“Finantzen munduak sortu zuen krisialdia ekonomia errealera pasa zen eta enbata bailitzan atzean hildako edo elbarriak besterik ez da uzten ari (…). Orain Fagor kooperatiba erraldoiaren gain erori da krisiaren zama”.

Baleren Bakaikoa-ren iritzia ez da bakarra izan sarean. Hona hemen eguneko aipurik interesgarrienak:
- Baleren Bakaikoa, GEZKIko zuzendaria eta UEUko zuzendari ohia (egun UEUko ekonomia sailkidea), “Fagor Etxetresnak: porrota eta itxaropena”, Argian.
- Naroa Elortza, MUko ikerlaria, “Langabezia kooperatibetan, argibideak Fagor kasuaren harira”, Ilunkaran blogean eta Sustatun. Berrian ere agertzen du bere iritzia: “Korapilatsua da negozioaren eta lekukotasunaren arteko oreka topatzea”.
- Adrian Zelaia, EKAI CENTER-eko zuzendaria, “Hartzekodunekin lortzen den akordioaren araberakoa izango da langileen etorkizuna”, Goienan.
- Ainhoa Larrañaga, LANKIko kidea, “Orain, bereziki, Korporazioko gainontzeko kooperatiben garaia iritsi da”, Goienan.
- Joseba Barandiaran, ekonomilaria, “Egunero hasten delako”, Berrian.
- Mondragon Korporazioa, “Ahalegin guztiak egingo ditugu langileei laguntzeko”, Goienan.
- Ahots Kooperatibista taldea, “Berriro osatu apurtutako kristala”, Goienan.
Zalantzarik gabe, sareak ekonomia gaien jarraipen estua egiteko balio du. Horren harira: UEUko UZTARO aldizkariaren 57. zenbakian artikulu interesgarri bat dago Fagor Elektrotresnen inguruan. Ikus Antxon Mendizabal, Anjel Errasti eta Enekoitz Etxezarretaren (UPV/EHUren GEZKI institutuko kideak; horrez gain, Anjel eta Enekoitz UEUko Ekonomia Saileko kideak ere badira) “Lekualdatzeak eta enplegu kooperatiboa Fagor Elektrotresnak E. Koop.-ren ataka”. 2006ko artikulua da, zaharkitua beraz. Hala ere, garai horretan Fagorren egoera sozio-ekonomikoa zein zen ikus dezakegu.
UEUko Ekonomia Saila says:
Ikus halaber Uztaron argitaratutako artikulu hau: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/2013/04/07/euskal-dragoiak-txinan/.
UEUko Ekonomia Saila says:
Segida: http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1607253&menuId=6640453&onlypath=true eta http://industriapolitika.blogspot.com.es/2013/10/ekai-center-goiena-astekarian-fagor.html.
UEUko Ekonomia Saila says:
Segida maila politikoan: http://goiena.net/albisteak/egibar-ziur-dago-mondragonek-euskal-industriaren-bizkarrezurraren-zati-garrantzitsua-izaten-jarraituko-duela/ eta http://goiena.net/albisteak/garitano-ahaldun-nagusia-bailarako-alkateekin-batzartuko-da-bihar-fagorren-harira/.
UEUko Ekonomia Saila says:
Gaiarekin lotuta: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/10/20/erdara-batuaz-hitz-gutxi/.
UEUko Ekonomia Saila says:
Koldo Saratxagari egindako elkarrizketarekin lotuta, ikus http://www.nergroup.org/eu-es/nergroup.aspx. Bitxikeri moduan, Urtxintxa Eskola talde horren barnean dago: http://www.nergroup.org/eu-es/nergroup/nergrouperakundeak/urtxintxaeues.aspx.
UEUko Ekonomia Saila says:
Iruzkin gehiago: http://www.info7.com/2013/10/17/adrian-zelaia-fagor-etxetresnak-kooperatibak-bizi-duen-egoera-ibilbide-luze-baten-ondorioa-da/.
UEUko Ekonomia Saila says:
Gaiarekin zerikusia duen beste aipamen bat: kooperatibismoa, lanpostuen defentsa, enpresen arteko elkarlana… Ikus Gaindegiaren blogean Peio Egaña kudeatzailaren analisia: http://www.basqueinfo.net/?p=2313.
UEUko Ekonomia Saila says:
Adrian Zelaia, EKAI CENTER-eko zuzendaria eta MCCko idazkari nagusi ohia: “Krisia ez dago lotuta eredu kooperatiboarekin”. Ikus http://www.argia.com/albistea/adrian-zelaia-krisia-ez-dago-lotuta-eredu-koperatiboarekin.
UEUko Ekonomia Saila says:
Arantza Tapia sailburuaren adierazpen arriskutsuak: Fagor ez da “behar bezain drastikoa izan” esan zuen, eta egoerak eskatzen omen zuen gogortasuna kooperatibaren “gobernantza” ereduak eragotzi duela (…). Garapen Ekonomikorako sailburuak, kooperatiben eredua berraztertu behar dela dio, “50 urte ez direla alferrik pasatu”.
Lan zuzenbidea lan baldintzak arautzeko orduan oso zurruna da (esate baterako, soldatak eta lan-ordutegiak). Hala ere, kaleratzeak ahalbideratzeko nahiko malgua da, gaur egungo “enplegua erregulatzeko espedienteen” arauketa berria dela medio. Kooperatiba-zuzenbidean, berriz, lan baldintzak oso malguak dira (lan kooperatiboaz ari gara, ez soldatapeko lanaz). Malgutasun horren helburua enplegu kooperatiboa babestea da. Hala ere, bazkide kooperatibistak kaleratzeko prozedurak zeharo zurrunak dira kooperatibetan. Lan zuzenbidearen kontrakoa, hain justu. Malgutasun-zurruntasun binomio honen bitartez, enplegua defendatzeko tresna baliagarria da kooperatibaren formula juridikoa (enpresa mailan bederen: ez dezagun ahaztu langabezia arazo makroekonomikoa dela).
Badirudi Lehiakortasun eta Garapen Ekonomikoaren sailburuak egungo “enplegua erregulatzeko espedienteen” arauketaren filosofia aplikatzea nahiko zukeela kooperatiba mugimenduan: hau da, enpresa kapitalistetan bezala, kooperatibetan ere lan indarraren faktorean aurreztea, baina ez soilik lan baldintzen malgutasunaren bitartez, baizik eta kaleratzeen bitartez. Antza, hori da, bere ustez, Mondragon Korporazioko kooperatiben (eta beren herrien) garapen ekonomikorako giltzarria etorkizunean: kooperatiben “gobernantza” eredu berria, erabakitze prozesuan azkarragoak, zehazki, erabaki “gogorrak” hartzeko aproposak. Gure ustez, ordea, filosofia horrek kooperatibak teknokratikoagoak eta anti-demokratikoagoak besterik ez ditu bihurtuko, beren abantaila konpetitiboa eta beren funtzio soziala ezeztatuz. Adierazpen horiekin, badirudi nolabaiteko ortodoxia ekonomiko batera egiten dugula jauzia, zehazki, ohiko enpresa eredura, non pertsonak baliabide ekonomiko bat besterik ez diren eta ez ordea erakundearen giltzarri.
Fagorren gertatutakoa, ordea, askoz ere konplexuagoa da. Auzia ez datza bazkide kooperatibisten kaleratzeko erreztasunean edo azkartasunean. Langabeziaren arazoa makroekonomikoa dela onartuz, Adrian Zelaiaren hitz batzuk gogoratu nahi ditugu: “Enpresa bat gestionatzea beti da zaila eta enpresa industrial bat gestionatzea oraindik ere zailagoa. Errespetuz begiratu behar dira gauzak. Bakoitzak bere teoriak izango ditu eta oso erraza da gauza bati edo beste bati leporatzea. Nik uste dut operazio konkretu bat kritikatu aurretik eta modu positiboan planteatuta, eta ikusita oro har Euskal Herriko egitura industrialean gertatutakoa, badagoela arazo bat prestakuntza eta teknologia behar den baino gutxiago baloratzeagatik”.
UEUko Ekonomia Saila says:
Mondragon Korporazioak Goienari gaur bidalitako oharra, “Indarrean dagoen eredua” izenburupean. Kooperatibismoaren defentsa eta elkartasun mekanismoen indarra azpimarratzen du MC-ak. Ikus http://goiena.net/albisteak/mondragon-korporazioak-elkartasun-mekanismoak-indartuko-ditu-egoera-zail-honi-aurre-egiteko/.
UEUko Ekonomia Saila says:
Kooperatibetan, bazkide kooperatibistek bi izaera desberdin dituzte aldi berean eta elkarrekin lotuta: enpresako langile eta enpresako jabeak. Langile moduan, Kontseilu Soziala da kooperatibisten ordezkaritza organua. Hona hemen Goienak Andoni Azkargortari, Fagor Elektrotresnak kooperatibako Kontseilu Sozialeko kideari, egindako elkarrizketa: http://goiena.net/albisteak/andoni-azkargorta-fagor-etxetresnen-kontseilu-sozialeko-kidea/.
UEUko Ekonomia Saila says:
Fagorrekin lotuta, azkeneko aipamenak sarean: Adrian Zelaia Goiena Telebistan: http://www.scribd.com/doc/177321053/EKAI-Center-GOIENA-Astekarian; Sergio Treviño, Fagorreko zuzendari nagusia: http://goiena.net/albisteak/sergio-trevino-helburua-da-fagor-etxetresnek-existitzen-jarraitzea-eta-etxetresna-elektrikoetara-dedikatzea/; Arantza Tapia: http://goiena.net/albisteak/arantza-tapia-guk-malgutasunez-jokatuko-dugu-guztion-malgutasun-partekatua-behar-du-fagorrek/; Zientzia-fikzioa: http://goiena.net/albisteak/mondragon-esperientziak-zientzia-fikziozko-idazlerik-onenetako-baten-arreta-piztu-du/ eta http://sustatu.com/1382901335; Ordaindu taldearen aldarrikapena: http://goiena.net/albisteak/ordaindu-komisioa-egoera-larrian-gaude-familia-askok-bizitza-osoan-nekez-aurreztutako-dirua-galduko-dugulako/; Birkokatzeak: http://goiena.net/albisteak/etxetresnetako-10-bat-langile-dagoeneko-birkokatu-ditu-mondragon-korporazioak/; Esperantza: http://goiena.net/albisteak/etxetresnetako-10-bat-langile-dagoeneko-birkokatu-ditu-mondragon-korporazioak/; bazkideen erantzunkizuna Fagorren zorrarekiko: http://www.berria.info/albisteak/85202/fagorrek_gogorarazi_du_zorraren_aurrean_bazkideen_ondare_pertsonala_ez_dagoela_arriskuan.htm; Eusko Jaurlaritzaren eskakizuna: http://www.berria.info/albisteak/85209/plan_bideragarria_zehatza_eta_egingarria_aurkezteko_eskatu_dio_jaurlaritzak_fagorri.htm; Arbola bat jauzi da, ez basoa: http://www.berria.info/albisteak/85156/arbola_bat_jausi_da_ez_baso_osoa.htm; Adituen iritzia: http://www.argia.com/albistea/fagorreko-gertaerak-ez-du-auzitan-jarri-kooperatiba-eredua-hainbat-adituren-iritziz.
UEUko Ekonomia Saila says:
Mondragon Korporazioak ez du dirurik jarriko Fagor bigarrenez erreskatatzeko: http://paperekoa.berria.info/harian/2013-10-30/014/001/Mondragonek_ez_du_asmorik_Fagorren_berregituratzea_diruz_laguntzeko.htm.
ELAk Kooperatibista ez diren langileak ere babestea eskatu du: http://paperekoa.berria.info/harian/2013-10-30/014/001/Mondragonek_ez_du_asmorik_Fagorren_berregituratzea_diruz_laguntzeko.htm#despiezea1; http://goiena.net/albisteak/fagorreko-bazkide-ez-diren-langileak-ere-babestea-eskatu-du-elak/.
Eta orain zer?’ Fagorren gaineko mahai ingurua: http://goiena.net/albisteak/eta-orain-zer-fagorren-gaineko-mahai-ingurua/
Arantza Tapia, berriz ere: http://goiena.net/albisteak/arantza-tapia-trevinok-azaldutako-bideragarritasun-plana-ez-dator-guztiz-bat-jaurlaritzak-eskatutakoarekin/. Debagoienan hautsak arrotuko dituen adierazpenak… Arantza Tapiak esandakoa, Adegik eta Kutxabankek euskal industrigintzari buruz antolatutako gosari batean: http://goiena.net/albisteak/jaurlaritzaren-ustez-litekeena-da-fagor-etxetresnak-ixtea/.
Fagorren berregituraketa: http://goiena.net/albisteak/jarduera-produktibo-errentagarriak-bizirik-mantentzearen-alde-egin-finantzazio-bide-berriak-bilatu-eta-bazkideen-erantzukizuna-kapital-sozialari-egin-dion-ekarpenera-mugatzen-dela-iragarri-du-fagorrek/.
UEUko Ekonomia Saila says:
1) Mondragoneko Kontseilu Orokorrak ez du bideragarri ikusten Fagor Etxetresnek aurkeztutako proposamena eta aho batez ukatu dio dirulaguntza: http://goiena.net/albisteak/mondragoneko-kontseilu-orokorrak-ez-du-bideragarri-ikusten-fagor-etxetresna-elektrikoek-aurkeztutako-proposamena/.
2) Fagor hartzekodunen konkurtsoan dago, horrek ez du esan nahi kooperatiba likidatuko denik. Ondorioz, Eusko Jaurlaritza Fagorren berregituraketan laguntzeko prest azaldu da: “Mondragonekin eta enpresarekin berarekin elkarlanean lan egiteko gure borondatea berresten dugu”. Ikus http://goiena.net/albisteak/eusko-jaurlaritza-mondragonekin-eta-enpresarekin-berarekin-elkarlanean-lan-egiteko-gure-borondatea-berresten-dugu/.
3) Fagorreko kontseilu errektroreak babestutako manifaestazioa: http://goiena.net/albisteak/bihar-manifestazioa-egingo-dute-fagorreko-langileak/.
4) Maila politikoan, Martin Garitano: http://goiena.net/albisteak/ez-da-pilota-bestearen-teilatuan-uzteko-unea/. Ikus halaber http://goiena.net/albisteak/martin-garitano-politikeria-alde-batera-utzi-behar-dugu-garbi-hitz-egin-eta-guztion-ahalbideak-uztartu/.
5) LABen jarrera: http://goiena.net/albisteak/labek-erakundeei-eta-finantza-entitateei-fagor-etxetresnak-ofizialki-itxi-aurretik-inplikatzeko-eskatu-die/; sindikatua kooperatibismoaren alde?
6) BERRIAN, “Etorkizunik ez Fagorrentzat”. Ikus http://paperekoa.berria.info/ekonomia/2013-10-31/002/001/etorkizunik_ez_fagorrentzat.htm. Albiste gehiago: http://www.berria.info/albisteak/85283/mondragonek_ez_du_bideragarri_ikusten_fagor_eta_ixtea_baino_ez_zaio_geratzen.htm; http://www.berria.info/albisteak/85270/mondragon_fagorren_proposamena_ez_da_bideragarria.htm.; http://www.berria.info/albisteak/85157/iragarritako_heriotza.htm.
7) Arizmendi Ikastolaren babesa: http://goiena.net/iritzia/show/arizmendi-fagor-etxetresnen-ondoan/.
8) Fagor Etxetresnen Poloniako filiala hartzekodunen lehiaketan: http://goiena.net/albisteak/fagor-etxetresnen-poloniako-filiala-hartzekodunen-lehiaketan/. Ikus http://www.berria.info/argazkiak_jarraia/egunekoak/2013-10-31/jarraia85283.jpg eta http://www.berria.info/albisteak/85283/poloniako_filialarentzat_hartzekodunen_konkurtsoa_aurkeztu_dute_fagor_etxetresnek.htm.
UEUko Ekonomia Saila says:
1) Xabier Bengoetxeari elkarrizketa (Fagor Etxetresnen presidentea): http://industriapolitika.blogspot.com.es/2013/10/ekai-center-euskadi-irratian-fagor.html eta http://paperekoa.berria.info/harian/2013-11-01/014/001/_Errua_gurea_da_negozioa_gurea_delako_eta_kudeaketa_guk_egin_dugulako_urte_askoan_.htm.
2) EKAI CENTER Euskadi Irratian, FAGOR ETXETRESNEI BURUZ: http://industriapolitika.blogspot.com.es/2013/10/ekai-center-euskadi-irratian-fagor.html.
3) Joseba Egibar (EAJ/PNV): http://www.berria.info/albisteak/85371/gaizki_eta_berandu_jokatu_dute_mondragonek_eta_fagorrek_eajren_ustez.htm.
4) Milaka lagunek Fagorreko lanpostuak defendatzeko eskatu dute Arrasaten: http://www.berria.info/albisteak/85315/milaka_lagunek_fagorreko_lanpostuak_defendatzeko_eskatu_dute_arrasaten.htm.
5) Fagorren lehiakideak likidazioaren «zain daude» egoeraz baliatzeko: http://paperekoa.berria.info/ekonomia/2013-11-02/002/001/fagorren_lehiakideak_likidazioaren_zain_daude_egoeraz_baliatzeko.htm.
6) Adegik kezka agertu du Fagor Etxetresnen krisiaren ondorioez: http://goiena.net/albisteak/adegik-kezka-agertu-du-fagor-etxetresnen-krisiaren-ondorioez/.
UEUko Ekonomia Saila says:
1) Fagor-Brandt-ek ordainketa etendura eskatu du: http://www.berria.info/albisteak/85502/fagor_brandtek_ordainketak_eten_ditu_frantzian.htm.
2) Fagor Etxetrenak Koop. hartzekodunen konkurtsoan sartu da: http://goiena.net/albisteak/fagor-etxetresnak-hartzekodunen-lehiaketara/.
3) Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxabank: http://goiena.net/albisteak/kutxa-eta-kutxabankek-ere-finantziazioan-parte-hartu-dezaten-gestioak-hastea-proposatuko-du-diputazioak-biharko-batzarrean/.
4) Zer da hartzekodunen konkurtsoa? http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=3561557&menuId=6640453&onlypath=true.
5) Bazkideen antolakuntza: http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=3694739&menuId=6640453&type=6640453.
UEUko Ekonomia Saila says:
Fagor Etxetresnak hartzekodunen lehiaketan sartuko da. Gaurko berriak:
1) Goiena: http://goiena.net/albisteak/fagor-etxetresnak-ostiralean-sartuko-da-hartzekodunen-konkurtsoan/.
2) Mondraberri: http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=72812&menuId=6640453&onlypath=true.
3) Berria: http://www.berria.info/albisteak/85518/mondragonek_1200_bazkideri_irtenbidea_emango_die_fagorren_likidazio_prozesuan.htm.
4) Argia: http://www.argia.com/albistea/fagorren-itxieraren-kalteez-hitz-egingo-dute-lakuako-gaurko-bileran.
5) Mondragon Korporazioaren oharra: http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua1212.pdf.
UEUko Ekonomia Saila says:
1) Fagor Etxetresnak salbatzeko inplikazioa eskatu die Foru Aldundiak Kutxabanki eta Eusko Jaurlaritzari: http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6285165&menuId=6640453&onlypath=true.
2) Adrian Zelaia Ekai Centerreko zuzendariak argi du jarduera batzuei eusteko aukera dagoela oraindik. Ikus “Eta orain zer?” bideoa: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1716382/bideoa-eta-zer/.
3) Zerk huts egin du Fagorren? Imanol Esnaola Gaindegiko koordinatzaileak dio geure buruari galdetu behar geniokeela “atzetik estatu bat ez izatearen eragina zenbatekoa izan ote den”. Ikus http://www.argia.com/albistea/zerk-huts-egin-du-fagorren. Jarraitu irakurtzen: http://www.basqueinfo.net/?p=2471.
UEUko Ekonomia Saila says:
Fagor Taldea eta diskurtso kooperatiboa, Arianne Kareaga Lanki Ikertegiko kidearen tesia: http://www.euskara.euskadi.net/w10aTesDocWar/tesisDoctoralJSP/w10aVerFichaTesisDoctoralLookUpDispath.do.
UEUko Ekonomia Saila says:
Adrian Zelaia EITBn: http://industriapolitika.blogspot.com.es/2013/11/ekai-center-eitbn-fagor-etxetresnak-i.html eta http://industriapolitika.blogspot.com.es/2013/11/ekai-center-eitbn-fagor-etxetresnak-ii.html.
UEUko Ekonomia Saila says:
Martin Garitano, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia: “”Kutxabankek, Fagorren bideragarritasunaren alde, elkarlanean aritzeko konpromisoa azaldu digu”. Ikus http://goiena.net/albisteak/kutxabankek-fagorren-aldeko-elkarlana-egingo-duela-esan-du-garitanok/, http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5771535&menuId=6640453&onlypath=true eta http://paperekoa.berria.info/harian/2013-11-12/013/001/kalteak_txikitzeko_presioak.htm (“kalteak txikitzeko presioak”).
UEUko Ekonomia Saila says:
1) Fagor Etxetresnetako Kontseilu Sozialak galdutzat ematen ditu bazkideen diru ekarpenak: http://goiena.net/albisteak/Fagor-Etxetresnetako-Kontseilu-Sozialak-galdutzat-ematen-ditu-lan-bazkideen-diru-ekarpen-guztiak/.
2) Edesa ere hartzekodunen lehiaketan sartuko dute: http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6324670&menuId=6640453&onlypath=true.
3) Fagor eta Aurrezki Kutxak: http://industriapolitika.blogspot.com.es/2013/11/ekai-center-etbn-fagor-aurrezki-kutxak.html.
4) Kalte Kolateralak: http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7143512&menuId=6640453&onlypath=true.
UEUko Ekonomia saila says:
Sindikatuak eta kooperatibak: “ELA “oso kezkatuta” agertu da Fagor Etxetresnen egoera dela-eta”. Ikus http://goiena.net/albisteak/ela-oso-kezkatuta-agertu-da-fagor-etxetresnen-egoera-dela-eta/.
Gaian sakontzeko, irakurri Unai del Burgo UEUko ekonomia saileko kidearen “Arizmendiarrietaren pentsamenduaren berrikuspena: sindikatuak eta kontseilu sozialak autoeraketaranzko bidean”, UEUren “Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean” argitalpenean (Buruxkan, UEUko on line liburutegia: http://www.buruxkak.org/liburuak_ikusi/180/ekonomia_sozialaren_erronkak_kapitalismo_globalean.html).
UEUko Ekonomia Saila says:
1) Urko Lopez (MU+MIK), Fagor Etxetresnaren krisiaz eta euskal ekonomiaz: http://goiena.net/albisteak/hemendik-aurrera-jakingo-dugu-fagor-etxetresnen-benetako-egoera-zein-den/.
2) Edesa hartzekodunen konkurtsora: http://www.berria.info/albisteak/85822/astelehenean_eramango_dute_edesa_kokurtsora.htm.
3) Xabier Bengoetxea, Fagor Etxetresnak kooperatibaren presidentea: “”Aurrera egiteko lana egin behar dugu”. Ikus http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=458650&menuId=6640453&onlypath=true.
UEUko Ekonomia Saila says:
Azkeneko aipamenak:
1) EITB-en Joseba Barandiaran eta Adrian Zelaia, Fagor Etxetresnen inguruan: http://www.youtube.com/watch?v=F2M1tLCOWMM. Fagorrei egindako kritikekin lotutako bideoa: kostuen murrizketa eta lehiakortasuna (http://www.youtube.com/watch?v=XccoeoG0naM).
2) Urriaren 25ean GARAn argitaratutako artikulu interesgarria: Igor Ortega Sunsundegi, Lanki ikertegiko kidea (Mondragon Unibertsitatea): http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-10-25/004/001/kooperatibagintzaren_balioaz.htm. Ikus Igor Ortega Hamaika Telebistan: http://www.hamaika.tv/tb/saio/16025.
UEUko Ekonomia Saila says:
Naroa Elortza kooperatibismoan ikertzaileak Aranza Tapiari (eta beste hainbati) 2013/10/22an zuzendutako mezu dotorea:
“Arantza Tapiak esan berri du MONDRAGONen eredua birpentsatu behar dela, eta erabakiak batzar orokorretan hartzeak prozesua moteldu egiten duela. Horrez gain dio MONDRAGONek jo beharko lukeela kanpoko enpresetara ez direlako gai enpresak reflotatzeko (…). Bi puntuei erantzungo diet:
1) Badira ikerketak eta badira teoriak diotenak langileen parte-hartzeak efizientzia eta motibazioa bultzatzeko balio dutela (…).
2) 1970eko krisitik abiatuz, Arrasateko Kooperatiben Esperientziak garatu ditu tresna enpresarial eta finantzarioak zailtasunak dituzten kooperatibei laguntzeko, hainbat esparrutan (…). Mezu hau ez da gai izango, ziur, Arantza Tapia eta beste hamaikaren iritzia aldatzeko. Ezta beraien hitzak pixka bat neurtzeko ere. (…) kooperatibismoarengan sinesten dutenentzat, akaso, baliagarri”.
Esan bezala, mezu dotorea benetan. Eta neurtua. Ondo jantzitakoa. Ikus http://ilunkaran.com/2013/10/22/parte-hartzea-eta-bideragarritasuna-zalantzan/. Ikus halaber http://www1.euskadi.net/ekonomiaz/taula4_c.apl?REG=1192.
UEUko Ekonomia Saila says:
Fagor Etxetresnek sortutako “domino efektua”, erakundeen kezka iturri: http://www.argia.com/albistea/fagor-etxetresnakek-sortutako-domino-efektua-erakundeen-kezka-iturri. “Domino efektu” horren eragina euskal ekonomiaz: http://goiena.net/albisteak/hemendik-aurrera-jakingo-dugu-fagor-etxetresnen-benetako-egoera-zein-den/.
UEUko Ekonomia saila says:
Berri gehiago:
1) CMNV eta Banco Popularrek izendatuko dituzte Fagorreko administratzaileak: http://www.berria.info/albisteak/85953/cmnv_eta_banco_popularrek_izendatuko_dituzte_fagorreko_administratzaileak.htm.
2) Erretiro 350entzat: Ikus http://paperekoa.berria.info/ekonomia/2013-11-19/014/001/erretiro_eskaintza_350entzat.htm.
3) “Dominu efektua”: Fagorrek aurrekontuen aldaketa eragingo du Gipuzkoan. Ikus http://paperekoa.berria.info/ekonomia/2013-11-19/014/001/erretiro_eskaintza_350entzat.htm#despiezea1.