirik apur horren inguruan segundo bat ere ez galtzeko. Apur horietan egon, eta egoten den espekulazioa izugarria izan da, eta oraindik da. Eta horren kontra ez dut ikusi inolako neurririk, ez lehen, ez orain, ezta inon ere ez.

      EH osoan dauden bankuak eta aurrezki kutxa guztiak nazionalduta egonik ere, publifikatuta egonda ere, arazo berdintsu segituko luke, edo agian okerrago, zeren batzuek segur aski pentsatuko bailukete publifikazioarekin edo eta nazionaltzearekin arazoa konponduta egongo litzatekeela. Dena da posible EHn!

      Independentzia zaleok beste ‘defentsa’ sutsua behar dugu egin, eta horretarako hona hemen zantzu batzuk:

      a) Ongi jakitea nola funtzionatzen duen dirua, euroa gure kasuan
      b) Europako Banku Zentralaren eginkizuna ongi zehaztea
      c) Frantziako eta Espainiako Altxor Publikoek nola funtzionatzen duten zehaztea, baita haien Banku Zentralen funtzionamenduak zehaztea ere
      d) Balediko EH osoko Banku Zentrala eta Altxor Publikoaren eginkizunak zehazten joatea.

      Sartuko naiz saltsa horretan luze eta sakon. Oraindik, eta astirik ez daukadalako, zilegi bekit maisua dudan Warren Mosler-en lantxo bat, lan eder bat aipatzeko: http://moslereconomics.com/wp-content/pdfs/Proposals.pdf

      (Fed-z, Treasury-z eta bankugintzaz Mosler-ek dioena AEBetan aplikatzeko bada ere, Europar Batasunean, eta bertan dagoen gure txokoan ere, aplika daiteke.)

      Hona hemen, beste aldetik, EBri begira Mosler-ek aurkeztuko duena Italian, datorren urriaren 26an:
      http://www.moslereconomics.com/wp-content/pdf/rome-draft.pdf

      “A simple ECB guarantee of national government debt and an expansion of Maastricht limits to perhaps 7% of gdp would trigger an immediate surge of sales, output, employment, and general prosperity. However, without adequate enforcement of limits, it would also surely trigger an inflationary race to the bottom, as the nation managing to run the largest deficits would benefit the most in real terms. So the challenge is to allow the right level of fiscal expansion to accommodate the demand leakages of the independent member nations, but without the direct central fiscal control of a currency union like the US.

      Tax credit bonds are another option. These are bonds that have the same characteristics of today’s sovereign debt, but in the case of non payment (there is no default condition) these fully transferrable bonds can be used for payment of taxes to the government of issue. This means that taxpayers of other members will never be asked to pay any other member’s obligations, which I presume would have wide political appeal.

      A third option is for the ECB to make ‘cash’ distributions to the member nations on a per capita basis of perhaps 10% of euro zone GDP annually. This would begin a systematic reduction of member deficits towards 0 over a multi year period. It would also have to include strict spending limits to regulate aggregate demand. To that end, the ECB could withhold payment to violators, which is far easier to do than imposing and collecting fines, as is the case today.”

      Horretan bai, arlo horretan eta gai horietan full time arituko naiz…

      Ez adiorik.

      joseba

  • joseba

    Kaixo Urko,

    Nork esan du “EAE eta Nafarroako kasuetan eta aurrezki-kutxekin lotuta” gauzak ongi daudela?

    Hori guztia publifikatuta egonda ere, ez da egongo inolako bermerik, bat ere ez!, gauzak ongi eginda egongo direnik.

    Hau da, publifikazioak, berez, ez du ezer bermatzen, nazionalizazioak ere ez. Etsenpluak, noiznahi eta nonahi.

    Nik hauxe besterik ez dut aipatu:
    “Badaezpada ere, hona zantzu batzuk:
    https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2010/02/21/bankuak-kontulari-sozialak/

    Link horretan badaude zenbait irizpide bankuak ‘kontrolatzeko’.

    Eztabaida ez da bankugintza pribatua versus publikoa edo nazionaldua.

    Fire-zko aro honetan, eztabaida askoz sakonagoa da.

    Mila esker.

    joseba

  • Josebak arrazoia du FIRE sektorearen arazoak ezin direla EAEko eta Nafarroako Kutxen publifikazioaz konpondu: neurri sakonagoak eta globalagoak (gutxienez, EB mailan) beharrezkoak dira.

    Hala ere, finantza erakundeen izaera juridikoa (eta jabetza juridikoa) garrantzitsua izan daiteke erakunde horien gaineko kontrola (maila txiki batean behintzat) gizartearen esku mantentzeko. Gauzak horrela, FIRE sektoreari “aurre egiteko” egungo euskal lurraldeek duten eskumen bakarra (“subiranotasun apurra”) alor “txikietan” zentratzen da (erabateko garrantzirik ez dutenak FIRE sektorea kontrolatzeko): Aldundia eta Udalen zerga-eskumenak eta Aurrezki Kutxen kontrola. Egungo egituraketa politikoan, hori da daukagun arma bakarra.

    Beraz, batak (egungo zerga-sistemaren eraldaketak eta aurrezki kutxen defentsak) ez du bestea kentzen (FIRE sektorearen gaineko kontrol globala).

    Eskerrik asko,

    Iker Etxebarria “Kaxka”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude