UEU: 2012ko ikastaroa Iruñean

Hauxe da ikastaroaren titulua: Sozialismoa Euskal Herrian XXI. mendean. Gizarte eredu berri baten alde.

Nire hitzaldian honelako puntuak ukituko ditut:

Sozialismoa: ez dakit gaur egun sozialismoa zer den, ezta zer izango den hemendik aurrera ere. Badakit, ongi jakin, zer izan den: estatu-kapitalismo atzeratua, besterik ez.

Nafarroan gaude: hitzontzikeria galanta dago Nafarroaz. Hitz egin dezagun garbi: Bai, egia da Nafarroa konkistatu zutela. Ez, ez dugu behar inolako estatu zaharkitu berreskuratu edo eta berreraiki. Eraiki behar duguna Euskal Errepublika independentea da, lehen aldiz gure historian.

Ekonomia: hona hemen zenbait ideia eta link:

a)  Ekonomia arloan eta batez ere arlo finantzarioan gertatzen ari dena (krisi induzitua, bankuentzako erreskateak, austeritatea, murrizketak, langabezia eta abar luzea) ikusi ondoren, Modern Money Theory delakoan (Diru Teoria Monetarioan, DTMn) aterpetu naiz: http://es.scribd.com/doc/57836726/Diru-teoria-modernoa.

b)  Harrotasuna izan daiteke, baina DTM-kook badakigu krisia zergatik gertatu den eta nahita nortzuek induzitu zuten: https://www.unibertsitatea.net/otarrea/zientzia-aplikatuak/enpresa-zientziak/krisia-induzitua-izan-da

c)  ‘Merkatuak’ zer diren ere ezagutzen dugu: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/16/merkatuak/.

d)  Krisitik ateratzeko zenbait proposamen ere jakinak dira: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/krisitik-ateratzeko-proposamen-bat/.

e)  Baita Europako krisitik ateratzeko proposamen dotorea ere: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/.

f)  Euskal Herriari buruz ere zenbait lan argitaratu dugu: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/06/06/ueuko-hitzaldia-segida.

Dena, den dena argi dago. Hala ere, askatasunari beldur diogu. Hobeto ortodoxia hilgarria (oraingo Europar Batasunari tinko eustea, horrek suposatzen duen hondamendi ekonomikoarekin) heterodoxia baino (kasu, EB beste era batera antolatzea, Warren Mosler gidari).

Eta horrela doa gure bizitza, zulo finantzarioa (zorrak) gero eta handiagoa eta sakonagoa izanik, politikariak eta ekonomialari gehienak erabat galduta dauden bitartean.

Ezjakintasuna da nagusi nonahi. Izan ere, krisiaren atzean ezjakintasun ikaragarria dago: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/07/ekonomia-bost-hitzetan/

joseba felix tobar-arbulu (donejurgi)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude