Erdara batuaz hitz gutxi

Bai, badaude erdara asko, baina erdara batua bat eta bakarra da: espainola, espainiera nahi bada…

Badakizue, “para entendernos mejor”, ohiko sasi-argudio zaharra baina indarrean segitzen duena!

Ez dut batere gogoko erdara batuzko aipamenak egitea.

Arrazoiak?

Espainola ez da inongo hizkuntza zientifikorik.

Oro har, espainolezko testuek ez dutelako ezertarako balio! Askotan, gehienetan beste hizkuntza desberdinetan gauza bera aspaldian izan delako argitaratua.

Baina oso noizean behin, salbuespena egin behar da, eta interesgarria denari kasu egin.

Hona hemen gaurko salbuespena: bikoitza da eta gainera egunkari berean argitaratua.

Ekonomia ondoko linkean[1].

Zertan ari dira EHko sindikatuak, enpresariak, kooperatibistak, ekonomialariak… politikariak eta abar oso luzea?

Politika ondoko linkean[2].

Zertan ari dira EHko politikariak, intelektualak, ‘adituak‘… eta abar luzeegia?

Are gehiago, zertan ari dira EHko euskarazko medioak? Zer argitaratzen dute?

Eta ‘hori‘ guztia, edozein delarik ‘hori’ delako hori,… noiz arte?

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude