Marka eta hizkuntza euskal unibertsitateetan

p { margin-bottom: 0.21cm; }h4 { margin-bottom: 0.21cm; }h5 { margin-bottom: 0.21cm; }h5.western { font-family: “Liberation Sans”,sans-serif; font-size: 11pt; }h5.cjk { font-size: 11pt; }h5.ctl { font-size: 11pt; }p.sdfootnote { margin-left: 0.5cm; text-indent: -0.5cm; margin-bottom: 0cm; font-size: 10pt; }a:link { }a.sdfootnoteanc { font-size: 57%; }

Azken zertzeladak

Hizkuntza

Saltzaileen esamesa zaharrak zure bezeroaren hizkuntzan mintzatu
behar duzula dio. Balizko bezero hau nor den ez da zaila asmatzen,
batik bat unibertsitate publikoena. Gizarte-sareetan eramaten den
hitzaldia
nagusiki gazteleraz ematen da. Euskal Herriko
Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea nahiko trebeak dira bai
gazteleraz eta bai euskaraz hitz egiten. Besteak, ordea, gehien bat
erdara hutsean hitz egiten dute. Nabarmentzekoa da Nafarroako
Unibertsitate Publikoaren kasua, unibertsitate publikoa izanda, nafar
ikasleriari begira oso-oso gutxi erabiltzen baitu euskara
gizarte-sareetan.

Bestalde, Europako unibertsitateek ikasleen mugikortasunaren tasa
igo nahi dute, %20raino. Helburu honetatik urruti dabiltza
unibertsitate gehienak; 2008an Euskal Herriko Unibertsitateak 1000
ikasle bidali zituen kanpora, eta 500 ekarri, %4ra iristen ez den
mugikortasuna, alegia. Nafarroako Unibertsitateak, aldiz, gertuagotik
dabilkio helburuari segika, ikasleen %14a atzerritarra duela iragarri
berri baitu1.
Bosteneko helburura iristeko, ikasleak kanpora bidali behar dira, bai
eta kanpokoak gurera erakarri ere. Eta ikasleak erakartzeko, beraien
hizkuntzan mintzatu behar zaie. Ingelesez bidaltzen diren mezuak,
ordea, hutsaren hurrengoa dira. Frantsesa, alemanera, portugesa edo
italiera, ezezagunak dira. Badago lantegia egiteko, orduan, arrotz
hizkuntzetan.

Marka

Euskal unibertsitateak nahiko ezagunak dira beraien inguruetan.
Baina kanpoko ikasleei begira, beren markaren indarra ez da hain handia.
Unibertsitate gazteak dira, eta ez, zoritxarrez, punta-puntakoak.
Gauzak zailtzeko aldera, gizarte-sareetan karaktere gutxiagotan
idatzi behar dugu, eta bi ahuldade hartu behar dira kontuan:

  1. Siglen eta laburduren nahasmena. Nafarroako Unibertsitateak
    @unav erabiltzen du askotan, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak
    @UNavarra. Euskal Herriko Unibertsitateari UPV esaten diote batzuek,
    baina Universitat Politècnica de
    Valènciaren
    siglak dira.
  2. Fakultateen zein ikastetxen nabarmenkeria. Gertuko inguru
    profesional batzuetan La Comercial, FCOM edo HUHEZI ikastetxeak
    ezagunak izango dira, baina hastear dagoen ikaslegaiarentzat
    ezezagunak dira, are gehiago ikasle atzerritarrarentzat ere. Eta mezu laburretan, unibertsitatearen markari itzala egiten diote, batzuetan.Iñaki Agirre

IEB2011: Deialdia irekita!

Aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuraren gaia gizarte-sareak dira. Beti bezala, gaiari disziplinartekotasunetik heltzen saiatuko gara. Alde batetik, soziologiaren ikuspuntutik, gizarte-sare zerbitzuen eta gizartearen edo benetako gizarte-sareen arteko harremanak aztertuko ditugu. Hedabideen ikuspegitik ere begiztatuko ditugu, hedabidearen esannahia nola aldatu den, kazetaritzaren gainbehera edo krisia, eta gizarte-sare zerbitzuak komunikatzeko baliabide bezala ikusita. Hortik gertu, harreman publikoetako profesionalen eta komunikatzaile berrien lana aztertuko dugu, komunitatearen kudeatzaileen edo saregileen esperientzia ekarrita. Irakaskuntza mundutik ere gizarte-sareek ekarri edo areagotu duten paradigma aldaketa interesatzen zaigu. Gai teknikoagotan sartuta, blogen eta gizarte-sareen arteko lehia edo elkarlana, gizarte-sareen eragina bilatzaileetan edo ospean… guztiz informatikoak ez diren gaiak, baina oso interesgarriak, nire irudiko.

 

Lerro nagusi horren gain, elkar lotuta dauden beste pare bat jorratuko dugu. Mugikortasuna, edo Nokiaren leloak dioen bezala, Connecting people. Eta behin konektatuta, non zauden zu edo non dauden ezagutzen dituzun gauzak eta zerbitzuak jakin nahi dugu. Geolokalizazioa, GPS eta abar.

 

Azkenik, bilkura honetan ohiko bihurtu den legez, software edo zerbitzuen garapenean azken aurrerapenak erakutsi nahi ditugu.

 

Oso taxuzko hizlariak topatu ditugu egun horretarako, baina jende gehiago animatu nahi dugu. Komunikazioak aurkezteko epea ez da oraindik bukatu!

 

Irrikitan nago IEB11 iristeko. Eta gainera, gaiari lotuta, aurten sarearen joste-ekitaldia antolatuko dugu. Ez badakizu zer den, etorri, ezin duzu galdu. Eta baldin badakizu, gozatu eta etekina ateraiozu. Mundiala izango da!

Iñaki Agirre

Euskal unibertsitateekiko atxekimendua gizarte-sareetan

Euskal unibertsitateek gizarte-sareetan duten presentziari beste begirada bat emateko, agertu diren mezuen zentzua aztertuko dugu. Blogetan azaldu diren mezuek, mikroblogetan elkar trukatzen diren mikromezuek, argitaratzen diren berriek, bideoek, argazkiek, gizarte-sareetan sortzen diren taldeek unibertsitate hauekiko zer nolako atxekimendua adierazten duten gainbegiratu dugu. Irudi ona, neutroa edo txarra islatzen al dute? Maitasuna ala gorrotoa? Bertan ikasteko erabakia hartzear dauden ikaslegaien eta beraien familien aurrean, nola ematen dute?

Lagina ateratzeko surchur, topsy, tweetmeme eta facebookek berak eskaintzen duen bilaketa tresna erabili ditugu.

Honako hauek dira emaitzak:

EHUsentipena

Euskal Herriko Unibertsitatearen irudia nahiko ona da. Mezu positiboak ikerkuntzari lotuta banatu dira, batik bat. Mezu eztabaidagarriak, hortaz neutroak bezala sailkatu ditugunak, gatazka laboralen ingurukoak izan dira. Eta mezu negatiboak, liskartsu bihur zitezkeen agerraldi batzuen inguruan agertu dira.

NUsentipena

Nafarroako Unibertsitatearen irudia ere nahiko ona da. Mezu positiboak ikerkuntzari, irakaskuntzari eta unibertsitate-hedapenari lotuta sortu dira. Mezu eztabaidagarriak, abortuaren aurka (edo bizitzaren alde) sortu dira. Eta mezu negatiboak, ETAren borrokarekin zerikusia izan zutenak.

NUPsentipena

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irudia, aldiz, ez da hain ona. Mezu positiboak ikerkuntzarekin dute harremana, baina mezu negatibo guztiak Diario de Navarrak burutu zuen aipu-galtze kanpainia baten inguruan sortu dira. Ustezko elkarbizitza urratze batzuek zuten aitzakia, eta ez dute oihartzun handirik izan. 6 mezu, blogetan, besterik ez ziren sortu, baina unibertsitate honen inguruan dagoen isiltasunean, nabarmendu dira. Ospearen krisialdiak nola kudeatu behar diren gogoratu beharko genuke, hortaz.

DeustuSentipena

Deustuko Unibertsitatearen irudia nahiko ona da. Mezu positiboak ikerkuntzari eta enpresekin dituzten harremanei lotuta banatu dira. Mezu negatiboak, aldiz, irakaskuntza kaxkarraren inguruan jaulki dizkiote. Facebookeko taldeak dira; Duke Unibertsitatetik arazo hori nola kontrolatzen duten ikastea badaukate.

MUsentipena

Mondragon Unibertsitatearen irudia perfektua dela esan genezake. Alabaina, oso mezu gutxi argitaratu dira. Euskal unibertsitateen inguruan argitaratzen diren mezuen %4 besterik ez, zundaketa honetan. Lan egin beharko lukete beraien presentzia handitzeko, balizko krisialdi baten aurrean erantzun ahal izatekotan.

Iñaki Agirre

Konparaziorako, Duke unibertsitateari buruzko gaiak

Aurreko batean euskal unibertsitateei buruzko gaiak gizarte-sareetan aztertu genituen. Datuak hobeto ulertzeko, jo dezagun AEBetara. Horko Duke Unibertsitatea, munduko onenetarikoa, erabiliko dugu konparaziorako. Lagin txikia hartu dugu, baina hona emaitzak:

Duke Unibertsitatea Gaika

Ikuspegia zeharo ezberdina da. Ikerketa, edo unibertsitatearen kudeaketa, ez dira aipatu ere egin. Irakaskuntza bai, saltzen dutela ematen du. Eta solasaldiaren esparru gehiena kirolak hartzen du. “Go, Duke, go!” entzuten denean, saskibaloiko edo lacrosseko unibertsitateko kirol-taldeez ari dira.

Hango unibertsitarien komunitate sena arras bestelakoa dela ematen du. Edo, nola azal ditzakegu horrenbesteko aldeak? Zer deritzozue? Nik ez ditut AEBak bisitatu, hango unibertsitate mundua ezagutzen al duzue?

Iñaki Agirre

2010ean irakurri ditudan liburuak

Joxe Aranzabalek utzitako lekukoa hartuta, neuk ere etxean 2010ean irakurritakoak zerrendatuko ditut:

 

    • La nueva mente del Emperador / Roger Penrose, Mondadori. Saiakera: Informatika Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • Los nuevos Vascones / José María Pérez Bustero, Txalaparta. Eleberria: Historikoa Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • La naturaleza del trabajo directivo / Henry Mintzberg, Ariel. Saiakera: Kudeaketa Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • The Catcher in the Rye / Jerome David Salinger, Penguin. Eleberria Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • El Saracen / Douglas Reeman, Noray. Eleberria: Historikoa Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • Cinjis Kan 1: El eterno cielo azul / Patrick Cothias; Griffo. Glénat. Komikia: Historikoa Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • La revolución LinkedIn: La red profesional del management 2.0 del siglo XXI / Juanma Roca. Paidós Ibérica. Saiakera: Informatika Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Google books-en berri laburra

 

    • Gerónimo el apache / Charlier; Giraud. Norma. Komikia: Historikoa Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • Un duelo y otros cuentos / Guy de Maupassant. Compañía Europea de Comunicación e Información. Ipuinak: Historikoa Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • Virtualization For Dummies / Bernard Golden; Clark Scheffy. Wiley. Saiakera: Informatika Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • Valerian / Jean-Claude Mezières; Pierre Christin. Norma. Komikia: Zi-Fi Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • Paz interminable / Joe Haldeman. Zeta. Eleberria: Zi-Fi Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • La caída de la casa de Usher / Edgar Allan Poe. Nostra. Ipuina: Beltza Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

    • El hombre bicentenario y otros cuentos / Isaac Asimov. Ediciones B. Ipuinak: Zi-fi Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

 

  • La canción de los misioneros / John Le Carré, Areté Eleberria: Espioiak Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra Urrezko izarra

Inoiz baino gutxiago irakurri dut. Saiakera guztiek nire lanbidearekin lotura dute; politika eta historia alboratu nituen. Eleberri historiko bi, eta zientzia-fikzio nahikotxo irakurri dut. Eta euskaraz bat ere ez. Hala eta guztiz ere, berriz irakurtzeko astirik bilatu izan dut, Mezières – Christinen eta Poeren lanak bigarrenez irakurri baititut. Gehien hunkitu nauten lanak Penroserenak eta Salingerrenak izan dira. “La nueva mente del Emperador” adimenarentzako bazka izan da, izugarri gozoa, eta batzuetan erronka punttu batekin. Eta Salinger irakurtzean Batxilergoan klaseak eraberritu zizkigun ingelesezko irakaslearekin gogoratu naiz. “He started going into this nodding routine“-z hasten den zatia berriz irakurri dudanean 15-16 urtekin nola ikutu ninduen etorri zait gogora. Gozatu egin dut, aitortu behar dut.
Formatuari dagokienez, PDF bakarra irakurri dut, “Virtualization for Dummies“, eta liburu digitalik ez. Gehienak, hortaz, betiko paperean. Aurten formatuak aldatu direlakoan dago, sakelekoan Aldiko ezarri baitut.

Iñaki Agirre

Euskal unibertsitateak gizarte-sareetan (3)

Euskal unibertsitateei buruzko mezuak gaika

Ahaztu samar genuen ildoari jarraituz, euskal unibertsitateen irudiari beste bistarazo bat emango diogu gaur. Zertaz hitz egiten den, elkarrizketa zertaz den begiratuko dugu. Horretarako, gizarte-sare bakar batean jarriko dugu arreta, twitter ospetsuan, eta topsy zundaketa tresna bezala hartuta, mintzagaiak aztertuko ditugu.

Unibertsitatearen eginkizuna irakaskuntzan eta ikerketan datza, batik bat. Esparru hauek sostengatzeko kudeaketa prozesuak dauzkagu.  Eta azken hamarkadetan unibertsitate-hedapenaren aterkinaren azpian sartzen diren bestelako jarduerek garrantzi handiagoa hartu dute. Espainiako Unibertsitateen Lege Organikoaren 14. tituluarekin bultzatu nahi den kirola, zientzia eta jakintzaren zabalkundea, musikaldi eta jaialdiak, edo eta elkartasuna eta giza-eskubideen defentsa sartzen dira esparru honetan.

Sarearen mintzoa entzuten badugu, unibertsitate-hedapenak hartzen duen lekuaz jabetuko gara. Izan ere, horrelako jarduerak mikroblogetako aipuen gehiengoa dira. Berezko edo jatorrizko jardueren artean, ikerketak irakaskuntza aurreratzen du. Honek, zalantzarik gabe, sareko mintzoak unibertsitateetatik bertatik gidatuta dagoela erakusten du, beraien barneko ikuspuntua baita. Unibertsitateetan ikerketa aintzat hartu ohi da, irakaskuntzaren gainetik. Laugarren lekuan kudeaketa bera dago.

Unibertsitate-hedapenean zentratzen bagara, elkartasunak eta giza-eskubideen defentsak mezuen erdia hartzen dutela ikusiko dugu. Agian Ameriketan gertatu diren hondamendiek bultzatuta, unibertsitate katolikoak nahiko mintzatu dira horretaz. Gero, zientzia eta kulturaren zabalkundeaz mintzatu da. Piska bat gutxiago, musikaldi eta jaialdietaz. Eta agertu ez dena, gure harridurarako, kirola izan da.

Euskal Unibertsitateak Gaika

Iñaki Agirre

Arriskuaren kudeaketa ETEetan

 

(es) Informazio teknologien munduan, segurtasun metodologia bat ezartzeko ahaleginak eskura dauden nazioarteko edo nazioko estandarretan oinarritu behar direla guztiz onartuta dago.
Industria arloan, eta zehatzago proiektuen kudeaketan, proiektuei ez orientatutako ETEen
arriskuaren kudeaketaz gutxi idatzi da. NUPeko
S. Marcelino Sádabak eta A. Pérez Ezkurdiak sinatzen duten azken artikuluak lagunduko du tartea betetzen. Nazioarteko ereduetatik hasita, tokiko erabilpen praktikora jaitsi dira. Paperaren hasieran Chaos Report 2009 aipatu dute, non proiektuen %32ek soilik aldez aurretik adostutako helburuak garaiz eta aurrekontuaren barne betetzen dituztela kontatzen den. Segituan, nazioartean gehien erabiltzen diren arriskuaren kudeaketa ereduak ikuskatzen dituzte. Artikuluaren muina Nafarroako ETEetan abiatutako zortzi proiektu kasuen azterketan datza. Partaideekin arriskuaren kudeaketan aurkitutako arazo nagusiak eztabaidatuz gero, kudeaketa honen fase bakoitzean ETEen behar berekiei legokiekeen tresna sorta taiutu dute. Lan honen hedapen gisa, zientzialariak proiektu txikietan proiektu motaren arabera arriskuaren kudeaketarako berariazko gidaliburuak idazten ari dira. Laburbilduz, artikulu hau nabari da gutxiago jorratu den arlo batean, ETEetakoan. Arlo honetako proiektu buru guztiek irakurri eta gogoan hartu behar lukete.

Iñaki Agirre

  • Gestión del riesgo en proyectos abordados por PYMES / Sara Marcelino Sádaba; Amaya Pérez Ezcurdia. Dyna 85, no. 6 (2010): 504-512

Linux ikastaroa (2)

Linux ikastaroa bukatu dugu. Gai hauek ikutu ditugu, denborak eman digun ahala:

  • Software librea
  • Linux sistema eragilea
  • Linux banaketak
  • Linux instalatzen
  • Abioa
  • Lehen urratsak
  • Fitxategi arakatzailea
  • Bilatu fitxategiak
  • Aplikazioak
  • GNOME idazmahaien kudeatzailea
  • Komandoak
  • Sareko konfigurazioa
  • Eguneraketa
  • Aplikazioak instalatzen

Lankideak oso pozik daude jasotako ikasgaiarekin, eta krisia gora-behera, taxututako ildoan jarraitzeko prest. Ikastaroan erabili dugun aurkezpena eskura uzten dizuet.

Iñaki Agirre

Proiektuen Bidezko Nafarroako Elkartea

Dagoeneko ofiziala da. Aspaldian iragarritako Nafarroako Proiektuen Kudeaketarako Jakinmin Bereziko Taldeak bide eman dio Proiektuen Bidezko Nafarroako Elkarteari. Atzo, arratsaldeko 18:00tan, CEINen (Noaineko Motxoli industriagunean) lehen ohiko batzar nagusia ospatuko genuen. Hurrenkera:

  • Bazkideen eta zuzendaritza-batzordearen aurkezpena
  • Elkartea eratu baino lehen egindakoaren atzera ikuspena eta eskarmentuaren analisia
  • Etorkizunerako ideiak eta lan ildoak

Oso giro gozoan informazioa trukatu eta bazkideak engaiatu genituen.

Iñaki Agirre

Linux ikastaroa

Astelehenean, irailak 13, “Linux” (Linuxerako sarrera) ikastaroari hasiera emango diogu.  Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei zuzenduta dago ikastaro hau. 10 ordukoa da, besterik ez, baina ilusioz beteta ekingo diot. Izan ere, software librearen eta ofimatikaren inguruan ikastaro batzuk eman dizkiet aurreko urteetan, eta nago gaitasun lerro sendoa finkatzen ari garelakoan. Iaz, “Iturburu irekiko softwarerako sarrera” cenatic-ekin batera eta “Open Office Writer” jorratu genituen. Ea hurrengo urteetan eusten diogun lemari!

Iñaki Agirre